“Bullyingaren mugak gainditzen” jardunaldia azaroaren 24an

Bullyingaren mugak gainditzen jardunaldia –

"Bullyingaren mugak gainditzen" jardunaldia azaroaren 24an

UEUk eta Azpeitiko Udalak Bullyingaren mugak gainditzen jardunaldia antolatu dute. Topaketa hau azaroaren 24an egingo da Azpeitian, eta bullying gaiaren inguruan lan egiten duten agenteak bildu nahi dira komunitate moduan gai honetan nola eragin daitekeen hausnartzeko. Izena emateko epea zabalik dago: www.ueu.eus.

Helburu hori lortzeko abiapuntua bullying eta cyberbullying-aren definizioak eta prebalentzia izango dira. Hori oinarri hartuta, komunitateko agente bakoitzak bere ekarpenak partekatuko ditu eta diskurtso komun bat eraikitzen ahaleginduko dira, momentuko errealitatea kontuan hartuta.

Ikastaroa irakasle, alorreko profesional, hezitzaile, guraso eta interesa duten orori zuzenduta dago.

EGITARAUA IKUSI eta IZENA EMATEKO:  www.ueu.eus

” Bullyingaren mugak gainditzen ” jardunaldia azaroaren 24an

Udako Euskal Unibertsitatea (UEU)