Bildurraren generokoa?

Bildurraren generokoa?

Javi Onaindia Bizkaia Irratiko kazetariaren “Bildurraren generokoa? Neu be bai” iritzi artikulua, bizkaieraz Uriola agerkarian plazaratua.

.

Gustu-gustukoa dot paseatzea, daukaguzan inguru eta txokoez gozatzea ibilian ibilian. Eta ibiltaldi horreetan probau ahal izan dot egia dala Emakundek egunotan esandakoa, bildurrak generoa daukala.

Bildurraren generokoa?Hilabete inguru dala asteburuko neure ohiko osterea egiten nenbilen, aurretik berrogetamarretik gorako emakumea. Harek hartu eban sustoa nire hainka hotsa entzun eta atzean baten bat eukala nabaritu ebanean! Ezustekoaren sustoa pasauta, “gaur egun entzuten diranakin” esanaz justifikatu eban bere erreakzinoa, “holan da” emon neutsan arrazoia konfiantzazko irribarretxu bategaz. Egun eguzkitsua, eguerdi aldera, baserrietxe inguru batean, solo eta lorategietan jentea ebilela izan zan. Ez dau emoten bildurtzeko ohiko baldintzak diranik, baina holako egun eta orduetan be bizi-bizirik dago genero bildurra zoritxarrez. Eta tamalez ez da emakumeengan ikara hori sentidu dodan aldi bakarra, nire ibilaldietan behin baino gehiagotan pasau jatalako bakarrik dabilzan emakumeekin gurutzatu eta aurpegia makurtzea, pausoa bizkortzea edota beste bideren bat hartzea. Ez dakit nire kontua izango dan ala ez, baina nik nabaritzen dot izu puntua keinu horreetan. Baita goizeko seiretarako lanera noanean emakumeren batekin gurutzatzen nazenean be, eta zer esanik atzetik banoa. Pausoak entzundakoan atzera begiratzen daben begiak mesfidatiak izaten dira gehienetan, pauso bizkortzeak eta ezpaloiz aldatzeak ez diranean.

Eta norbere papera be ez da erosoa holakoetan, ni behintzat ikara eragile sentiduten nazelako, nahiz eta nahi barik izan. Honako eta bestelako batzukaitik dino Emakundek emakumeek gizonezkoek baino segurtasun sentsazino txikiagoa dabela espazio publikoetan, bildurrak badaukala generoa. Ba genero hori dana dalakoa izanda be, neu be genero horretako naz. Ez dot bildur hori zuzenean bizi, baina bai inguruan ditudan emakumeengan. Emazteak gaueko plana daukanean urduri samar egoten naz etxean, beste andra harek esandakoagatik: “gaur egun entzuten diranakin”. Eta zer esanik ez alaba nagusitu ahala hartuz doan autonomiagaz! Guraso barik ibilaldi laburtxoak egiten hasita dago, eta beragan be bizi dot generoaren bildurra. Sarri askotan mihinari haginka egin behar deutsat “kontuz ibili” gordin-gordinik ez esateko, neure bildurrak berari ez transmitiduteko, berarengan neure genero bildurrak ez eragiteko. Beraz, neu be banaz bildurraren generokoa. Ni legez beste asko be izango zarie segurutik, eta hori ezin dogu onartu. Batzuk zuzenean eta beste batzuk zeharka ikaraz biziko dan gizarterik ez dogu nahi, eta horren aurka lan egin behar dogu.

Ekin daiogun alkarregaz, bildur barik!

Bildurraren Bildurraren
arriskua, beldurra, emakumea, erasoak, generoa, kaleak
Salabardoa

Sarean, han eta hemen argitaratzen direnak harrapatzen ditut, gure interesekoak direlakoan.

Zer duzu buruan “Bildurraren generokoa?”-ri buruz

  • Beldurrez bizitzea txarra da, baina beldurra ez da txarra. Defentsa mekanismoa da, eta egun entzun -eta gertatzen- direnekin normala da defentsa mekanismo hori aktibatzea. Nik nere alabari esango diot ba “Kontuz Ibili”; edo “gauean, parranda amaieran, ahal dela etxera bakarrik ez itzuli”. Ez nuke nahi bildurra ez izateagatik -edo ausartekerietan aritzeagatik- beharrezko ez diren arriskuak hartzea.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude