Bizitzako sekuentzia ahantziak

0-1Egun batean korrika batean kablea behartzearekin batera telebista lurrera bota nuen. Egun asko pasa genituen telebistarik gabe. Baina telebista berria etorri zenean koloretan etorri zen eta ordutik ni ere banaiz Popeye, Tintin, Felix katua eta bereziki Arale.
Oso gogoan ditut neskatila bihurri hura eta Pinguin herria eta eguzki mukitsua eta pertsonaia estrainio guztiak. Hain ditut gogoan nire bizitzako sekuentziarik gogoangarrienetakoak berpiztu dizkidala youtubek. Eta hemen jarri nahi izan dut nostalgietatik urrun, gure barruko ume txikia esnatzeko ahaleginean, eguneroko arrazionalkeria txatxua ridikulizatzeko asmoz.

La terre est bleue comme une orange