BTX San Mamesen, Iñigo Cabacas gogoan

BTX San Mamesen, Iñigo Cabacas gogoan –

Berri Txarrak taldeak MTVren ekitaldian parte hartuko zuela iragarri zenetik nahikoa kalapita izan da nafarren inguruan. Azkenean eguna heldu eta atzo jo zuten Bilbon, labur eta ziztu bizian -ordutegiekin ere nahastea izan omen da-, euskal kultura ikusgai egiteko ahaleginean.

Hirukoteak, Ertzainek pilotakada batez erail zuten Iñigo Cabacas omendu nahi izan zuen, Athletic zale amorratua berau, San Mameseko oholtza gaineko bateriaren partxean bere bisaia jarrita; askok eskertu du keinua.

.
* Azaleko argazkia zein goian duzuena bolo-boloka dabiltza sare sozialetan, inork sinatu gabe.
BTX San Mamesen, Iñigo Cabacas gogoanBTX San Mamesen, Iñigo Cabacas gogoan

Zer duzu buruan “BTX San Mamesen, Iñigo Cabacas gogoan”-ri buruz

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude