Birritan pentsatu botoa nori eman!

Birritan pentsatu botoa nori eman! –

Birritan pentsatu botoa nori emanBerehala berriz ere hauteskundeak, eta erabaki beharra botoa nori eman. Lehenbizi, galdera bat datorkit burura oso indartsu: bozetan zergatik ateratzen ditu ia beti emaitza onak PNVk? Kudeaketa onagatik, moderazioagatik, euskal gizarte askotarikoaren nahiekin kontaktatzen asmatzeagatik esango dute Eusko Alderdi Jeltzaleko militanteek eta zaleek eta boto-emaileek. Beste alderdietakoek klientelismoa, hedabide nagusien sostengua -EITB, eta Focus inkestak bereziki, azkenaldian PNVren (eta PSEren) propaganda-makina-, enpresaburuen babesa, ahaldunen laguntza, eta euskal herritar askotarikoen asimilazio kultural handia aipatuko dituzte, besteak beste.

Goazen geure kabuz beste hipotesi batzuk planteatzera. Hamarretik lauk ez du botorik ematen (2016an: %62,26). Horietako kopuru ezezagun bat abstentzio kritikoa izango da, demokrazia burges-kapitalista-patriarkal honek gauzak aldatzeko eskaintzen duen aukera nagusiari muzina adierazteko molde bat, edota Madrilera gehiegi begiraturik euskal estatutik urruntzen garela uste izateagatik, baina gehienek, nik uste, hainbat arrazoi eta aitzakia tarteko direla, niri “bost axola” egiten dutelako. Nolanahi ere, hamarretik lau horiek, kritikoek bezala akritikoek PNVren emaitzak eta egungo politika autonomikoa (PNV-PSE ezkontza) sendotzen dituzte.

Orain botoa ematen duten sei herritar horiengana fokua bideratuz, iduri du botoa ematen duen jendearen artean gehienak nahiko ados daudela gaur egungo egoerarekin, edo bestela, berriz, ez dutela espero euren egoera hobetuko denik PNVren alternatiba boterera heltzearekin. Hala uste izateko arrazoi batzuk hauek izan daitezke: tradizioaren pisua, beti edo ia beti PNVri eman izana; politikarekiko eta politikariekiko mesfidantza izan daiteke beste bat… Alternatiba lideratu nahi dutenek badute hemen burua zertan neka eta enplegatu!

Azkenaldian, baina, ustelkeria kasu dezente agertu dira PNVrekin lotura zuzena edo zeharkakoa dutenak: De Miguel auzi ezaguna, Bidegi, AHT, erraustegia… eta Igor Meltxor edo Aihoztar Zelaietari kasu eginez gero, zerrenda asko samar luza daiteke. Azkena, baina ez gutxien inportanteena, Zaldibarko zabortegiaren gaineko kudeaketa arduragabea; enpresa pribatu batek egina, noski, baina Jaurlaritzak bestaldera begiratzen zuen bitartean.

Zenbat aldiz gertatzen da administrazioak bestaldera begiratze hori, enpresa pribatuei obrak eta zerbitzuak adjudikatu ondotik, besteak beste, langileen lan-baldintza maiz oso eskasei batere erreparatu gabe.

Nire iritzi apal edo harroz, gero eta bistakoagoa den ustelkeria politikoari belarrondoko bat emateko besterik ez bada ere, herritar informatuak birritan pentsatu beharko luke botoa nori eman, eta abstentzio kritikoa ematen dutenek ere bai, azkenean beren jarrerarekin egungo egoera politiko autonomikoa finkatzen baitute, gehienentzat oasi desiragarri itxurarik ez duena.

Birritan pentsatu botoa nori eman!

Idazlea, irakaslea, hizkuntza-normalizazioko teknikaria (Azkoitia)

42 pentsamendu “Birritan pentsatu botoa nori eman!”-ri buruz

  • euskaldun bat 2020-02-19 09:38

    Partidu idealik ez dagoenez, okerretan hoberena aukeratu behar da. BILDUk oraindik ez du heldutasunik EAEn agintzeko. Ez du heldutasunik eta oraindik asko falta zaio iristeko. Agintzeak beste forma eta heldutasun batzuk eskatzen ditu eta BILDUk ez dauzka. Iraultza, “beste eredu bat” asko baina horrekin ezin da agindu, oposizioan egoteko bai, horretarako balio dute aldarri eta estetika iraultzaileek. Beraz, oraindik oposizio urte asko gelditzen zaizkio BILDUri, noizbait espabilatuko delakoan, inoiz espabilatzen bada behintzat. EAJ eta BILDU familia bereko bi anai bezalakoak dira. EAJ anai zaharrena da eta BILDU anai gazteena. Anai gazteari heldutasuna falta zaio, pataleta ugari, jarrera sektarioak eta beti anai zaharrenarekin jeloskor eta bortizkerian. Amak ikusten du hori guztia, seme txikia maite du baina badaki ardura eskatzen duten gauzetan anai zaharrena eduki dezakeela kontuan soilik.

  • Herri ziztrin hontan bozka emotea lan gatxa bihurtu da. Gizatearen zati handi batek bete burua zeinek ordezkatuko dauen ez dau topetan.Alderdi ofizialek (EAJ, EHBildu, PSOE, Podemos,…) hainbat gaietan antzerako diskurtsoak deukie, ez dire eurek ondo adostutako marretatik urteten, eta ezin dire ezeren alternatiba bilakatu. Bitartean hainbat herritarrok gure herria desnazionalizazio prozesu sakon baten murgilduta ikusten dogu, euskara maldan behera, kolonodun izaera deukien atzerritarrez ingurutarik, ume jaiiotza tasa zoluaren pare, gazteak gimnasiotan eta jubilatuak borrokan,… Gure herria zabortegi erraldoia bilakaturik ikusten dogu klase politiko ofizialak egoera honi aurre egiten ez diolarik, are gehiago, gustura, baikor eta harro dagoela esaten doskuelarik.
    Panorama honen aurrien, benetan bozka emotea xamurra dala uste al dozu?

  • De Miguel (Araba Buru Batzar), Hiriko, Bravo, Balenciaga Museoa, Bakioko Alkatea (Txoimin Renteria, dokumentu publikoaren faltsutzea), Muskizeko alkatea (Gonzalo Muskiz, inhabilitatua) , Mallabiako Alkatea (Pagalday, diru publikoen malbertsazioa), Lemoako Alkatea (Beobide, 6.000 euro erretzeko purotan, zinegotziek 50.000€ justifikatu gabeko dietetan), Erandiokoa (Goikuria, epaiketa zain), Zierbenakoa (Elorza, epaiketa zain, diru publikoen malbertsazioa), eta Alonsotegiko bi (Gabino Martinez, eta Aitor Santisteban, 4 milioi euroko zuloa Udalari).
    Bidegi, obra publikoan batez besteko %56ko gainkostua 2007-2011 epean (Olano jaunarekin, EAJ). Olano jauna, bidenabar, inputatua dago gaur gaurkoz, 6 urteko kartzela zigorra eskatzen dute beretzat. https://elcierredigital.com/investigacion/951562611/pnv-realsociedad.html
    Panamako Paperetan Bizkaiako Ahaldun Nagusi izandako Jose Alberto Pradera azaltzen da.
    Zaldibarko tragediak ere usai txarra du, eta ez naiz zaborraz ari…
    Hori da anai zaharraren ardura, hori! “Kasu aislatuak” denak, noski, baina EAJkoak den-denak. Horiek dira agintzeak eskatzen dituen formak eta heldutasuna, bai jauna. EHBilduk heldutasuna noiz lortuko du “euskaldun bat”, EAJkoak bezain harrapariak bihurtzean?
    EITB deituriko propaganda makina ez balu EAJk… Bidenabar, EITBren produkzio gehiena EAJko lau enpresari esleitzen zaio (Itxaso Atutxa BBBko burua tarteko). Ondo montatua dute, bai, kortijoa.
    Heldutasuna eta ostiyak!

  • Nire burua sozial-demokraziaren inguruan kokatu izan dut beti. Baina guztiaren gainetik, euskalduna.

    “Mafia” ala “aurrerakoi-Soroszale”en artean erabaki behar dudanez, nire aukera, bozkarik ez ematea.

    Konplexurik gabeko alderdi euskaldun bat agertu arte, abstentzioa izango da nire aukera.

  • Nik, gaur-gaurkoz, EH Bildu bozkatzeko asmoa dut. Kontua da gero kanpainan zehar beti azaleratzen dela EH Bildutik gustatzen ez zaidan guztia, batez ere Otegiri, Arkaitz Rodiguezi etab. gehiegi hitz egiten uzten dietenean. Ea aurtengoan zer moduz moldatzen diren, behintzat hautagaiarekin beste bide bat hartu dutela dirudi baina…

  • Ados diozutenarekin. Adarjotze bat da Alibaba eta 40 lapurren eta Sorosleen artean aukeratu behar izatea.

    PNVn independentziaren aurka daude esplizituki, ikus Kataluniari buruz esan duten guztia. Bilduk ez du independentzia bere programan. Eta langile bezala ere, mingarria da bi alderdien jokaera. Babesturiko kolektibo pribilegiatu batzuk laguntzen dituzte gainontzeko langileok bizi baldintzetatik beherako lan baldintzak ditugunean.

    Euskaldun eta langile bezala ez dut gaurkoz gaurko bozkatzeko arrazoirik ikusten. Eta aukeratu behar dugula proposatze hutsa gutaz trufatzea da.

  • Ados goiko hainbat iruzkinekin. Ni ere EHBilduko hauteslea naiz baina uste dut ez dudala hauteskundeetan gehiago parte hartuko. Egia esateko, azken bi hauteskundeetan berdina nioen baina azkenean inertzian hutsagatik edo bozkatzen bukatu dut. Herri hau geroz eta arrotzagoa zait, euskaldunak desagertzen ari gara eta beste ez-euskaldun batzuk ordezkatzen gaituzte, gutxienez nere inguruan -Gipuzkoako hiriburuan- baina beste zenbait herri txikiagoetara joaten naizenean antzeko susmoa dut, prozesu orokor batean sarturik gaudela EH-an. Eta egoera honen aurrean egia da ezker abertzalearen barruan jende euskaldun asko dagoela baina ez dut ikusten lehen nioen herriaren desagerpen prozesu honen afera lehentasunen artean dutenik. Uste dut beren ideologia hein handi batean Podemosek ordezkatzen duela, eta modu txikiagoan EAJ-k.
    Patxok dioen moduan konplexurik gabeko alderdi euskaldun bat agertuko balitz, edota gutxienez ez alderdi bezala baina mugimendu bat besterik ez balitz, nire babes osoa lukete.

  • gaur gaurkoz eh bildu da dagoen alderdi independetista bakarra,baina EAJtan gelditzen den sektore independentista horrek ez dio bilduri inoiz bozkik emango.Alderi berri bat, abertzale-independentista sortzea premiazkoa da boto hori berganatzeko,EAJ alderdi erabat erregionalista bilakatuz

  • Benat Castorene 2020-02-23 16:55

    Patxi, birritan pentsaturik ere ikusmolde kritiko dugunok dudan egon gintezke oraindik.
    Egia esaxolkeriazko abstentzioa inportantea denean, abstentzio politikoa ez dela argi ikusten emaitza orokorretan, batez ere talde iritziegile batek ez badu aldarrikatzen.
    Ez da erraz zeren eta izatez eta printzipioz gure populuak parte hartzea balorizatzen du politikan elkarteetan bezala. Besterik ezean nahiago du bozkatu. Bederen gutxien gustatzen zaiona baztertzeko.
    Nik ere, oposizio “abertzale” ren gan ilusiorik gabe, horrela egin nuen azken aldean gaizki suportatzen ez nuen auzapez arrotz kolono bat ez gehiago kurutzateko Herriko etxeko plazan.
    Bainan horrela portatuz aitor dut kritikatzen dugun sistema entretenitzen dutala parte tipi batean balinbada ere.
    Beharbada ez da gutietsi behar alde sinbolikoa eta mobilisagarria guretzat eta jakinean atxikitzen ditugun hurbilenzat. Aldiz gauden egoera honetan bozkatzea droga bezalako zerbait izan daiteke.
    Gure zinegotziak Prefetaren begien aurrean euskararen erabilerari buruz erridikulizatu diren aldi honetan, zer gelditzen zait? gutien txarra hautatzea bate nabari ez dena. Portaera sinboliko bati eutsi basamortuan?
    Barkatu Patxi gogoeta kasu partikularregia batera eremanik. Bainan hain partikurra dea?

  • Peru_Gabiriko 2020-02-23 22:38

    Argi dago aurten ere EAJ nagusituko dela gure hiri handienetan. Gehiengoaren begietan “egonkortasuna” islatzen duela esango nuke. Eta hori da, gehienbat, jendeak eskatzen duena. Beren bizimodu pribatuan aurrera egiteko, ez dute aztoramenik maite, gizarte-mailan “normaltasuna” eskatzen dute gehienek. Ala?

  • Hala da, bai, EAJk irabaziko du EAEn, Espainian PPk irabazten zuen arrazoi berberagatik. PPri Gürtel etorri zitzaion, EAJrena ez dakigu zein izango den.

  • euskaldun bat 2020-02-25 12:20

    Dena dela, bozkatzera ez dijoaztela diotenei esango nieke horixe dela egin behar ez dena. Euskaldunok bi alderdi ditugu, EAJ eta BILDU, bietako bati eman behar zaio bozka. Batzuk bati emango diote eta beste batzuk besteari, baina eman egin behar zaie. Españolek ondo egiten duten “Asunto de Estado” arrazoi beragatik. Indartsu azaldu behar dugu geure burua eta alderdi españolak ahul, oso ahul. Baina hori bozkatzera joanda lortzen da, ez etxean geldituta.

  • Jose Inazio Lopez de Luzuriaga 2020-02-26 21:02

    Bat nator “Euskaldun Bat”-ek egiten duen analisiarekin. Jendeak EAJri ematen dio bozka “bertako” beste alternatiba sinesgarririk ikusten ez duelako. Bilduk ez du heldutasun politikorik boterean egoteko; ez die konfiantza ematen ezkerrekoak ez diren pertsonei; ez da gaurko Europan homologarria den alderdia. Eta hori nabaritzen da bere diskurtsoan: beste garaiko ideologia eta estetika iraultzailean finkatuta dago. Emigrazioa, feminismoa, sozialismo eta abar defendatzea ongi dago, baina hemen nazio-arazo potoloak ditugu, demografia eta jaiotze-tasa bajua, euskararen erabilera eskasa, bertakoen eta etorkinen euskalduntze eskasa, gizarte-kohesio eskasa, nazio kontzientzia eskasa eta abar. Gai horiek guztiak nazio askapen mugimendu batean funtsezkoak dira eta horien inguruko arazoak ezin dira konpondu onkeriaz edo jendearen belarriak gozatuz bakarrik.

  • Pello Eizagirre 2020-02-26 21:32

    Ba ote!, nahiz eta Iruña-Veleiaren aferan zurekin ezbanator bat, ordea, beste gaietan bai. Eta oso ondo jantzita ikusten zaitut gainera. Besarkada handi bat.

  • EAJ, EH Bildu,Elkarrekin ahal dugu,… Honeek partidu politikoek euren lehentasunen artien euskal naziogintza eta nazio eraikuntza ez dagozala argi eta garbi itzi dabe. Eta are gehiago esango neban, eurek marketan dabezan ildo politikoek nazio modura desagertzera garamatzatelaren susmoa be badekot. Euskal komunitate moduan herri harrotasuna lantzeko gai ez baldin bagara, honek hamaika konplexu agerian izten dabezalako, eta politikariak gai ez badira benetako euskal nortasuna lantzeko baliabideak eduki eta praktikan jartzeko, herri moduen etorkizun baltza dekogu. Bizitza lehentasun kontua da eta gaur egungo politikan feminismoak, emigrazioak, klientelismoak, sasi-ekologismoak eta abarrek aurrea hartu dotsie naziogintzari.

  • Beste bat zuri, Pello!
    Jose Inazio, EHBilduk estetika iraultzailea? Iriarteren flekiloaz ariko zara noski, bestela ez dut ulertzen. A eta B ereduak (transiziozkoak zirenak berez) 40 urtetan mantendu dituenak ekarriko du euskararen erabileran aldaketa? Ahobizi txapa soinean, uneko itzulpena ahalbidetua duen Jaurlaritzan erdaraz diskurtsoa botatzen duen Urkulluk ekarriko du euskararen biziberritzea? Ze mezu trasmititzen diete horrelako jarrerek etorkinei, euskara beharrezko dela? Euskara ikastea doainik 40 urteetan jarri ez duenak (gaztelania dohan da) ekarriko du etorkienen euskalduntzea? (Oraindik ere ez da doan, lehengo pagatu eta gero itzuliko zaizu, hori jarri dute, ez gaitezen fakenews-etan erori). Nazio forala (florala behar luke, adornotxo bat baita) aipatzen duenak indartuko du nazio kontzientzia? Autogobernu ponentzian, autodeterminazioa adosten zuten oinarrien gainetik PSOEren postulatuetara hurbildu den EAJk ekarriko du naziogintza?
    Bada gaztelaniaz esaera bat: “dime con quién andas, y te diré quién eres”. EAJ bozkatzen duzuen abertzaleek aitzakiak behar dituzue PPko boto emaileen “portu seguru” bihurtu den EAJn segitzeko (non dira bestela, PPk 2001etik hona galdu dituen 200.000 botoak?), eta horregatik estetika iraultzailea, homolagarriatasuna, heldutasun falta eta eztakit zer beste kontzeptu ilun eta abstraktu aipatzen dituzue. Ustelkeria kasuei itsu zarete (denak kasu aislatuak, PPn bezalaxe).
    Argi dut, EAJk irabazten jarraituko du. EHBildu indartsu dagoen bakoitzean PSE, eta PPkoek badakite EAJ otzandua eta ondo hezia dagoela, eta edozer EHBildu baino lehen. Horiekin zabiltzate “en alegre biribilketa”, herri hau ukatu eta deuseztatu nahi dutenekin. Eta berdin-berdin dizue.
    ETAren komodinari ere gustua hartu diozue, PPk bezala. Atzo Gasteizen ikusi genuen, ustelkeriari erantzuteko, ETA. Zaldibarren, ETA. Ertzaintzaren euskara ezagutzan, ETA.
    Detaile bat, EAJren boto emaileen %28 da euskalduna (2016ko datuak), zer dira gainontzeko %72ak?

  • Aspalditxo ez nintzela hemendik pasatzen eta ikusten dut gauzak ez direla gehiegi aldatu.
    ETArena, bai, Ba Ote, komodina da, zuek bere ekintza eta erahilketa andana aintzakotzat hartzen duzuen heinean. Txarra izan zen hainbeste jende erahiltzea? Zuen erantzuna beti “bai” da. Nork sinistuko osasun publikoa ala giza-eskubide minimoak inporta zaizuenik, ETAren ekintza onartzen duzuen bitartean?
    Portzierto, hilabetero “ongi etorria” egiten dituzue jendea erahiltzen ibili diren “heroi” delako horiei. Hor “komodina” adoratzen duzue, Arantzazuko Ama Birjina izango balira bezala. Eta “komodinen” errege Kubati bezalako erahiltzaile multiple bat jartzen duzue. Zertarako? Guztioak auspeztu gaitezen bere gizatasunaren aurrean?

  • ETAren kontu horregaz,ondiño, aurpegiratzen, leporatzen, ezkutatzen, eta gaur egungo eztabaidak sahiesten jarraituz gero, jodiduta gagoz.ETA iraganeko kontua da eta bakoitzak jakindu dau bere garaian non egoan edo non ez, baina ordutik egoera asko aldrebestu eta nahastu da (okerrera ez esatearren) eta gaur egungo arazoei aurre egin behar jakie. Eta lehen esan doten moduen, gaur egungo inolako alderdi politikoari , ez dotsat nazio eraikuntza lehentasunen artean beituten. Tamalez.

  • Arazoa da ETAren herederoak hor dabiltzala ETAren ondarea aldarrikatzen eta ETAko kide hiltzaileei arrera goxo-goxoa egiten. Euskal historiaren azken berrogei urte hauetaz paso egitea eta gertatu danari buruz ez gogoeta egitea (eta kritika eta errefusapena) ondorio politiko-ideologikoak dauzka.
    Hain zuzen, ezker abertzalearen muturreko ezker iraultzailearen jantzi horiek guztiz gaitzesgarriak dira nazio eraikuntza eta abertzaleen arteko edozer konponbiderako. Niretzat abertzaletasuna eta internazionalismoa ezin daitezke ezkondu, eta Sortuk eta Arnaldok ezkontzen dituzte. Nola liteke hori?

  • Iturgaizen itzuleraren ostean, Bentazar!
    Eta biek diskurtso berbera: Hiltzaileak, psikopatak, ongi etorriak… ETA, ETA, ETA!
    Quo vadis, EAJ?

  • PSErekin aliatzeko, GALen kritikarik ez duzue eskatu, Euskadiko Ezkerrarekin aliatzeko ere ez. Etikakeria merkeak etxean.
    Izan zintzo, eta onartu uko egin diozuela nazio askapenari, uko egin diozuela independentziari. Uko egin diozuela euskarari (adierazgarria, EAJren ildoko prentsa euskaldunik ez egotea).
    Ez da ezer gertatzen, denok eboluzionatzen dugu. Baina ez ezkutatu ETAn, mesedez.

  • Zuek bai diskurtso berbera: Iturgaitz-Bentazar, PP-PNV…. Goraintziak Madurori, Ba Ote. Quo Vadis ETAk urratutako giza-eskubideak?

  • Zer, giza eskubide urraketa horiekin? Kartzelan ez daudenak kartzelatik pasa dira. ETAk bere biktima zibilei barkamena eskatu zien. Etxeratek ere bai. EHBilduk biolentzia politikoa errefusatzen du.
    Iraganaren autokritika egin dezagun: ETAren biktima guzti guztiek dute aitortza. Diru laguntzak, onura fiskalak eta abar. Lasa eta Zabala PSOEk hil zituen, eta zuek horiekin zaudete gobernuan. Ez dute biktima izaerarik eta ez zarte temoso jartzen horrekin. Jonan Fenrandezen txostenen bat eta aurrera. 4000 torturatu herri honetan, horietatik 336 ertzaintzak (Pako Etxeberriaren txostenak esanak dira). Ertzantza barneko ikerketak, non dira? Guardia Zibilaren kondenak non dira? Iraganaren autokritikarekin jarraitu nahi? Zer esan behar dut, ETA bakarrik ibili zela hemen giza eskubideen urraketan? Hori ez dut inoiz esango, ez baita egia.
    Azkenean historiaren logika da, galtzaileari eskatzen zaizkio kontuak beti, sekula ez irabazleari.
    Eta benetan, Venezuela aterako didazu? Eta harritzen zara PNV=PP ekuazioa egiten badut? Maduro edo Guaidó, argi dut non nagoen, zalantzarik ez izan. Zuek ere bai, Boliviako Jeannine Añez kolpista onartu zenuten europarlamentuan.

  • ETAk bere biktima zibilei barkamena eskatu diela? Eta biktima poliziako-militarrak? Horiek justifikatuak daude? Saindu bihurtzen zaituzte?
    Hemen arazoa da 40 urtez ibili zaretela bazterrak nazkatzen, zendea mehatxatzen, enpresariak eta enpresa gizonak hiltzen eta estorsionatzen, kaletik beste partidotako jendea iraintzen eta akosatzen, eta horiek guztiek ez dute zuen narratiba propioan leku zipitzik eta gainera pentsatzen duzue zilegitasun handiena duzuela urkoari zer edo beste eskatzeko eta aldarrikatzeko.
    Portzierto, Bilduk PSOErekin Iruneko udaletxea adosten duenean ondo dago eta EAJk berdina egiten duenean gaizki. Zer lege sakratuak inguratzen zaitue besteek egiten dutenean gaizki egiteko eta zuek egiten duzuenean oso oso ondo egoteko? Ene Ba Ote, zuek beti enbudoaren legea aplikatzen ari zarete eta hori beste egitate trixte bat besterik ez da.
    EAJrengatik ez balitza ez litzateke euskal hezkuntzarik izango, ikastolarik izango, telebistarik izango, Maddalen Iriartek ez luke lanposturik izango… Zer esatea nahi duzu gehiago? Euskal erakundeak EAJk eraiki ditu, beste batzuekin batera, zuek Euskal Herriko kaleak odolez zipristintzen zenituzten bitartean.
    Eskerrik asko onartzeagatik Maduro bezalako tirano baten aldekoa zarela, begibistan zegoen baina zure argitasuna eskertzekoa da. Guaido ez du inongo gobernu ardurarik, ordea Madurok bere herria mixeri gorrira eraman du. Zuek gure herriarekin egin nahi duzuen bezala.

  • Pello Eizagirre 2020-02-27 12:04

    Ba ote! Bikain!!!

  • Guardia Zibilak barkamena eskatzen duenean eskatuko du barkamena ETAk. Zergatik ez zarete horren tematiak Guardia Zibilarekin? Behin ere ez diozue barkamena eskatzeko eskatu Benemeritari. Ertzaintzak hil eta torturatu duen jendeak, non du tokia zure narratiban? Besteei autokritika eskatzea ondo dago, baina norberarena ezkutatzea ez. Hitz egin dezagun argi denaz. EAJk santutasunetik hitz egiteko joera du, mantxarik gabekoa balitz bezala, eta ez, ez da hala.
    Iruñeko udalarenaz: EAJ da EHBildu errefusatzen duena etika kontuekin, ez EHBildu. EAJ da etikaren aitzakia atzean ezkutzatzen dena EHBildurekin ez hitzartzeko, PSOErekin paktatzen duen bitartean, ez EHBildu. Beraz, EHBilduk zergatik ez du PSErekin adostu behar? EAJren etikagatik? Nik besterik gabe EAJren moral bikoitza mahagineratu dut. EHBilduk ez du inoiz etika akordio politikoetarako muga dela adierazi. Falazia horiek…
    Txileko Sebastian Piñera-k zergatik ez zaitu Madurok bezainbeste kezkatzen? Eta Jeannine Añez ahazten duzu. Horiek ez da tirano, ezta? Ez dira odoltsuak, ezta? Eta Guaidók presidentetza usurpatu du (AEBen laguntzarekin), beraz, bai, badu ardura.
    Euskal telebistaz (erdarazko katearen hipertrofiarekin eta ondo lotutako lau produktora jeltzalerekin) luze zabalean hitz egin daiteke. EAEko erakundean EAJk eraiki ditu, ados (enpresario “afin”-ak lagun, Confebask, Adegi), baina ez euskal erakundeak. Hori ere lortu du EAJk, nafarrak euskalduntasunetik ateratzea, zer esanik ez lapurtar, baxenafar eta zuberotarrak. Meritua!
    Dena den, ez goaz inora eztabaida honetan. Elkarri kaka botatzen ibili gaitezke betirako, eta zu gustura zaude horrela, ni ez. Nik etorkizunera begiratu nahi dut, iragana present. Jarraitu lasai kaka botatzen eta ETA edozertarako erabiltzen.

  • euskaldun bat 2020-02-27 12:11

    Ba Ote eta Bentazar, EAJ/BILDU kritikatzen duzuenean (nik ere kritikatzen dut), ez ahaztu gauza bat AEBeko Kissinger-ek esana gurera ekarrita: “EAJ/BILDU putaseme bat izan daiteke, baina gure putasemea da”. Hau ondo barneratuta izan behar dugu euskaldunok. Hauteskundeen ostean EAJ+BILDU eserleku kopurua beste guztiekiko alderatzea da kontua, ez dezagun ahaztu. EAJ ez da alderdi ideala, BILDU bezain exkaxa da agian, baina gauza batetan dira onak: irudia transmititzen eta formetan, eta oso garrantzitsua da gaurko politikan. BILDU berriz, irudia eta formak ez ditu zaintzen, apur bat hobetu du baina asko falta zaio. EAJ baino sinzeroagoa dela? Agian bai, baina ez dagozkion kaka gehiegitan sartzeko joera du. Laburtuz, bi anaien metafora bete-betean dagokie.

  • Bentazar jaun/andere txit gorena:
    Barkatu dostazu, baina egun euskal hiztunen gizarteak EAJ/PNVren euskalduntasuna zalantzan jarri dezala erabat ulergarria da. Jeltzaleen jarrera euskararekiko lotsagarria izan da, eta da gaur egun. Ez gaitezen ezker abertzalearen ondarearen mantupien ezkutatu horren agerizkoa dan gai batien. Eta honegaz ez nabil inori moxua garbiduten, baina euskararen gaian ezker abertzale eta jeltzaleen artien tarte itzela dago. Herrietara jo eta bertan entzun ea nork euskara darabilen. Jeltzale gitxi topakozu zoritxarrez….

  • Badakit konturatzen zarela baina hau etengabeko adarjotze ustel bat besterik ez denez neronek argituko dut. Goardia Zibilaren torturatzaileak ez dira inon heroi eta erreferentzi bezala ageri. ETAko hiltzaile batek gartzela bat uzten duenean, orduan ehunka eta tropelka abiatzen zarete ezker abertzaleko akolitoak biba eta txaloak botatzera, gizatasunaren eredu izango balitz bezala. Hortxe diferentzia, zuentzat Kubati heroi bat da, Arnaldo bahitzailea hori du bertute, Luis Abaitua gaixoa bahitu izana, ETAko militante izatea, eta abar, eta abar.
    Nik aski ondo onartzen dut Bilduk nahi duenarekin itunak egitea, adar jotze itzela iruditzen zaidana da zuk EAJri PSOErekin itunak leporatzea, besteak hainbeste egiten duenean komeni zaionean.
    Nola planteatuko du Bilduk etika akordio politikorako muga, bere militanterik garrantzitsu eta preziatuenak etika zapuzten ibili badira bere ildo politiko nagusian? Hortan koherenteak zaretela iruditzen zait, ez duzuelako etikaz inolaz ere entzun nahi. Normala da.
    Nik ulertzen dut zu internazionalista zarenez oso adimen globala edukitzea. Niri ez zait horrelakorik gertatzen. Nik dakusadana da zure ideologia internazionalistak kanpo tirania batzurekin anaitasunezko loturak sortzen dituela eta halaber zure eredu ideologikoa horretaz kutsatua dagoela. Nik ez dut nire herriarentzat sozialismo bolibariano-otegianorik nahi, besterik gabe, nire herria ez baitut mixeri gorrian eta askatasunik gabe aurkitu nahi. Eta errepikatzen dizut: Guaidok ez du inon gobernatzen, Madurok bai, eta berari esker Venezuelako jendea zaborretan bila ari da zer bazkaldu.
    EAJk sortu du Eusko Jaurlaritza, Euskal Hezkuntza sistema publikoa, Euskal Telebista, eta Maddalen Iriarte famosa izateko balio izan dion lanpostua. Nafarroako eta iparraldeko jendea hartzen duzu aitzaki hori ukatzeko, baina horiek guztiak euskal erakundeak dira nahiz eta ez euskaldun guztiak bereganatu.
    Zu segi etorkizunari begiratzen iragana garbitu gabe eta ideologia tiraniko-iraultzaile-internazionalista bat defendatuz. Hori da zuen alternatiba majoa.
    Euskaldun Bat, zu zara guzti hauen artetik gertukoen zaitudana, benetan. Nik oso abegikoa eta gertukoa dut ezker abertzaleko jende asko. Baina ezker abertzalea ideologia eta estrategia bezala Euskal Herriarentzat kaltea besterik ez dela uste dut nik. Horrela ikusi dut egoera historiko bakoitzean.

  • Vera eta Barrionuevo kartzelara joan zirenean, bertan ziren Patxilo eta Ares, babesa ematen. Torturaz kondenatutako Guardia Zibilek aszentsuak eta merituari dominak irabazi dituzte. Ez etorri inon ez direla heroi eta erreferentziatzat hartzen esaten. Mesedez. Sanchez Corbi jauna, kaleratu zuten torturatu zuela demostratu ostean? Edo sari bezala koronel izendatu zuten?
    Ulertzen dut min duzula, zure bizitzan min eman dizutela, eta horrek asko eragiten dizula. Ados.
    Uler ezazu beste batzuk tortura ikusi dugula oso gertutik, erztaintzaren kolpeak eta errepresioa jasan dugula manifa triste bat egiteagatik, eta horrek ere min eman digula.
    Arnaldo kartzelatik pasatua da, bi bider. Abaitua bahitzegatik behin, eta bigarrenean? Zergatik? Azalduko didazu mesedez? Zergatik egon da Arkaitz Rodriguez kartzelan? Azalduko didazu? Zergatik sartu zen Ertzaintza sartu zen bezala Cabacas hil zutenean? Zergatik? Non dago autokritika?
    Iraganaren autorkitikaz hitz egin behar badugu, hitz egin dezagun den-denok, eta denon ardurak onartu. Eta hemen ETAri bakarrik leporatzen zaizkio kontuak.
    Eta internazionalista ez izateko, zerorrek atera duzu Venezuela, beraz koherentzia apur bat, mesedez. Gainera, kontuartzen zara PPk espainian darabilen terminologia berbera darabilkizula, euskarara ekarria?
    Karikaturizatzeko duzun joera. Nik Maduro nahiago dudala badiot, alternatiba bolibariano-tiraniko bat ezarri nahi dut gurean. Zuk Añez errekonozitzen baduzu, diktadura ezarri nahi duzu gurean? Zer logika ergel da hori?

  • Noizko kontuetaz ari zara hitzegiten? Ongi Etorriak hilabetez hilabete gertatzen ari dira, oraintxe, eta zuri normalak iruditzen zaizkizu. Vera eta Barrionuevo ez dira pankartetan agertzen, ez historia xelebreetan heroi bezala azaltzen, mesedez, ez zazula konparatu zuek eta zuentarrek duzuen mitomania hiltzaile multipleentzat eta besteena.
    ETAkide hiltzaileak dira ezker abertzalearen heroiak eta hor dago Arnaldo Otegi Sortu eta Bilduko buruzagi ETAkide eta bahitzaile ez damutu izanik. Hori ez da gertatzen inongo partidotan inguru hauetan, Ba Ote.
    Niri giza eskubideen urraketak gaizki iruditzen zaizkit guztiak eta torturatzaileak egindako torturarengatik paga dezatela, hiltzaileek beraiek egindakoaz pagatu behar duten bezala. Baina torturatzaileak eta hiltzaileak ez dira heroiak, ez dira eredu publikoak izan behar. Ezker abertzaleak edozer Herri Tabernaren aurrean egiten duen Ongi Etorri bakoitzean Agur eta Ohore egiten die ETAko hiltzaileei. Eta hori beren krimenak ohoratzea bezainbeste da eta hori orain eta hemen gertatzen ari da eta ez lehen eta Guadalajaran.
    ETAk du ardurarik handiena eta zuek duzue aurpegirik gogorrena sainduenak eta garbienak bezala agertzeko. Hori da kontua, Ba Ote.
    PPren terminologia erabiltzen dudala. Aizu, kaberna mediatikoa entzuten dudanean, Federico Jimenez edo Inda jaunak entzuten ditudanean, badakizu zer entzuten dudan? ETA eta ezker abertzaleak Sabino Aranaren apopiloak direla! Eta PPkoek antzeko-parezido diote, zuek nazionalista radikalak zaretela. Ba ni ez nago beraiekin batere konforme, zuek abertzaletik zero, zuek internazionalistak, sozialista-iraultzaileak, Fidel Castroren miresleak, euskal enpresa eta enpresarien etsai porrokatuak, Euskal Herria euskaldun eta abertzaleen artean gatazka eta hondamendia ereiten duzuenak… Hain juxtu PPek esaten duenaren kontrara.
    Ba Ote, nik Añez ez dut ezta karikaturan ezagutzen, Maduro ezker abertzalearen erreferente internazionalista erabatekoa da eta ezker abertzalearen ideologia berdina du.
    Pena da, Ba Ote, horrela ibili behar izatea. Baina zoritxarrez gure herri honek duen desgraziarik handiena benetan abertzalea ez den ezker deituraz abertzalea edukitzea da.

  • Peru_Gabiriko 2020-02-27 12:57

    zaltza-zaltza…

  • Begira, gauza batean ados gaude. Nik ez dut Sabino Arana pinturan ere ikusi nahi. Ni ere sutzen naiz ezker abertzalea Sabino Aranarekin lotzen dutenean.
    Berriro diot, Otegi kartzelatik pasatua da. Bere “zorrak” kitatu ditu gizartearekin, edo ez? Ezetz bada, zertarako da gartzela? Otegiren aurka duzun diskurtsoa, bidenabar, Federicok darabilen berbera da, aizu.
    Nik ez dizut zuri abertzaletasuna kentzen EAJk espainiako enpresa handiekin (Florentino Perez, ACS, FCC eta abarrekin, tratuak egiten dituelako), zuk abertzaletasun karnetak ematen dituzu. Bego.
    Berriro esan behar dizut ETAk giza eskubideak urratu dituela? Nork jarri ditu saindutzat? Barkamena zergatik eskatu dute, bada, saindu badira? falaziak etengabe. Torturatzaileek paga bezate, diozu, baina torturatzaileek, eta hiltzaileek, ez dute pagatu (ikus zertan geratu den Cabacas auzia. Herrikoa ez balego kale horretan, berdin jokatuko zuen ertzaintzak?). Aszenditu egin dituzte, eta zuei horrek berdin dizue. Felipe Gonzalez (X jauna) PSOEko guru da oraindik, eta berdin dizue horrek. Otegirekin duzue fijazioa.
    Esan dudana, galtzaileari kontuak eskatzen zaizkio, irabazleak libre du dena. Eta zuek irabazlearekin lerrokatu zarete, %100ean.
    Eta internazionalista ez izateko, Castro sartu duzu orain ekuazioan. Nor dago nazioartera begira hemen?

  • Eta noizko kontuez ari naizen leporatzen didazu, zuk atera duzunean 1979ko Abaituaren bahiketa? Koherentzia, mesedez!

  • Alpargatero 2020-02-27 13:52

    Voxkatzeko aukera izanda, zalantzarik?

  • euskaldun bat 2020-02-27 14:44

    Otegi aipatzen ari zarete… nik gizon honi bi gauza eskatuko nizkioke aldatzeko eta horrela puntu asko irabaziko lituzke: bat, belarritakoa kendu, eta bi, euskaraz hitz egiterakoan hitzen azentua behar den tokian jarri eta ez “askapEna”, “herriAren borroka” bezalakoak bota. Jakinmina, betidanikoa: zergatik ahoskatzen dute azentu horrekin? Iraultzaileagoa al da horrela? Niri kutre-kutrea iruditzen zait. Normal hitz egin, ez?! Bi gauza horiek aldatuta puntu asko irabaziko lituzke. Txorakeria ematen du baina horrelako gauza ñimiñoek asko egiten dute politikan. Bere irudi aholkularia izango banintz behintzat bi puntu horiek aipatuko nizkioke. Zergatik Urkulluk puntuazio hobea lortzen du bada? Berez Urkulluk ez dauka ezer, pertsona grisa da, karismarik ez du eta profesionalki ez du ona ematen, baina formak eta posturak (gorputzaren lengoaia) mantentzen ezin hobea da.

  • “El eje vasco de izquierdas con PSE y Podemos llegará antes de lo que muchos creen”, Otegik esana duela bi aste.

    Ez. Ez Bildu ez PNV ez dira gureak. Herri honen askatasun nahiaz baliatzen dira bozkak irabazi eta independentzia ekiditeko. Ezin da abertzaletzat hartu euskara, euskal herria eta euskal estatuaren alde ezertxo ere ez egin eta gainera gure zapalkuntzaren erantzule diren PP eta PSOErekin negoziatzen ari direnak.

    Ez dakit abstentzioak ezer lortzen duen, baina bi alderdi kolonialista hauek bozkatzeak gure zapalkuntza luzatzen eta areagotzen du. Ardatz berri bat, euskalduna eta independentista, sortu ezean ez dago ezer egiterik.

  • Eskerrik asko ukatzeagatik PPk eta kaberna mediatikoak dioena ezker abertzaleari buruz. Noski ez zaretela Aranaren oinordekoak, noski ez zaretela “abertzale”-ak (kontuan izan dezagun Aranak sortutako hitza dela hori), noski ez zaretela nazionalista radikalak…
    Ikusten da zure ideologia internazionalista-sozialistak enpresariak bai euskaldunak eta bai bestelakoak gaitzestera eramaten zaituztela. Euskal enpresariek lanpostuak sortzen eta aberastasuna ereiten lagundu izan dute ezker abertzaleko akolitoek eta ETAkideek beraiek estorsionatu eta akabatu bitartean. Errespeto piska bat enpresari eta enpresariei, beraiek eta euskal langileek sortutako aberastasunarengatik baitugu dugun bizitza maila.
    ETAk ez du barkamenik eskatu, Bai Ote, ETAk egindako mina lamentatu egiten du baina ez du esaten berak hartutako bidea okerra zenik. Ez du horrelakorik esan ezker abertzaleak ere. Eta egungo perspektibaz ikusi daiteke zer izan den borroka politiko-militarraren 40 urte hauek ematen duten ekarpena: zatiketa, sofrikarioa, ehundakoen gartzela zigorra, elkar bizitzaren zapuzketa, alargunak eta umezurtzak. Noiz onartuko duzue hau guztia gertatu zela ezker abertzaleari eskerrak?
    Ni ez naiz Felipe Gonzelez-en mireslea, aitzitik, infernura joan dadila torturatzaile eta gerra-zikinzale guztiekin batera. Baina gertakari zehatz-mehatza da, ETAkide batek gartzela uztean egiten zaion arrera, agurra eta ohorea, bere borroka heroikoa eta saindua izango balitz bezala. Noiz arte?
    Galtzaileak zarete, noski, onartu beharra dago, beraz hainbeste sofrikario alferrik izan dela onartu beharko duzue bereberki. Eta garaileak izan bazinate beste guztiok, Euskal Herritar gehiengook, izango ginateke galtzaileak, Venezuelako herri gaxoa galtzaile den moduan Maduroren zapata azpian.
    Castro begiratu dut, Ba Ote, beste zuen heroietakoa delako, Che Guevararekin batera. Abertzalea izatea zure heroiak bertakoak eta hemengoak izatea suposatzen du, gure herriaren betiko nortasunari begiratuta eta ez askatasuna internazionalismo ditxosozko horretan esperantza jarrita.

  • Maduro! Venezuela! ETA! Igual igualak zu eta Iturgaiz, zuk euskaraz hobeto dakizula, hori diferentzia. Hala, izan ondo.

  • Peru_Gabiriko 2020-02-27 18:39

    Bentazar eta Ba Ote! -ri:

    Batzuetan euskaldunon artean ernatzen diren eztabaida-modu hauek Euskal-Coronavirus bezalakoak dira. Zoritxarrez, aski kutsakorrak (gure artean ez ezik, erdaldunen arteko tabernetan ere aski hedatuak ).
    Koldo Mitxelena bezalako patriarka edo aita-goren baten behar gorrian gara euskaldunak! Hark ere izango zituen bere akatsak, noski, baina esaldi borobil askoak utzi zizkigun geroko. Haietako bat hauxe, gutxi-gorabehera hona ekarria: “Euskara ahulegia da haren izenean euskal semeak banderizoen legean ika.mika ibiltzeko”,

    Euskarak ez dauka indarrik, lagunok, zuek halako luxuetan eztabaidan aritzeko.

    Indarra beharko luke, energeia, eta ez dauka.

    Ni bizi naizen inguruan, Bilboko ezkerraldean, supazter guztietan bizi-bizi entzun beharko litzateke indar apur bat duela frogatu ahal izateko.

    Orduan bai, orduan zilegi izango lirateke hemen astintzen dituzuen eztabaida txatxuak. Orduan eztabaidatzen hasiko ginateke energia-kopuru eder hori nola kudeatu beharko litzatekeen egokienik…

    Baina gaur-gaurkoz ez dauka indarrik. Ok? Ulertu al duzue?

  • Jose Inazio Lopez de Luzuriaga 2020-02-27 21:53

    “Ba Ote!”-ri erantzuna: Ez nauzu ezagutzen, baina nire izena jarri dut. Bilduri kritika egin diolako laidotzen nauzu. Ez zara saiatu nire kritika interpretatzen. Ez naiz EAJkoa. Eta zuk nire gutunari emandako erantzuna da zuen estetika iraultzailearen froga. Eta hori guztia Europan. Nazio askapenaren ikuspegitik, indarra ez da lortzen bertako alderdien arteko talkak sustatzen, etengabe, eta ezkerreko eta eskuineko fronteak antolatzen kolonoekin. EAJ zer den denok dakigu, edo jakintzat jotzen dut. Baina ez da gauza bera gertatzen Bildurekin. Horregatik nire galdera: Espainiar alderdiekin Bilduk egingo ote duen ezkerreko alderdien arteko itun horretan nola geldituko dira euskara, euskal kultura eta Euskal Herriaren eraikuntza? Bai, badakin nola gauden EAJrekin: praktikan ez du lortu euskara benetako hizkuntza ofiziala izatea eta gainerakoetan oasi judizialean bizi da. Puntu.

  • Arrazoi duzu, akatsa egin nuen zugan pertsonalizatzean erantzuna, EAJko boto emaileei erantzun beharrean orokorrean. Egia da, eta barkatu mindu bazintudan. Dena den, ez dakit non iraindu zintudan, ez baldin bada EAJko boto emaile kontsideratzea dela iraina.
    Izenaren kontua, zuk interneten erabiltzen duzu, nik nahiago dut ez erabiltzea. Hautu pertsonalak dira, eta muga errespetuan dago. Zuk zure izena erabiltzeak ez dizu arrazoi gehiago edo gutxiago ematen.
    Futuribleetaz, etorkizunean gertatuko denaz hitz egin nahi baduzu, hitz egingo dugu ea nola geratuko den ezkerreko aliantza horretan euskara, nazio eraikuntza eta abar, baina oraindik ez da gertatu. Nik jarri nituen beste adibide guztiak bai. Hala ere, heldutasuna, homologagarritasuna eta abar EAJri egozten zaizkio. Ez dakit zer zentsazio sortzen diran ustelkeria kasu andana duen alderdi bati “heldutasuna” edo “homologagarritasuna” (direnak direla kontzeptu horiek) egozten zaizkionean.
    EAJren estetika iraultzaileaz hitz egingo dugu hemendik aurrera, foro honetako erantzun batzuk ikusita? Ezetz esango nuke. Nik ez dut egingo, behintzat. Nire erantzunek ordea EHBildu osoa ordezkatzen dute antza. Ulertu gabe segitzen dut zeri deitzen zaion estetika iraultzailea.
    Berriro ere, gaizki esanak barkatu eta ondo esanak gogoan hartu. Ondo izan.