Abian da CAF-Elhuyar sarien 2015eko edizioa, “Jarri txertoa kultura zientifikoaren alde” lelopean

  • Gizartean kultura zientifikoa sendotzeko xedea du Caf-Elhuyar sariketak.
  • Lau kategoria ditu, eta 2016ko otsailaren 11ra arte dago irekita lanak aurkezteko epea

 

Abian da CAF-Elhuyar sarien 2015eko edizioa, “Jarri txertoa kultura zientifikoaren alde” lelopean“Jarri txertoa kultura zientifikoaren alde”, hori da CAF-Elhuyar sarien 2015eko edizioaren leloa. Hain zuzen ere, gizartean kultura zientifikoa sendotzeko, funtsezkoa da zientzia eta teknologia arloko gaiak eta ikerketak zabaltzea eta gizarteratzea, eta lan hori egiten dutenak saritzeko eta aitortzeko helburua du sariketak.

Horrenbestez, honako kategoria hauetarako deia egingo dugu CAF-Elhuyar sarien 2015eko edizioan:

Dibulgazio-artikulu originalak. Kategoria honetan, euskaraz sortutako zientzia eta teknologiaren dibulgazio-lanak aurkeztuko dira, eta bi azpikategoriatan banatuta dago:

• Dibulgazio-artikulu orokorrak, 2.000 €-ko sariarekin
• Egilearen doktore-tesian oinarritutako dibulgazio-artikuluak, 2.000 €-ko sariarekin

Zientzia-kazetaritzaren arloko lanak, 2.000 €-ko sariarekin. Kategoria honetan, 2015ean euskaraz sortu eta argitaratutako kazetaritza-lanak aurkeztuko dira, edozein formatu eta generotakoak.

Zientzia gizartean sorkuntza-beka, 5.000 €-ko diru-laguntzarekin. Kategoria honetan, zientziaren/teknologiaren eta gizartearen arteko elkarrekintza landuko duten proiektuak aurkeztuko dira, euskaraz sortuak. Proiektuek izaera zientifikoa, artistikoa zein soziologikoa izan dezakete, eta arlo zientifikoa eta soziala harremanetan jartzea izango da haien muina.

Oinarriak eta informazio guztia cafelhuyarsariak.elhuyar.eus helbidean daude, eta 2016ko otsailaren 11ra arte arte dago irekita lanak aurkezteko epea.

CAF-Elhuyar
dibulgazioa, zientzia

Elhuyar 1972an jaio zen zientzia eta euskara uztartzeko asmoz. Elhuyarrek Kultur Elkarte bezala egin zituen lehen urratsak eta 2002an Fundazio bihurtu zen. Ordutik, Elhuyar Fundazioak etengabe dihardu lanean zientzia eta teknologia gizarteratzeko eta euskararen garapena bultzatzeko. Elhuyar Fundazioa irabazi asmorik gabeko erakundea da eta hainbat diru-iturriri esker dirau lanean: bazkideen ekarpenak, diru-laguntza publikoak eta Elhuyarrek ekoizten dituen produktuetatik lortutako mozkina. Elhuyarren xedea hauxe da: Euskara zientzian, teknologian eta gizartean sendotzen eta harentzako arlo berriak eraikitzen egiten dugu lan, euskal komunitate aktiboa eta kritikoa helburu.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude