Bultoa eskuan (filosofia eta bertsolaritza VI)

Bultoa eskuan –

Filosofia eta bertsolaritza (V)

Nori onartuko litzaizkioke honako bertso eta giro hauxe, ez hain aspaldikoa, baina gaur egun, eta Mañuren ordez Etxahun Lekue, Amets Arzalluz edo arraren ezaugarri bistakoak dituen beste edozein ipinita, zeharo pentsaezina? Gaia: Miren Amuriza azafata da, eta hegazkinera igotzen nori utzi eta nori ez erabaki behar du. Fredi Paiari ez dio utzi, Amets Arzalluzi ere ez. Mañuren txanda heldu eta, Jainkomendikoak kontatzen duenez, “esan jostan, ba, mutil guapue ta noblie emoten nebala, baina gerrittik behera baneukola bulto bat, eta haxe zer zan ikusi barik, dudie emot’otsola nigaz zer egin, da kantatu najotsan:

 

Berdingabeko jakinduria

Dezu buruko kaskuan

Ta horregatik agintzen dezu

Nor juan edo ez juan.

Nire gerriko bulto honekin

Ibili gabe juzkuan

ez dizu ezer egingo eta

hartu zaidazu eskuan.

Harek ein jittuan barriek!”

Bultoa eskuan (filosofia eta bertsolaritza VI)Miren Amurizaren aitari kontatu dio hori Mañuk, eta Xabier Amuriza izango da ziurrenik bertsolaritzaren eta filosofiaren biltzeak zein fruitu ederrak eman ditzakeen darakutsan figura behinena, Haritz Garmendia gaztearekin batera.

Sokrates bezala, izkribuarekiko mesfidantzak bizi zuen Mañu, irakurtzeko orduan nahiz idaztekoan, nobleagoa zaio esana idatzia baino, eta, goitik behera badago ere Jainkomendin sustraiturik, Sokrates bezain atopos da, kokaezina, harrapagaitza, sarritan egiten dielako irri, eta berariaz, inguruan nagusi sumatzen dituen dogmei. Eszeptiko samarra du jarrera, botereaz eta oposizioaz eta antibotereaz denaz bezainbatean, eta beti saiatzen da gozatzen eta gozarazten, ez bere buruari ez beste inori kalterik egiteke.

 

Bultoa eskuan (filosofia eta bertsolaritza VI)

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude