Bozina hotsa indar okupatzaileak bidaltzeko

Bozina hotsa indar okupatzaileak bidaltzeko

Bi albiste irakurri ditut aste honetan ia elkarren segidan: bata, Espainiako armadak Leitza “okupatu duela”, eta bestea, Alde Hemendik mugimenduak “indar okupatzaileei” bozina lau aldiz jotzeko kanpaina abiatu duela. Kasualitatea.

Bozina hotsa indar okupatzaileak bidaltzekoEuskal Herria omen da Europan herritar bakoitzeko polizia  gehien dagoen herria, eta hori salatu eta indar polizialak hemendik bidaltzeko, indar okupatzaileen albotik pasatzean lau aldiz bozina jotzeko ekimena abiarazi dute: bidali akaso ez, baina ongi etorriak ez direla gogorarazteko behintzat balioko du.

Eusko Jaurlaritzaren datuen arabera Guardia Zibilak 3.214 kontrol egin zituen, ez da zifra makala! Horregatik, lau aldiz bozina jota ozen oihukatu daiteke al-de_he-men-dik edo beren hizkuntzetan que-se-va-yan eta ba-rrez-d’i-ci.

Eskratxe bozineroa egiteko deia zabaldu dute, beraz. Helburua: ekimenaren erabilera masiboa. Honela adierazi dute: “Koartelen aurretik pasatzean, beren autoekin gurutzatzen garenean, beren boterea erakusteko kontroletan ilara luzeetan zain gauzkatenean bozina joko diegu”.

Maiatzetik aurrera jarriko da martxan ekimena, baina bitartean astean behin ekintzak antolatzeko deia egin dute.

Hemen sareratu duten bideoa:

Bozina hotsa indar okupatzaileak bidaltzeko

3 pentsamendu “Bozina hotsa indar okupatzaileak bidaltzeko”-ri buruz

  • Pat Garrett 2016-04-06 09:35

    “Eskratxe bozineroa”. Gure hizkuntzak ja ez digu balio kontzeptuak izendatzeko?

  • Pat Garrett 2016-04-06 15:57

    Ba hola lar pentsatu gabe, turutada. Ziur bakoitzak proposamen bat eginez gero badugula nondik aukeratu.