Bisitan

Bisitan –

Joseba Sarrionandia itzuli da. Aurreratu zigun bera ez zela hemengoa. 36 urte igaro ostean zapaldu du berriro Euskal Herria, baina ez du maleta pisutsurik ekarri bere bizkar daraman motxila handia izan arren. Bisitan dator.

Bisitan
Arg: Ainhoa Iraola (Anboto)

Handia da Sarrionandiaren itzala, bi gorputzek proiektatua: idazleak eta militanteak. Idazlea presente egon da azken hamarkadetan zehar, hamaika lan tarteko; militantea ere, hutsunea ezereza ez denez. Jendearengan sortzen duen zirrara bien arteko nahasketa baten ondorio dela esan daiteke, nahiz eta askok miresten duten bere liburu bakar bat irakurri gabe; nahiz eta askok egiten dioten gorazarre bere pentsamolde bera izan gabe; nahiz eta ez diren gutxi bi fazetak goraipatzen dituztenak.

Militantea itzuli da: EITB zuzenean ikusi ez duena, Ertzaintza ezagutu ez duena, errotonda kantitatearekin harritu dena. Euskal Herrian garrantzia handia dute errotondek, pisu poetikoa kasik, kontu berdinei bueltak ematen dihardugunez lurrak eguzkiari birak ematen diharduen bitartean. Gauzak batzuk asko aldatu dira 36 urtean. Eta gauza batzuk ez dira hainbeste aldatu 36 urtean.

Kartzelatik ihes egitea lortu zuen, eta mugek ohikoa dena baino gehiago mugatzen duten garaian itzuli da. Goizuetatik Ereñozura trago bat hartzera joan ezin den honetan, Beratik Hondarribira bainatzera hurbildu ezin daitekeenean, Kubatik egin du jauzi. Etxera etorri den 201. iheslaria da, eta 40 falta dira oraindik. Batzuk ez dira inoiz etorriko bueltan. Deserriak eraman zituen, ez-lekuak.

Sarrionandiari, ongi etorri. Eta ongi joan. Eta beste askotan etorri.

Uribelarrea andereari, bere zorionaren zatitxo bat Euskal Herriko etxe askotara iritsi dela.


Poesia

  • Izuen gordelekuetan barrena. Bilboko Aurrezki Kutxa, Bilbo, 1981.
  • Intxaur azal baten barruan. Eguberri amarauna. Amnistiaren Aldeko Batzordeak, Lizarran inprimatua, 1983.
  • Alkohola poemak. Pamiela, Iruñea, 1984. Beste askorekin batera.
  • Marinel zaharrak. Elkar, Donostia, 1987.
  • Gartzelako poemak. Susa, Iruñea, 1992.
  • Hnuy illa nyha majah yahoo (poemak 1985-1995). Elkar, Donostia, 1995.
  • Hau da ene ondasun guzia. Txalaparta, Tafalla, 1999. Disko-liburua.
  • XX. mendeko poesia kaierak: Joseba Sarrionandia. Susa, Iruñea, 2002. Koldo Izagirreren antologia.
  • Hilda dago poesia?. Pamiela, Iruñea, 2016. Euskarazko eta gaztelaniazko edizioa.
  • Gure oroitzapenak . Elkar, Donostia, 1987, 2018. Disko-liburua.

Narrazioa

  • Narrazioak. Elkar, Donostia, 1983.
  • Atabala eta euria. Elkar, Donostia, 1986.
  • Ifar aldeko orduak. Elkar, Donostia, 1990.
  • Han izanik hona naiz. Elkar, Donostia, 1992.
  • Miopeak, bizikletak eta beste langabetu batzuk. Erein, Donostia, 1995.
  • Lagun izoztua. Elkar, Donostia, 2001.
  • Kolosala izango da. Txalaparta, Tafalla. 2003.
  • Narrazio guztiak (1979-1990). Elkar, Donostia, 2011.
  • Herejeen alaba. Ander Berrojalbiz eta Joseba Sarrionandia. Pamiela, 2017.

Saiakera

  • Ni ez naiz hemengoa. Pamiela, Iruñea, 1985.
  • Marginalia. Elkar, Donostia, 1988.
  • Ez gara gure baitakoak. Pamiela, Iruñea, 1989.
  • Hitzen ondoeza. Txalaparta, Tafalla, 1997.
  • Akordatzen. Txalaparta, Tafalla, 2004.
  • Moroak gara behelaino artean?. Pamiela, Iruñea, 2010.
  • Lapur banden etika ala politika. Pamiela, Iruñea, 2015.
  • Durangoko Azoka 1965-2015. Gerediaga Elkartea, Durango, 2015. Jesus Mari Arruabarrena eta Txelu Angoitiarekin lana.
  • Bizitzea ez al da oso arriskutsua?. Pamiela, Iruñea, 2018.
  • Airea ez da debalde: Habanako gaukaria. Pamiela, Iruñea, 2019

Haur literatura

  • Izeba Mariasunen ipuinak. Elkar, Donostia, 1989.
  • Ainhoari gutunak. Elkar, Donostia, 1990.
  • Harrapatutako txorien hegalak. Baigorri argitaletxea, Bilbo, 2005. Euskarazko eta inglesezko edizioa.
  • Gau ilunekoak. Elkar, Donostia, 2008.
  • Munduko zazpi herrialdetako ipuinak. Pamiela, Iruñea, 2008.
  • Idazlea zeu zara, irakurtzen duzulako. Xangorin, Donostia, 2010.

Komikia

  • Zitroi ur komikiak: Joseba Sarrionandia komikitan. Txalaparta eta Napartheid, 2000. Koldo Almandozekin lana.

Joseba Sarrionandia ZUZEUn

Joseba Sarrionandiak, adiskidearen egoskortasunaz

Joseba Sarrionandia: “Argazkiarekin, espero dut espektakuluaren gizarteari zor diodan zerga ordaintzea”

Gauzak direna balira [Aurkezpena]

Joseba Sarrionandia, argazki batean preso

Liburu txiki batean gauza handiak jarri ditu Sarrionandiak

Joseba Sarrionandiaren elkarrizketa osorik

Joseba Sarrionandia: “Nire hizkuntzak dortokak dauzka, honez gero”

Joseba Sarrionandia: “Dena kontatu, zertarako?”

Joseba Sarrionandia: “Protesta handi bat izan da Moroen liburua”

Joseba Sarrionandia: “Azken 20 urteotako poemak ari naiz txukuntzen”

Sarrionandiaren itzulera argitu nahian

Joseba Sarrionandia: “Zertarako behar dut elefante zuri bat?”

Bisitan
Bisitan

7 pentsamendu “Bisitan”-ri buruz

  • … kriston martxa dabil!

  • Aspaldiko Joseba,
    errotondatik irten ezinik ibili haiz 41 urtez?
    Ba huen ba sasoia etxerako bidea hartzekoa ostera, heugaz egoteko amorratzen geundekean-eta.
    Ondo etorri eta bejondaiala, biba hi!

  • Igaratzako guajiroa 2021-04-23 12:30

    Egun zoriontsua gaurkoa. Ongi etorri, Joseba!

  • Aupa Joseba, a ze poza… Ongi etorri!!

  • Bejondaiala Joseba!! bibatu!!

  • Aupa hi! Recuento generalean inor gehio faltan?

  • Ongi etorri, ondo izan, ondo segi eta eskerrikasko emandako gozamendu ale guztiegatik. Muxu gozo bat eta segi fin! … kriston martxa dabil!