Nor falta zaigu Twitterren?

twitterSalabardoak hedabideetan daudenak eta batak edo besteak esanak bakarrik ez, gabeziak eta ausentziak ere arrantzatzen badaki. Gaurkoan, Halloweenen aitzakian, bizi bizirik egon arren Twitterren gurekin ez daudenen bote-prontoko zerrenda ekarri du hona, ez-txiolari ilustreenak xaxatu nahiean-edo. Asko idatzi eta hitz egin da Twitterren izatearen zein ez izatearen ajeez, baina egia esan, sasi-eztabaida eta abarretan hainbat ahotsen falta nabaritzen dugu. Zuk zeuk osa dezakezu zerrenda iruzkinen bitartez.

Bertsolariak

Twitterren azpiordezkatuta dagoen kolektibo sonatua da bertsolariena, nahiz eta horietako asko kazetari ere badiren. Twitterren falta zaizkigu, besteak beste: Maialen Lujanbio, Amets Arzallus, Sustrai Colina, Beñat Gaztelumendi, Alaia Martin, Jon Maia, Uxue Alberdi, Miren Amuriza, Andoni Egaña, Arkaitz Estiballes, Jone Uria… Ez ote genuke primeran pasako euren umorea, hitz-jokoak, jakinduria eta inprobisatzeko gaitasuna Twitterera ekarriko balute?

Idazleak

Zorionez (edo ez), asko dira jada txiolari amorratu diren idazleak, baina beste askok ezer gutxi idazten dute papereko euskarrietatik kanpo. Besteak beste, ondoko hauen hutsunea nabari du Salabardoak: Harkaitz Cano, Miren Agur Meabe, Itxaro Borda, Kirmen Uribe, Karlo Linazasoro, Irati Jimenez, Ramon Saizarbitoria… Noizko euren luma finak sarean ere?

Aktoreak

Askok nahi genukeena baino aktore gutxiago daude gure sareko mundutxoan. Hona ausentzia azpimarragarri zenbait: Oier Guillan, Anjel Alkain, Nagore Aranburu, Ramon Agirre, Maite Arrese, Mireia Gabilondo…

Musikariak

Gauza bera gertatzen da musikariekin. Euren izenean bederen, ez ditugu sekula irakurtzen: Mursego, Anari, Gorka Urbizu, Mikel Urdangarin, Maite Larburu, Joseba Irazoki…

Bestelakoak

Eta nola ez, zerrenda honetan gehitu beharrekoa da Martxelo Otamendi ere, akaso ausentziarik nabarmenena. Eta zergatik ez, baita Garbiñe Biurrun ere…

Twitterren
Salabardoa

Sarean, han eta hemen argitaratzen direnak harrapatzen ditut, gure interesekoak direlakoan.

22 pentsamendu “Nor falta zaigu Twitterren?”-ri buruz

  • Amonamantangorri 2014-11-01 18:36

    Silvestre Zubitur.

  • Bada nik txalotu egin ditut twitter, facebook eta antzeko txorradataz paso egiten duten idazleak eta kazetariak. Egin dezatela ondo bere lana liburuetan edo hedabideetan, eta nahikoa. Sakontasun pixkat eta fundamentua, hori da dezente falta duguna, eta kotilleoak eta hogeita hamar karakterreko tontokeria sobera daukaguna.

    • Amonamantangorri 2014-11-01 19:48

      Fribolitatea, dibertimendua eta azalkeria baino gauza gehiago eskaintzen ditu Twitter bezalako lanabes batek. Neronek eguneko gertakari asko denbora errealean segi izan ditut handik: kale mobilizazioak, greba orokorrak, parlamentuko saioak, hauteskunde gaua, nazioarteko gertakariak…

      Euskara hutsezko egunkari nazional bakarraren zuzendariak ez du twitterrik, ez blogik, ez deus, izan txorakeriak botatzeko edo izan analisi sakon burutsuak plazaratzeko. Arrastorik ere ez. Seguru asko, bere soslai profesionalaren berri ematen duen informaziorik ez du inongo plataforma digitaletan argitaratu, berak bere eskutik, esan nahi dut. Total, gaur egun, zertarako…

      Besteengatik ere gauza bera. Beraien ogibidearentzako ez baldin badute beharrezko ikusten, hor konpon.

  • Nik Berriako zuzendariari eskatzen diodana da Berria ondo zuzentzea. Eta Garakoari beste hainbeste. Eta zuek egunkari horiek irakurtzen badituzu, ikusiko duzu iritzi pertsonal bat emateko daukatenean, eman egiten dutela.
    Zera gertatzen da, nere ustez: batzuk dena korrika behar duzuela, dena arina, “hemen eta orain”, azkar kontsumitu eta aurrera, beste txio baten bila. Hausnarketa? Sakontasuna? Orrialde osoko artikuluak? Horiek txorradak dira zuentzat, zuek mugikorrari begira bista galtzea duzue helburu, dirudienez.
    Ados nago zurekin ekitaldi puntual batzuk denbora errealean jarraitzeko gauza ederra dela twitter. Eta bale. Ondoren, ondo ulertzeko, luzeago irakurri beharra dago, dela paperean edo dela interneteko edizioetan. Baina askok hori ez duzue-dute egiten, twitterreko bi axalkerirekin nahikoa duzue, eta asko nabaritzen da.
    Gainera, egia esango dizut; neri neuri behintzat, ez litzaizkidake putzik interesatuko zuk zerrendan jarri dituzun horietako gehienen twitterrak. Horien testuak, musika edo antzerkia bai, baina txioak, batere ez.
    Eta beste gauza bat: zergatik ematen duzu segurutzat jendeak dohainik egin behar duela lana? Zergatik idatzi behar dute, asko edo gutxi, dohainik, haien lana idaztea bada? Zergatik ez diozu esaten zure auzoko fruteroari, “aizu, emaidazu sagar bat dohainik, gero igual erosiko dizut kilo pare bat”, edo fontaneroari “aizu, konponduidazu grifo hau, datorren astean komun osoa berritu behar dut eta igual zeuri enkargatuko dizut eta”.
    Badakizu zer gertatu den hemen? Zenbat jendearen lanari errespetua galdu zaiola erabat, esaterako kazetariei, argazkilariei, musikoei eta abarri. Dena dohainik filosofia desastre bat da, eta ondorioak begi bistan daude, ikusi nahi dituenarentzat.

    • Amonamantangorri 2014-11-03 13:35

      Ikusten dut niri buruz informazio asko duzula…

      Lehen, herritar arduratsu eta kontzientziatu gisa, informazioa sakonki aztertzeko ohitura genuela, bost zutabeko analisi politikoez asetzen ginela, denok irakurtzen genituela hiruzpalau egunkari hasieratik bukaeraraino, etab. Ez nago ziur lehen horrela zenik; agian gazteegia naiz ongi oroitzeko. Horrexegatik, nik ez dut WWW aurreko aroaren batere nostalgiarik, ez baitut ezagutu izan.

      Lehen hedabideen munduan modu batera egiten zen lan eta arazo batzuk zeuden; gaur kazetariek oso bestela egiten dute lan, eta arazoak ere badira. Orain diren arazo batzuk lehengoen desberdinak dira.

      Auzoko fruteroak edo igeltseroak, orain arte tokiko irrati eta aldizkarietan iragarkitxoak ordaindu izan dituzten bezala, egun batzuk saiatzen dira edukitzen sare sozialetan nolabaiteko presentzia bat. Enpresa askok ordaintzen diote soldata “community manager” bati horrelako lanak egiteko.

      Zertarako behar dute Twitter, kulturan eta komunikazioan lan egiten dutenek? Zer egin duten, hurrengo agerraldi publikoa noiz/non/zertaz eginen duten, zertan ari diren lanean, zein hedabidetan mintzatu diren,… Eta WWW aurreko munduan ez bezala, kulturgileek eman bakarrik ez dute egiten, baizik eta hartu-emanean ere aritzen ahal dira publikoarekin.

      • Ez, Amonamantangorri, zein zaren ideiarik ere ez daukat eta gainera ez du batere inporta eztabaida honetan. Ni kazetaria naiz eta dagoeneko (ez nuke hala nahi, baina, ja, ja, ja…) urte asko daramatzat lanbide honetan. Horrekin nahikoa da, zeren eta eztabaida pertsonalizatzea hanka sartzea da.

        Barkatuko didazu, baina zuk aipatu dituzun 33 pertsona horiek txiotzen hasten direla eta zuk interesgarritzat jotzen dituzun galdera horien erantzunak mobilean sartzen hasten zaizkidala imaginatzearekin bakarrik -zer egin duzu, hurrengo agerraldi publikoa noiz/non/zertaz egingo duzu, zertan ari zara lanean, zein hedabidetan mintzatu zera?- dardarka hasten naiz. Espaloira atera eta mailu batekin txikituko nuke mugikorra, pakea izateko.

        Fruteroarena bai, oso ideia ona iruditu zait. Etxeazpikoari komentatu diot “community manager”arena eta “klaro, koño, nola ez zait orain arte okurritu” esaka geratu da, buruari hazka eginez. Seguru asko arratsaldean kartela zintzilik izango du eskaparatean, «Por fabor no toquen fruta, community manager busco pa vender bainas”.

  • Txapo Gotzon

  • Bejondeizula, Gotzon. Hori da gauzak ongi azaltzea, ezingo nuke hobeto azaldu. Behin hasita, baina, nik Tomás Turbado fitxatuko nuke.

  • Twitterra mundu-mailako txutxu-mutxu gune erraldoia da. Esaten edo txertatzen diren gauza guztietatik soilik %1-ak merezi du ezagutzaren ikuspuntutik. Gainontzekoa kaka zaharra. Galdera da: %1 hori gordetzeko pena merezi ote du gainontzeko 99%a barkatzea, ezen jendearen gehiengoarentzako adoktrinatzio-alienazio-anormalizazio iturri denean?? Bada, jeje, erantzun zaila du honek

  • Hasierako galderari helduta, nik estimatuko nuke Twitterren hauek sartzea:

    – Euskaldunen artean: Markos Zapiain.
    – Euskaldunak ez diren euskalherritarren artean: Evaristo La Pollakoa.
    – Bizirik ez daudenen artean: Jorge Oteiza. Total, norbaitek bere izena erabiltzen badu, euskaraz ere has liteke txiokatzen.

  • arbasoenetxea 2014-11-05 13:05

    Galdera absurdoak: twitter gabe hobeto biziko ginateke? drogarik gabe hobeto biziko ginateke?
    Galdera praktikoak: zertan lagun nazake twitterrek? zertan lagun nazakete drogek?

  • arbasoenetxea 2014-11-05 13:14

    Barkatuko didazu Salabardoa zure sarrera hau beste helburu batzuetarako baliatzea.
    https://zuzeu.eus/2011/08/13/hamar-galdera-kutxa-banki-buruz/#comment-121596 eta https://zuzeu.eus/2014/07/01/kutxabank-aferaz-desinformatzeko-oharrak/ sarreretan saiatu naiz iritzi bat plazaratzen baina Zuzeun orain arte ikusi gabe agertu zait:
    “zure iritzia moderatu zain dago”. Zergatik? Zer dago moderatu beharra iritzi honetan?

    Kutxabankeko aferari buruz EKAI centerrek argitaraturiko hainbat artikulu. Gaiaren inguruan irizpide propioa izaten lagunduko digute, ezbairik gabe.

    https://www.scribd.com/doc/245495011/Kutxabank-EL-BCE-DISCREPA-CON-EL-BANCO-DE-ESPANA

    https://www.scribd.com/doc/245184028/Kutxabank-LOS-VASCOS-SON-TONTOS

    Hemen beraien argitalpen guztiak:
    https://www.scribd.com/ekaicenter

  • arbasoenetxea 2014-11-05 13:15

    kutxabank

  • arbasoenetxea 2014-11-05 13:16

    Barkatuko didazu Salabardoa zure sarrera hau beste helburu batzuetarako baliatzea.
    https://zuzeu.eus/2011/08/13/hamar-galdera-kutxa-banki-buruz/#comment-121596 eta https://zuzeu.eus/2014/07/01/kutxabank-aferaz-desinformatzeko-oharrak/ sarreretan saiatu naiz iritzi bat plazaratzen baina Zuzeun orain arte ikusi gabe agertu zait:
    “zure iritzia moderatu zain dago”. Zergatik? Zer dago moderatu beharra iritzi honetan?

  • arbasoenetxea 2014-11-05 13:17

    Barkatuko didazu Salabardoa zure sarrera hau beste helburu batzuetarako baliatzea.

  • arbasoenetxea 2014-11-05 13:17

    Goiko sarreretan saiatu naiz iritzi bat plazaratzen baina Zuzeun orain arte ikusi gabe agertu zait: “zure iritzia moderatu zain dago”.

  • arbasoenetxea 2014-11-05 13:18

    eta hemen ere dena batera, txukun-txukun, sartzen saiatu naizenean berdina agertu zait. Horregatik probatu dut zatika eta zuzenean argitaratu dit. Mi no entender.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude