Birusa barra-barra

Birusa barra-barra –

Birusa barra-barra
Espainiar ejerzitoa Gasteizko kaleetan gaur (Alea).

Pedro Sanchezen Madrileko Gobernuak Espainiaren batasunari eman dio lehentasuna. Setio egoera esaten zitzaiona alarma egoera bezala izendatuz Estatu-nazioaren zentralizazioa berrezartzeari eman dio lehentasuna. Negarrez bildu eta trufatuz jan, dio esaera zaharrak.
Aurreko batean, solemnitate handiz eta lau ministro alboan zituela agindu zuen autonomiei emandako eskumenen amaiera. Koronabirusari aurre egiteko aitzakiaz hankaz gora jarri zuen orain arte lege izan dena. Alegia, subsidiariotasun-printzipioak ezartzen duenez, zerbitzua ematen duen administrazioa zenbat eta hurbilago egon herritarrengandik, orduan eta eraginkorragoa izaten dela zerbitzua.

Madril-Espainiako gobernuak kontrakoa erabaki du: Espainiako banderan bildu eta espainiartasunaren koroa buruan, ibili munduan. Kendu zu, jarriko naiz ni!, agindu du XXI. mendean momentuz dugun osasun krisi larriena dugunean. Arraioa, koroa batek buruan eta alarma egoera larriak kudeatzeko monopolioak, bidegabekeri asko estali ditzakete eta.

Bien bitartean, Espainia da oraintxe bertan koronabirus gaitzez jotako laugarren estatu-nazioa, Txina, Italia eta Iranen atzetik. Kutsatutakoak etengabe goraka doazenez, laster izango da lehenengoa. Osasun porrota oso bistakoa da eta Gobernuko deep estateko estrategek, koroa buruan, mozorroa kentzea erabaki dute. Amaitu da Kataluniarekin konfiantza lortzeko elkarrizketa mahaia, amaitu da transferentzien egutegi zorrotza, amaitu da “oraingoan bai” Estatu Federal baterako trantsizioa. Izan zitekeen bestela, Autonomiak indartu eta konfiantza emanez “denok elkarrekin” birusari aurre egitea. Izan zitekeen, bai, baina denok ezagutzen dugu igela eta eskorpioiaren ipuina.

PSOE eta PSEren jokaera ez da berria. Otsaila 23ko Tejeroren estatu-kolpearekin ere berdin gertatu zen. Gertaera hark LOAPA ekarri zuen, nazioa diren autonomien eta autonomi administratiboen bereizketa ezabatu zen, transferentziak sine die luzatuta daude eta orduan “kafea denontzak” ezarri zen bezala, gaur, “birus madrildarra denontzat” ezarri nahi da. Oraingo kolpearen aitzakia “denon” osasuna baldin bada ere, jokamoldea orduko bera da.

Osasuna eta Ertzaintza-Mossoak Madril-Espainiako gobernuak esklusiboki eta aldebakarrez eskuratzea ez da egin birusari hobeto aurre egiteko, lurralde espainiarra (Penintsula, baina, Portugal, Andorra eta Gibraltar gabe) kontrolpean jartzeko baizik. Egungo datuen arabera Osasun Ministerioak aitortzen du 9.191 pertsona daudela kutsatuak estatu espainiar osoan, horietatik 4.165 dira Madrilen. Orduero datuak aldatu arren, eta ez hobera, Madril ez ixtea erabaki dute, beste hiriburu handi askok itxi dutela jakin arren. Horren atzean, bistan da, erabaki politikoa dago, ez gizartearen osasun zaintzakoa. Erabaki horren atzean Madrileko exodoa edo bigarren etxebizitza dituzten Murtzia eta kanpoaldeko ihesa estaltzea dago, ez birusaren zabaltzea ekiditea.

Madril da birus zabaltzaile lehena eta nagusiena. Gutxirako balio du koronabirusak ez dituela lurraldeak bereizten eta banakako pertsonengan baino ez duela eraginik. Hori ez dator bat beste herrialdeek (Alemaniak, Portugalek…) hartu dituzten neurriekin. Ez dator bat Espainiak “bere lurraldeko” estatu-mugak ixtea agintzearekin orain, madrildarrak Murtziatik itzuli direnean.

Argudio bera erabiltzen dute ekonomiarekin. Herrialdeak, lurraldeak, nazioak… ukatzen dituzte, pertsonek kotizatzen dutela eta ez lurraldeek esaten dutenean. Pertsonek kotizatzen dute, baina, Espainian (ez penintsulan, ez Europan eta ez munduan) Madrilek banatzen du jasotakoa, balizko solidaritate kontzeptu iluna erabiliz.

.

78ko paktuaren muina aldebakarrez ezabatu du Espainiako gobernuak

Lau ministeriotako buru aukeratu dituzte larrialdi egoera honi irteera emateko: Osasun, Barne Sail, Defentsa eta Garraiokoak. Lauak PSOEkoak. Podemosekorik ez dago, 15Mko espiritua amaitu da. Horrez gain, aukeratutakoen artean Armada egotea eta Ekonomia ez, adierazten du nondik bideratu nahi den krisialdiaren kudeaketa. Kezkagarria da. Are eta gehiago da larria mundu guztiok dakigunean krisi honetatik aurreko Leheman Brothers hartatik baino okerrago aterako garela.

Bi ministerio, osasuna eta garraioarena, herritarren bizirautean laguntzeko, eta beste bi zigortzaileak, Madrilen predikutik aldentzen direnak isilarazteko. Hala esan zuen Margarita Roblesek Quim Torrak iniziatiba hartuko zuela entzun zuenean: politikatik kanpo bidaliko dugu 155 sanitarioa guk esaten dugun bezala ez badu aplikatzen. Obeditu behar du! Jaurlaritzak, berriz, desadostasuna agertu ondoren lankidetzarako eta koordinaziorako prest. Nahiz eta, Foru tradizioan Batzar Nagusiek edo Gorteek foruen kontrako legeek ez betetzeko eskubidetik urruti egon: onartzen da, baina ez da betetzen.

Espainiako gobernuak, gobernuaren parte batek bai behintzat, 78ko paktuaren muina aldebakarrez ezabatu du. Ez da lehen aldia. Tejeroren kolpearen ondoren “denontzako kafea” esaldiarekin ezberdin garenok berdindu nahi izan gintuzten eta koronabirusen krisiarekin “birusa barra-barra denontzat” lelo politikoarekin Europatik eta mundutik kanpo nahi gaituzte. Koronabirusak ez dituela lurraldeak bereizten eta banakako pertsonengan baino ez duela eraginik esan ondoren, zergatik ixten dituzte fronterak?, frontera hauek zehazki? Gu denok barruan identitate berberaz kutsa gaitezen? Frontera edo muga-marrak jarri behar badira, nik nahiago batez, edo beste batzuk.

Birusa barra-barra

Euskara irakaslea

14 pentsamendu “Birusa barra-barra”-ri buruz

  • Grenwich Aralar 2020-03-17 22:27

    Nere ustez Covid19a ezustean hedatutako birusa da eta ez da konspiraziorik gertatu gaixotasunaren hedapenean .

    Eragina ere nahiko apala da munduan gaixotasun ezberdinek hiltzen dituzten jende kopuruarekin alderatuaz. Tuberkulosia, Hepatottis B, Neumonia, Ihesa,Malaria, Shigelosisa etabar aipatutako sei gaixotasun horien eguneko hildakoen ratioa covid 19 honekin gutxigora beherazko 20 aldiz gehiagorako hilkortasuna adierazten dute mundu mailako ikuspegiarekin.Kontua da , birus mota berria dela.

    Covid19ak birus berriari aurre egiteko Txinak erabilitako neurriak ispili efektoa sortzen ari da . Naiz eta Txinako kapitalismoa eta Italiakoa oso ezberdinak izan.Eta mundu mailan nagusia den mundu ekonomia sistemak josten dituen zapalketa guztiak tenkatzen ari ditu . Espainiako estatuak euskal herriarenganako zapalketa harremana barne.

    Aspektu honetaz gain covid 19aren inguruko erreakzio fenomenoek eraginak eukitzen ari dituzte mundu ekonomiak sostegatzen dituen beste osagai guztiengako . Gerra komertzial latzekiko, ekonomia finantziero eta burtsatilarekiko, eredu sostengagaitzarekiko( begiratzen duzun aspektua begiratzen duzula ,enerjia, gosearen eraginak, goixotasunen hedatzeak, boianiztasunaren galerak, klima aldaketa…..) , kolonialismo modernoekiko, arrazismo eta misojeniekiko…

    Luzera begira eta mundu mailako kapitalismo basati neoliberalaren eboluzioari erreparatuta , oso ezkorra dut begirada. Kolapso enerjetiko eta klimatikoen datoak begiratu besterik ez dira behar.

    Baina bizitzari eta sen onari atxekitzea nahiago dudanez , biziraupenerako ariketa iraunkor gisa , nik espero dudana fenomeno honetaz zera da : Berpiztzailea izan dadila gaixotasun eta gauza txar baten kontrako mobidioi guzti hau larritasun erroldoiez behar dugun sistema soziopolitikoekonomiko ez kapitalista berriaren eraikuntzan behar diren aldaketen akuilua izateko .

    Noski , euskal herri burujabe eta munduko herri guztien burujabetza oinarri. Gaitza berri honek ernatu dezala haize ona; pertsonaren hoberena eta jendarteen hoberena .

  • Espainian hildakoen %70a Madrilen https://vilaweb.cat/noticies/madrid-concentra-el-70-de-les-morts-per-coronavirus/ Espainian Madrilgo datuak beldurgarriak: 3-15 igandean egunean hilik 161, Madrilen 119, guztien % 74. 3-16 astelehena egunean hilik 182, Madrilen 142, guztien %78. Madrilgo aireportuak oraindik zabalik. Espainiako koronabirusaren %75a Madrilen dago, zentrifugatzen ari dira. Zergatik ezkutatzen dute Koronabirusaren % 70a Madril dela? Ez dira gai Madril kontrolatzeko baina erantzunak eskumenak lapurtu, armada zabaldu Catalunyan ta Euskal Herrian, mugak itxi…

  • Heriotza tasa hain baxua duen birus batekin montatu dutenak intentzio argia du: herritarren obedientzia itsua. Zergatik ez zituzten muga guztiak itxi birusaren existentziaz jakin genuen egunean bertan? Zergatik ez zuten konfinamendua martxan jarri orduan eta ez orain, leku guztietan zabaldu dela? Hau da lortu dutena:

    -Okupazio militarra eta poliziala.

    -Konfinamendua.

    -Aurrekaririk izango ez duen langabezia tasa (EEBBtan %20 espero dute, hemen hortaz %40a espero dezakegu).

    -Informazioaren kontrola. Egunkari “alternatiboenek” (Naiz, Berria eta abar sarritan esan dute soilik autoritateei kasu egitea) zein alderdi “abertzaleek” (Otegik berak Espainiarekiko obedientzia egitea eskatu du) zapaltzaileekiko obedientzia itsua eskatu dute. Israelek gaixo ororen telefonoa zelatatzeko lege bat atera berri du.

    -Eta hau guztia herritarren esker on osoarekin! Haiek salbatzen ibiliko balira bezala! Xake mate, jokaldi bikaina, gg…

  • Tranpa, benetan birus honek heriotz tasa baxua dekola uste dozu? Datuei erreparatu eta aipatzen dozun horrek ez hanka ez buru ez dekolaz ohartuko zara. Gainera zure hausnarketa hori oso esparru motzera zuzentzen zabiltzalaren susmoa dekot, eta gaitz honek (ohartu ez bazara be) mundu mailako eragina deko. Euskal Herriak munduko zilborra izateari aspaldi itzi eutsola motel!

  • Egiari zor ez da hain larria, gripe arruntaren heriotz tasa %0,1koa da, COVID-19arena %0,6. Evolarena esaterako, %50. Argi dago interes politikoak daudela atzean…

  • Eta zein dira interes politiko horiek, jakin ahal bada? ze, eragingo duen dira galera ikaragarria izango da… Zein gobernuk bultzatuko luke halako ekimen maltzurra? Zein esku beltz dabil zure ustez atzetik hariak mugitzen?

  • iker, nondik atera duzu covid-19aren heriotz tasa 0,6% dela. Wikipedian edo web espezializatuetan ikusi besterik ez duzu jakiteko 2% – 4% tartean daudela datuak (gripe arrunta baino 20-40 aldiz gehiago). Hori, munduko eremu askotan konfinamendu zorrotzak jarrita, eta gaitzaren une gogorrenak iritsi gabe. Birus berria da, ez da gripe arrunta. Eta okerrena iristear dago, gurean behintzat.

    Gripe normalarekin baino, antz handiagoa du 1918an 100 milioi perytsona hil zituen Gripe “espainol” harekin. Hura ere animalietatik eratorria. Orain, zorionez, hobe erantzungo diogu gaitzari eta milioiak ordez, milaka pertsonak hilko dira (hamarka mila agian).

    “Argi dago interes politikoak daudela atzean”… Noski, zuek mundu osoko mediku guztiak baino gehiago dakizue, Iker… .Ez zara abizenez Jimenez izango ezta?

  • Beñi Agirre 2020-03-19 12:06

    Batetik, Espainiak (Espainiako deep state, modan dagoena) gaitzaren sortze eta zabaltzearekin ikusirik duenik ez dut uste. Ez dute hainbesteko indarrik, gaitasunik, inteligentziarik, bitartekorik, sinesgarritsunik… Bestetik, bai uste dudala beldulgarri izan daitekeen kontu hau (oraingoz ez da ezer Erdi Aroko Izurrite Beltzarekin edo berriago izan den gripe espainolarekin), Estatu modeloari eta 78ko erregimenari ukitu bat emateko aprobetxatu nahi dutela. Ez demokrazia, gizateriaren osasuna edo hiritarren ongirako; ez, estatu zentralizatuagoa, inperialista eta hiperkapitalstagoa ezartzeko baizik. Beharrezko izan daitezkeen bitarteko guztiak erabiliz eta gutxiengo nazionalak ezabatuz. Horretan ari dira, eskuin eta sasi ezkerrekoak.

  • COVID jaun txit gorena 2020-03-20 13:24

    Ba hain zuzen ere, bere heriotz tasa asko jota % 0,6koa da. Hego Korea izan da honen ikerketa serio bat egin duen bakarra, infektatutako jende kopurua kalkulatu bait du populazio orokorrean testak eginez.

    Orain, estatu kolpe honen alde daudenak ba aurrera, artaldearen jokaera aski arrunta baita zoritxarrez…

  • Hego Korean 1,1% da gaur egun, https://gisanddata.maps.arcgis.com/apps/opsdashboard/index.html#/bda7594740fd40299423467b48e9ecf6
    Bihar auskalo. Baina Txinan adibidez, 4% eta abar eta abar,,,

    Eta Hego Korean hartu dituzten neurriak ez dira urtero gripe arruntarentzat hartzen dituztenak… urtero gripe arruntarekin konfinamenduak egiten ez badituzte behintzat, ez ezta?

    Mundu honetan, artalderik handiena osatzen dute, hain zuzen, besteak borregotzat hartu eta norbera artaldekoa ez dela uste duten superlistoek. Galzarbetik ateratako datuekin.

  • Zakurren zartailu 2020-03-20 21:43

    Egun batzuen ondoren estatistika baten gorabera erabiltzea ezerren arrazoia edukitzea balitz bezala…
    https://www.businessinsider.com/south-korea-coronavirus-testing-death-rate-2020-3?op=1&r=US&IR=T

    Betikoak betiko artaldearen obedientzia osoa bertute modura saldu nahian… Horrela doa gure herria.

  • Jaun txit gorena zaren hori:
    Mesedetxu bat egidazu, arren; gertuen dekozun ospitalera hurbildu zaitez eta bertan bizi dan egoera, faltsua, fikzioa, estatu kolpe ezkutua edo zuk gure dozuna dala esaiezu, eta ez daizela arduratu, dana guzur handi bat dala eta ezer egin barik pasako dala. Horren jakitun zaren hori, ala, joan eta komentaiezu!!!
    Eta kontuz ibili artaldeagaz, ea konturatu barik zu barruan zagozan…

  • zakurren zartailu:
    1) ez dakit estatistikak ematea arrazoia edukitzea den ala ez, baina datuak ematen hasi da hemen norbait zerbaitetan arrazoia izateko indargarri gisa. Eta horri erantzunez diot nik datu hura zaharkitua dagoela, eta Hego Koreako datua gaur ya ez dela 1.1 baizik eta 1,2% (arrazoi ustean emandako datuaren doblea). Eta hori, sekulako neurri bereziak hartuta. Atzo nioen bezala: bihar auskalo.
    2) galdetu zeure buruari ea noiz ikusi dituzun UCIak kolapsatuta, hotelak ospitale bihurtzen, kanpaina ospitaleak egiten, EPIak agortzen…. Total, larritasunik gabeko gripe arrunt bat da ezta? Irten zaitez artaldekoak ez zaretenon superlistoen artaldetik, eta, goian esan den bezala, galdetu jo eta su lanean ari diren edozein mediku eta erizaini… eta esaiozu oraingoa gauza ohikoa dela eta ez duela larrialdi neurririk behar… Konspirazio baten biktima lelo direla…

  • Jose Inazio Luzuriaga 2020-03-22 22:47

    Trumpek “birus txinatarra” espresioa erabiltzen du, txinatarrak “laudatzeko” edo. Lehen, hemen “koronabirusa” esaten genuen eta, gaitzaz gainera, koronaren birusaz pentsatzen genuen. Orain, agerkari alternatibo honetan “covid-19” terminoa erabiltzen da, politikoki zuzena dena. Atx, bizitzak zenbat buelta ematen dituen!