Bizilagunak II

Bizilagunak II – 

Bizilagunak II

Lanerako bidean, igogailu estu eta zaharrean bakarrik nindoan beherantz, ez zait gehiegi gustatzen igogailua konpartitzea, maiz urduri jartzen naiz soilik igogailuan beste pertsona batekin egoteagatik, bestelako arrazoirik gabe. Behe solairura iritsi nintzen eta Malenekin egin nuen topo…

– Egun on Adrian, ze, lanerako bidean ezta? – Esan zidan Malenek beti bezain jator.
– Egun on Malen, badakizu, auzoak nire fruituak behar ditu eta ezin horiei huts egin. – Esan nion irribarre bat ateratzeko intentzioz.
– Auzo osoa maiteminduta duzu, ez dakit zer gertatuko litzatekeen fruta-denda egun batez irekiko ez bazenu! – Bota zidan beti bezain jolasti begi-keinua erantsiz.
– Egun hori iristen denean zu izango zara abisatzen dudan lehenengoa, ez larritu!

Horrela, portaleko elkarrizketa motzean gurutzatu ginen eta aterantz abiatu nintzen.

– Aizu Adrian, larunbateko soberakinen ontzia itzultzeko daukat, gauean 20:00ak aldera pasatzen banaiz ondo datorkizu? – Galdetu zidan azkar batean elkarren bistatik desagertu baino lehen.
– Bai, ordu horretan lasai asko pasa zaitezke. Gero arte! – Erantzun nion eskuarekin agurra luzatuz.

Malenen bikotea Asier zen, nire azpian, hirugarren solairuan bizi ziren eta Asier, txikitako laguna nuen, kuadrillakoa. Larunbatean 42 urte bete nituen eta etxean ospakizun txiki bat antolatu nuen lagun gutxi batzuentzat. Asier ez zen bestelako lagunak bezalakoa… Unibertsitate garaian, enpresaritza hasi genuen elkarrekin, eta oso lagun onak bilakatu ginen, horrenbestekoa zen intimitatea, gure lehen muxu eta fereka homosexualak elkarrekin eman genituela. Gure ipurdiak ere bion artean estreinatu genituen eta egia esan abenturaz betetako bi urte izan ziren. Inoiz parrandaren batean ere neskaren batekin ligatu eta trioan amaitu genuen gau bat baino gehiagotan. Morbosoa, sexuala, gogorra eta leuna, kasu bakoitzean suertatzen zena. Bi urteren ondoren ordea, nik unibertsitatea uztea erabaki nuen eta lagunak izaten jarraitu bagenuen ere, gure arteko harremanean zertxobait urrundu ginen. Beranduago aldiz, etorkizunak berriz ere elkartu gintuen, etxebizitza berean bizitzen amaitu baikenuen. Malenek gure artekoa ba ote zekien, ez nion sekula galdetu Asierri, axola ere ez, baina jakin edo ez, Malenekin nuen erlazioa oso gustagarria suertatzen zitzaidan, jolastia, konfiantza handikoa eta konfidentziaz betetakoa…

Irakurri kontaketa osorik kaixomaitia.eus-en blogean.

 

Bizilagunak II