Book Trailer lehiaketaren azken txanpa

LG_promo

Azken hilabetea geratzen da Liburu Gaztea Book Trailer Lehiaketan parte hartzeko. 12 eta 16 urte bitarteko gazte gipuzkoarra bazara, animatu eta parte hartu. Irabazleak e-reader bat (e-book-ak irakurtzeko gailua) eskuratuko du. Parte hartzeko, nahikoa da Galtzagorri Elkarteak proposatutako liburu bat aukeratu, irakurri eta horri buruzko bideo laburra egitea. Bideoa bidaltzeko azken eguna martxoaren 13a da. Aurten epai-mahai batek hautatuko ditu irabazle nagusiak, baina PUBLIKOAREN SARIA ere banatuko da kategoria bakoitzean boto gehien jasotzen dituzten book trailerrentzat. Eta bozketan parte hartzen dutenen artean e-reader bat zozkatuko da. ANIMATU eta PARTE HARTU!!

Informazio gehiago: http://kcy.me/1gnkh edo Libru Gaztearen web gunean.

Euskal Haur eta Gazte Literatura Elkartea.