Bizitzaren kaos ezkutua: Entropia #podcast

Entropia –

Galdetu al diozu inoiz zeure buruari izotza urtzearen zergatia? Eta gurpil bat zulatzean barruko gasa berehala hedatzearen arrazoia? Ba al zenekien egoera horien guztien mamiraino iritsiz gero, gizakion hondamendia ondorioztatzen dela?

EntropiaBi fenomeno hauek “entropia” kontzeptuaren ondorioz gertatzen dira. Entropiak sistema baten energia degradazioa ebaluatzea ahalbidetzen du, baita prozesuen itzulezintasuna adierazi ere. Hau da, sistema baten desordenaren edo ausazkotasunaren adierazgarria den neurria da.

Printzipio honek bi ideia nabarmentzen ditu: alde batetik, sistema isolatu baten entropia edo desordena beti handiagotu egiten dela; eta bestetik, berezkoak ez diren prozesuak sisteman bertan lana eginez baino ezin direla gertatu.

Ondorioz, kaosaren igoeraren araua unibertsora eramanda, ikuspuntu ezkorra ematen digu munduaren etorkizunerako, heriotza termikoaren amildegirantz goazela ondorioztatuz. Hori horrela balitz, unibertsoaren azkenekoetan geundeke, non ez genukeen energia librerik izango bizitza sortu eta bizitzari eusteko. Beraz, esperantza guztiz galdu beharko genuke? Ilya Prigogineren Kaosaren Teoriak etorkizunari itxaropenez begiratzea eragiten digu. Azken teoria honeksistema batean izandako aldaketa ñimiño batek sistema osoaren bilakaera nola alda dezakeen irudikatzen du. Egia da, ezaguna den Darwinen eboluzio biologikoa heriotza termikoaren irtenbidetzat har daitekeela, kode genetikoaren aldaketa biologikoak Ilya Prigogineren ideia babesten baitu. Honenbestez, azken teoria honi gogotsu eutsi beharko diogu gizakiaren eta unibertsoaren jarraipena nahi bada.

Entropia

Kimika Fisikoa, EHU