Boto ematea (time-lapse)

Boto ematea (time lapse)

Espainiako Hauteskunde Orokorrak direla bide, Hego Euskal Herriko adin nagusiko hiritarrak bozka ematera deituak gara gaur.

Hautetsontziak irekiak dira jada, iluntzeko zortziak bitarte.

.

Guk, gure aldetik, argazkilaritza eskolako ariketa bat erakusteko profitatu dugu hitzordua. Izan ere,  time-lapse ariketa bat egiteko iazko udal hauteskundeetarako deia (2015eko maiatzaren 24koa) baliatzea baino hoberik ez zitzaigun bururatu.Boto ematea (time lapse)

Kamera eta tripodea hartu eta oharkabean kiroldegiko bazter ezberdinetan makurtu ginen, bertara bozkatzera joandako lagunen ilarei argazki batzuk egin eta geure lehen time-lapsea egiteko asmoz.

Emaitza? Egia esatera, erdipurdiko ariketa baino ez genuen lortu baina… zer nahi duzu esatea, boto ematea baino ez da-eta.

.

Musika: Freeza Boxx-en “Smooth Like Silk (Dancing Riddim)”