Bularrei so Euskal Telebistan

Bularrei so Euskal Telebistan

Astelehenetik ostiralera (eta asteburuan saio berezian), ETB2k bazkalondoan programatu duen lehiaketa izan da “Atrápame si puedes” saioa, Patxi Alonsok aurkeztua.

Nuevo concurso de entretenimiento y risas, de preguntas y respuestas en ETB” esaldiarekin iragartzen du saioa kateak berak. Eta arrakastatsua behar du izan, 2014a geroztik ehun saiotik gora emititu eta egunero 1.000 euroko diru poltsa baitu. Lehiaketak audientzia errekorrarekin itxi omen du azken denboraldia.

.

Horrelako aukerak eman izan dizkiete lehiakideei, Euskal Telebista publikoan, galderak zuzen erantzun ditzaten:

– Zer egin behar dute gizonezkoek egunean hamar minutuz bizi itxaropena bost urte luzatzeko?

  • Emakumeen titiak begiratu…

.

Ez al da dibertigarria!

Bularrei so Euskal Telebistan

Bularrei so Euskal Telebistan
Atrápame si puedes, euskal telebista, lehiaketak, matxismoa, telebista

7 pentsamendu “Bularrei so Euskal Telebistan”-ri buruz

  • Juan Inazio Hartsuaga

    Galdera emakumeari zuzendua izan eta erantzuna balitz suhiltzaile baten txokolatina edo ipurtaldea begiratzea, idatziko al zuen inork artikulurik bere gaitzespena adierazteko?

  • Galdera desegokia? Izan liteke.
    Hortik ateratzen diren ondorioek baina ez dute ez hanka ez buru… EITB zikintzeko kanpaina sistematikoa dakusat. Desegokia etengabe jomugan jarri eta nolabait ehundaka profesionalen lan bikaina kakazteko.
    Ekoiztetxe batek telebista lehiaketa baten dauden milaka gaderetatik bat(zuk) desegokia(k) egin izana PNV-PSEren errua dela irakurri dut twitterren. Eta jendeak bertxio. Tontotuta gaude, ala? Errukirik gabe jotzen dugu batzuen aurka, geuk ere neurri berarekin begiratuko bagenituzke gure ogibideetako akatsak… EITBri kritika bai, suntsiketa neurrigabea ez.

  • Amonamantangorri 2017-07-15 19:40

    Baditut zalantzak hau guztia puritanismo mota berri bat ez ote den.

  • joseba garcia 2017-07-16 16:31

    Feminismoa puritanismoa da. Ez da ezer “berria”.

    • Amonamantangorri 2017-07-20 21:13

      Feminismoa da emakumeen eta gizonezkoen arteko eskubide berdintasuna aldarrikatzen duen herri-mugimendu eta ideologia.

      Portzierto: berrian aipatzen den ikerketa hori “fake” bat da. Gezurra. Orain 15 urte argitaratu omen zen, eta oraindik tarteka ateratzen dute.

  • Feminismoak ez du berdintasuna aldarrikatzen, lege sexistak, instituzio sexistak, diru laguntza sexistak, lege sistema sexista aldarrikatzen duen negozioa da.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude