Bizilagunak VII

Bizilagunak VII – 

bizilagunak

Ostegun gaueko loa, aste osoko onena izan nuen. Egunean zehar urduritasuna nabaritzen ez nuen arren, azkeneko gauetan nire ohe handian buelta ugari ematen egon bainintzen, eta hori ederki identifikatuta nuen, zerbaitek estresatzen ninduenaren seinale zen. Bazirudien aurreko eguneko igogailuko elkarrizketak, nire estresa baretu zuela.

Ostiral goiz hartan, beti bezala, nire errutina zorrotza bete nuen eta bereziki denbora eskaini nion nire ipurtzuloa barrutik garbitzeari, badaezpada. Lanean nintzela, bezero askoren ahoetan zegoen eskola guztiak itxita zeudela eta horrek jende dezenteren egunerokotasuna aztoratzen zuen. Nire kezka ekonomikoaz gain, ez nuen bestelako kezka berezirik, baina bazirudien Koronabirusaren harira Italian gertatutakoaren bidea jarraitzen ari ginela.

Eguna lasai antzean igaro zen eta orduak aurrera joan ahala, nire eskuetako izerdia agertzen hasi zen. Batzuetan urduritasuna ez nuen pentsamenduetan presente, baina eskuek ederki asko adierazten zidaten barrenean sentitzen ari nintzen hori.

Malen eta Asierren etxera joateko garaia iritsi aurretik, nire etxean beste dutxa azkar bat hartzea erabaki nuen. Goizetan denborarik hartzen ez nuen bezala, oraingoan bai, behatza ahoan sartu nuen nire listuarekin erabat labainkor uzteko eta ipurdira bideratu nuen nire kobazulo beltzean sartuz. Zakila gogortzen hasi zitzaidan, jarrian burua dutxako paretaren aurka jarri nuen bizkarretik behera ur-txorrota erortzen zitzaidan bitartean eta zakilari fereka hobeezinak eman nizkion ezker eskuarekin. Orgasmoa gertu nuela antzematen hasi nintzen eta ur beroaren eta nire gorputzeko tenperatura beroaren ondorioz, ipurdian bi behatz hondoratu eta sarketa gutxi batzuen ondoren sekula isurketa bota nuen paretaren aurka. Buffff lasaitu ederra hartu nuen eta pare bat minutuz urjauziaren azpian geratu nintzen. Hartutako lasaituaren ondoren, lehortu, jantzi eta …

– Kaixo, zu beti bezain puntual, 20:30 puntuan txirrina jotzen! – Agurtu zidan Malenek bere etxeko atea ireki bezain laster eta ohikoa baino besarkada luzeagoa eta beroagoa emanez.
– Malen… hobe dugu besarkada gehiago luzatzen ez badugu, nire zakila pizten hasi da eta… – Xuxurlatu nion belarrira bere besoetatik urrunduz.
– Ze ondo ni ikusteak bizipoz hau ematen dizula jakiteak, nire aluari ere gustatu zaio. – Xuxurlatu zidan barrura sartzeko keinua eginez.

Asier sukaldean zen afaria prestatzen, harengana hurbildu nintzen “kaixo” esateko asmoz eta su artean zenez, eskua bere sorbalda gainean ezarriz agurtu nuen. Fin moztutako berdura ezberdinez betetako zartagina sukaldaritzen ari zen eta bertako lurrinek nire sudurzuloak aroma zoragarriz bete zituzten.

– Afaria prestatu bitartean edateko ezer nahi duzu? Eta eseri zaitezte lasai sofan, honakoa nahiko bideratuta daukat eta. – Esan zidan Asierrek erabat atsegin.
– Bai, garagardo bat hartuko dut, mila esker. – Esan nion sorbaldako eskua gainetik kendu eta sofarantz abiatuz.

Hozkailutik zerbeza lata hartu nuen eta sofara joan ginen esertzera. Sukalde modernoa zuten, gainera egongelarekin komunikatzen den horietakoa zen eta horregatik sofan egoteak ez gintuen Asierrengandik erabat urruntzen. Sofan eseri eta jarraian, Malen nigandik nahiko gertu eseri zen. Guztien ahotan zegoen gaiaren inguruan hitz egiten egon ginen, koronabirusa gora eta behera, eta Asierrek bizkarra ematen zigun uneetan, Malenek denbora gutxian bazen ere, eskua izter gainean jartzen zidan eta niri horrek aldibereko urduritasuna eta berotasuna eragiten zizkidan. Ez nekien nola erreakzionatu, burura gauza lizun asko etortzen zitzaizkidan, baina beraien etxean ez nintzen ezer ez egiteko ausardiarekin sentitzen. Egoera morboso hartan ginela, nire zakila handitzen joan zen eta nire galtza-bakero estuetan handitasun hura disimulatzea zail suertatzen zitzaidan. Hori zela eta, eskuekin keinua eginez, Maleni nahikoa zela esan nion eta sofan, disimulu pixka batekin aldendu nintzen.

Ondoren egindakoak, ezustean harrapatu ninduen. Nik nire gogortasuna jaitsi nahi nuen, baina ondoan gertatzen ari zena ikusita zaila izango nuela argi nuen, a ze kabroia Malen. Eskua galtzen gainetik bere hankartean kokatu zuen eta igurtzi leun batzuk ematen hasi zen elkarrizketarekin jarraitzen genuen bitartean. Ez zen batere agerikoa, ia mugimendurik suposatzen ez zuen igurtziak ematen baitzizkion bere aluari. Tarteka gainera, eskua galtzen azpitik sartzen zuen eta igurtzi batzuen ondoren, nire begietara zuzenduz behatzak ahoan sartzen zituen bere aluaren zaporea dastatuz. Izugarrizko gogoak sartzen zitzaizkidan nire zakila laztandu eta Malenen gainera salto egiteko, baina harrizko estatuen antzera, mugimendurik gabeko pertsonan bilakatu nintzen …

Irakurri kontaketa osorik kaixomaitia.eus-en blogean>>

 

Jostailu erotikoak: onurak eta nola has zaitezke erabiltzen?

Bizilagunak VII

Bizilagunak  Bizilaguna