Bonus track

Gamusinoak kondairazko izakiak dira; kronopioak, aldiz, egiazkoak. Bat aurkitu genuen guk behin, teklatuaren gainean lo, zigarro itzalia ahoan zuela.

Lotara goazenean ere, gure sorkuntza tailerreko wifi konexioa piztuta uzteko ohitura dugu. Gauetako batean etxeko ate azpitik sartu zen, antza, eta sarean saltseatzen aritu zen nonbait, loak hartu zuen arte.

Harrezkero, garagardo hotz bat hozkailuan eta largabista batzuk ordenagailu ondoan uzten dizkiogu, notatxo batekin batera: hartu eta egizu nahi duzuna, baina utziguzu zerbait ordainetan.

Hemen joango gara zintzilikatzen uzten dizkigunak…

http://alteretaego.wordpress.com/bonus-track

Gaia jarrita_001