Bullyinga, lau ikasletik batek

Bullyinga, lau ikasletik batek

Arabako Alea atarian irakurri dugunaren arabera, Gasteizko “Lau ikasletik batek ‘bullying’-a jasan du ikasturte honetan”; Udaltzaingoak Lehen eta Bigarren Hezkuntzan egin duen azterketaren arabera.

BullyingaLehen eta Bigarren Hezkuntzako lau ikasletik batek bullying-a jasan du ikasturte honetan. Horixe da Udaltzaingoak egin duen azterlanaren datu nagusietako bat. Gaur aurkeztu dute ikerketa, Herritarren Segurtasunaren Saileko zinegotzi Carlos Zapaterok, Udaltzaingoko komisariorde Kepa Sollak eta azterlanaren egileetako batek, Cristina Marchante psikologoak.  Gasteizko ikastetxeetan ziklo horietan dabiltzan 668 ikaslek erantzun dituzten inkestetan oinarritu da txostena.

Ikerketa bost ikastetxetako DBHko hamabost ikasgelatan eta beste zortzi ikastetxetako Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailetako 21 ikasgelatan egin da. Horren arabera, Bigarren Hezkuntzako ikasleen %23,50 izan da bullying-aren biktima ikasturte honetan, eta Lehen Hezkuntzako %25. Portaera ohikoenak erasoak, irainak edo izengoiti iraingarriak, eta ikaskideekin batera jardueretan parte hartzen ez uztea dira.

Azterlanak beste  egoera batzuk ere nabarmentzen ditu; esaterako, Bigarren Hezkuntzako ikasleen %26 izan da bullying kasuen lekuko, eta Lehen Hezkuntzako %14,39. Zentzu horretan, Kepa Sollak azpimarratu du beharrezkoa dela “biktimaren ondoan egotea eta lekukoekin lan egitea”.

.

Ziberbullying-a

Ikasleek teknologia berriak eta internet erabiltzeko aukera ere aztergai izan du ikerketak. Lehen telefono mugikorra 9-10 urterekin eskuratzen dute Lehen Hezkuntzako ikasleek. Gehienek interneterako konexioa dute, eta horrek ere erasoak egiteako eta jasotzeko aukerak handitzen ditu:  “agertoki berria agertu da, ziberespazioa, eta horrekin batera, ziberbullying-ean aritzeko aukera”, ohartarazi du Carlos Zapatero zinegotziak. Hala, ziberbullying-ak ikasleen %6-7ri eragiten die; gehienetan txatetatik eta sare sozialetako taldeetatik kanporatzen dituzte, biktimak ezabatuz edo foroetatik alde egitera behartuz.

Egoera horiek “kezkagarriak dira, eta alarma pizten dute gizartean”, beraz, Herritarren Segurtasuneko zinegotziak azpimarratu du beharrezkoa dela “ikastetxeek gatazkak indarkeriarik gabe konpontzeko heziketa eskaintzea. Portaera horiei aurre egiteko trebetasunak eman behar dizkiete ikasleei”.

Udaltzaingoa adingabeen talde bat sortzekotan da, egoera horiek eta adingabeekin lotutako beste batzuk aintzat hartzeko: droga eta alkohol kontsumoak, gurasoekiko indarkeria, gazteen lonjak edo bandak.

Era berean, ikastetxeetan informazio eta sentsibilizazio lanean jarraitzen du, hitzaldiak emanez. Ikasturte honetan ia 2.200 ikaslek hartu dute parte.

Bullyinga, lau ikasletik batek

Sarean, han eta hemen argitaratzen direnak harrapatzen, zeure interesekoak direlakoan.

7 pentsamendu “Bullyinga, lau ikasletik batek”-ri buruz

  • Marka da gero!
    Pasa gara Euskal Herriko ikastetxeetan zero jazarpen izatetik, lau haurretatik batek jasatera.
    Edota iaz jazarpenik batere ez zegoen ikastetxe sare batean, jazarpenaren aurkako metodologiarik ustez aurreratuena ezartzera sare horretako ikastetxe guztietan.
    Euskadi, ven y cuéntalo.

    • Alpargatero 2017-05-22 08:19

      Nik ez ditut kopuru horiek sinesten. Portaera bat bullynga dela esateko, zerbait sistematikoa eta iraunkorra izan behar du. Kopuru horietara iristeko ekintza puntualak ere sartu dituztelakoan nago, eta horiei nik ez nieke bullynga deituko.

  • Alpargatero, aditua zara bullyng delakoan? Badakizu noiz den eta noiz ez den bullyng?
    Emakumeek jasaten dituzten tratu txarretara etorrita, adibidez. Noiz da tratu txar eta noiz ez? “Gutxi jotzea” ez da tratu txarrak ematea? Adibide bat jartzearren.

    • Alpargatero 2017-05-24 08:15

      Ez naiz aditua, baina gizarte honetan bizi naiz eta eskola-adinean dauden seme-alabak ditut. Orain modan jarri da bullyngari buruz hitz egitea, eta portaera oker guztiei horrela deitzen zaie; niri gehiegikeria bat iruditzen zait. Haur batek beste bati gaiztakeria bat egitea ez da bullinga, zerbait errepikatua eta iraunkor samarra izan behar du, gutxienez.

  • “Ante los fenómenos violentos se practica el Síndrome de Negación Institucional.
    Se intenta mirar a otro lado ante una realidad que alcanza a 1 de cada 4 escolares.
    Se distorsiona la comunicación, se dice que son conflictos y no violencia, que son conductas disruptivas, que no hay que tomárselo tan en serio, etc… Se hacen cosas a un nivel formal como constituir observatorios, o cursos o jornadas con grandes titulares.
    Pero nadie apuesta en serio por la prevención y la evaluación en serio de este problema”
    Iñaki Piñuel Zabala, “Mobbing escolar” liburuaren aditua.
    Arrazoi du. Ez dago ikastetxerik, bere ikasleen artean jazarpena ematen dela onartuko duenik, errealitatea kontrakoa denean, hau da, ikastetxe guztietan gertatzen da jazarpena, maila handiagoan ala txikiagoan.
    Tristeena ez da jazarpenaren fenomenoa. Tristeena da ukazio edota erlatibizatze sistematikoa. Norbere semeari / alabari egokitu artean, noski…
    Arazoari aurrez aurre begiratu nahi diotenentzat:
    https://convivencia.files.wordpress.com/2012/05/cisneros-xviolencia_acoso-2006120p.pdf

  • Euskadin (ia) Ezdago Eskolajazarpenik (dedio!) 2017-05-23 23:21

    Euskadin ez omen dago eskola-jazarpenik apenas. Euzkadin ere ez.
    Oasia izatearen abantailak.
    Baina Nafarroan badaukate, itxura denez. Eta gurasoentzako tailerrak antolatzen dituzte, gaixoek: https://www.educacion.navarra.es/documents/57308/57740/TALLER.pdf/1809abb5-f805-4e6f-98ea-6cb40db82569

  • joseba garcia 2017-05-24 12:06

    Nik 10 urtetan zehar astero eraso fisikoak jasan behar izan nituen, irakasleek ezer ere egin gabe. Ideia bat har dezazuen egoeraren grabedadez, kide bati beste ikasle baten kaka janarazi zioten, irakasleek ezer ere egin gabe. Hau dena Ikasbide Ikastolan eta gero Barandiaran lizeoan, ikasle gehienek hartzen zuten bidea.

    Bakarrik behin egin zuten “bilera”, “protokoloa” edo espultsio mehatxua edo dena delakoa: ikasle bati (oraingoan emakumea noski) bere argazki bat photoshopeatu ziotenean.