Buenafuente euskara murduskatzen

Andreu BuenafuenteBuenafuente umorista ezagunak laster utziko du programa. Azken borondate gisa, telebistan inoiz egin ez dituenak egiteari ekin dio. Berdin jogurta jan edo Berto adiskidearen musuari muxu eman. Katalunieraz, galizieraz eta euskaraz ere hitz batzuk bota ditu. Ikusi nahi?

<

Buenafuenteren umorea laket izanda ere, bada bideo honetan min egin didan txistea: asturiera gutxiestea, alegia. Euskarari buruz halako bota izan balu…

5 pentsamendu “Buenafuente euskara murduskatzen”-ri buruz

  • kafeaetagalletak 2011-06-03 17:14

    bitxia ere, alde batetik, euskara, kalatana ta galegoa minorizatutzat hartu ez izana.
    eta bestetik, girotzeko erabiltzen duen musikaz…galegoz hitz egiterakoan Tapia ta Leturia…eta euskarazko atalean..Tapia eta Leturia ere….

  • karrikalari 2011-06-04 01:32

    Bitxia bai, ikusia nuen lehendik ere Antea 3eko beste programa batean aurkezle bera euskara klinggonarekin konparatzen, oraingoan “estatu espainoleko hizkuntza” bezala aurkezten duen arren…
    garaiak aldatuz doaz antza

  • Josemari Navascués 2011-06-05 04:16

    Lotsagarria hizkuntza asturiarrari egin dion iraina.

  • Asturierazko zerbait entzun nahi duenari Toli Morilla abeslaria gomendatzen diot. “Diez cantares de Bob Dylan n’asturianu” diskan Bob Dylan handiaren 10 abesti kantatzen ditu asturieraz:
    http://www.tolimorilla.com/

  • Gari Garaialde 2011-06-05 14:13

    Ez dut uste Bableari inolako irainik egiten dionik. Umore saio bat da, eta txistea gustatu edo ez, Bablea jende gutxik hitz egiten duela esatera mugatzen da. Ez al dira gutxi (oso gutxi) bablea hitz egiten dutenak? Badakit batzuek nahi baino gutxiago direla eta beste batzuek nahi baino gehiago, baina gutxi direla bakarrik esaten du.
    Ez ditu tontotzat hartzen, ez du iraganeko zerbait denik esaten, ez ditu gutxiesten (kualitatiboki diot), ez die jilipollas deitzen, gutxi direla esaten du eta gutxi dira.
    Zuek zeri egiten diozue barre? Zeintzu dira entzun edo ikusten dituzuen umorezko saioak?