Bipartidismoa: zintzoak eta gaiztoak

Hurrengo Espainiar Estatuko hauteskunde orokorretan bi aukera izango dira soilik: Bipartidismoaren aurka egiten dugunak eta Alderdi Popularra. Hori da atzoko El País egunkariko azalak azpimarratzen zuen Pablo Iglesiasen mezua. Titularra. Oximorona.
Bipartidismoa

Gu eta haiek edo zintzoak eta kasta da eskema. Zuk erabaki zintzoa zaren ala kasta zaren. Erabaki baitezakezu, zure bozkarekin. Bipartidismoaren aurka altxatzen direnek, kurioski beste bizefalia bat aldarrikatzen dute. Are gehiago, monozefalia: hautu bakarra baitago zintzoek irabazi dezaten. Zenbat eta sinpleagoa izan eskema, orduan eta efektiboagoa izango da. Txiki txikitatik ikasi dugunari heltzea baino eraginkorragorik ez dago: Zintzoak VS Gaiztoak.

“Bipartidismoaren aurka altxatzen direnek
beste bizefalia bat aldarrikatzen dute”

 

Etsaia: gaiztoak

Etsaia identifikatzen du Iglesiasek, bat eta bakarra: kasta. Berdin dio euskalduna, kataluniarra, espainiarra ala kontxintxinakoa. Hori bigarren mailakoa da, eta ez dio axola. Etsaia bakarra da, gaiztoa. PSOE, EAJ, CIU, ERC eta enparauak sartzen dira zaku honetan, eta berauen ordezkatzailea PP da. Denak berbera dira, originalaren kopia txarrak. Originala Alderdi Popularra da.

Gu: zintzoak

Podemos da zitzoen ordezkari bat eta bakarra. Gaiztoei irabazteko modu bakarra. Boteretsuak bota eta jendeak irabazi dezan Podemosek irabazi behar du. Gu horren zati zara zeu ere, eta zeure laguntza ezinbestekoa da garaipena lortzeko.

Besteak?

Zer beste? Ez dago besterik. CUP, EHBildu, Compromis… ez dira existitzen. Podemosek ez ditu nehoiz erabiltzen bere diskurtsoan. Salbuespen bakarra Vall d’Hebroneko Iglesiasen mitina izan zen. Bertan David Fernández erasotu zuen, kastaren pareko jarriz kasik: “Ni ez nauzue sekula Artur Mas besarkatzen ikusiko”, zioen entzulego kataluniarraren aurrean. Besteak ez daude, eta baldin badaude, kasta dira. Etsaia. Eskemak ez du hirugarren etiketa baterako lekurik. Ez litzateke bestela eraginkorra izango.

Esteka interesgarriak:
PP, PSOE eta Podemosen audientzia Twitterren
Posibilismoa eta pragmatismoa: Aldaketak Podemosen
‘El casuismo de los trileros’
Podemos: alderdiak urtebete bete du

Bandorik gabeko gerrak ditut maite

Zer duzu buruan “Bipartidismoa: zintzoak eta gaiztoak”-ri buruz

  • Jendartearen zati oso haundi bat ez du gaitasunik gauz sinpleenak ulertzeko,irratia telebistetan diotena erreoikatzen dituztenak ulertu gane zer esan nahi duten edo esaten dutena egia den jakiteko.
    PODEMOS askok hemen bozkatuko dute entzun dutelako agintzen dutenei min gehien egiten diena.
    Horregatik PODEMOSekoak kartzelaratuak izaten direla.erantzuten diet. Hori bai ez gakdetu PODEMOS eskaintzen duenari buruz ,ez bait dakite.
    Adibide ona da DVk Swap-en aferan.
    Jendea artikulua irakurri ta Bilduren erruz 68milioi euro interesetan oraindu brhar direla pentsatzen dute,baina Bildu ez zun kreditu hori eskatu ta 68milioi euro berdin berdin ordaindu beharko ziran.
    Bilduk jarritako helegitea ondo aterako bazan diru hori aurreztuko genun,bsina jende mordiarentzako milioi hoiek Bildurengatik ordaindu beharko dira DVk diolako. Ta horrela ia edozerekin.