Birusak #EzGaituMututuko

Birusak #EzGaituMututuko – 

Etxean gelditzeko agindua indarrean dagoenetik, PRAKTIKATU-AEK zerbitzuko kideok eta herrietako dinamizatzaile guztiok gure plangintzak egokitu eta kalitatezko zerbitzua bermatzeko lanean ari gara. Mintzapraktika-taldeak bideo-hitzordu bidez ari dira batzen, eta gure ekintza osagarriak (tailerrak, lehiaketak, ikastaroak…) egungo egoerara egokitu ditugu. Horrek guztiak plangintzak moldatzea eta aparteko ahalegina egitea eskatu digu, baina uste dugu emaitzak oso positiboak izaten ari direla. Gure ustez, halaber, oso garrantzitsua da erakustea ez garela praktikatzeko programa hutsa; harreman-sarea ere bagara. Ezohiko egoera hau aukera bihurtzeko baliatzen ari gara, eta etxean dagoenari euskaraz PRAKTIKATU eta BIZItzeko tresnak eskainiko dizkiogu.
Jasotako istorioak > Birusak #EzGaituMututuko

 

Baliabide-zerrenda ere badugu. Dokumentuan loturak txertatuta daude, baliabideetara zuzenean heltzeko. www.praktikatu.eus orrian, baliabide horiek pixkanaka osatuko ditugu; zeuk ere egin ditzakezu ekarpenak, helbide honetara idatzita: praktikatu@aek.eus.

ZAINDU!
Birusak #EzGaituMututuko

Birusak #EzGaituMututuko

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude