Bilduri hozkaka

BilduZein nekeza den beti kexuka ibiltzea! Batez ere politikaria bazara eta oposizioan bazaude. Ez da, ez, lan makala gobernuan dagoen alderdiaren lana kontrolatuta izatea eta behatza behin eta berri begian sartzen ibiltzea. Bildu Euskal Herriko udal gehienetara heldu zenetik, oposizioko alderdiak erresuminduta dabiltza jaioberriarekin.

Hementxe azken egunotan egunkari digitaletan irakurri ahal izan duguna:

bildu, hedabideak, politika

7 pentsamendu “Bilduri hozkaka”-ri buruz

  • Xabier Eskisabel

    Politikara 30 urte berandu iristeak gauza hauek dauzka.

    Agintean dagoen alderdiaren jarduna egunero gainbegiratua dela orain ohartu direla dirudi, hauek ze uste zuten ba? Agintean jarri ta denek txaloka izango zituztela?

    Bozkatutakoa goza dezatela.

  • Gonzalo Etxague
    Gonzalo Etxague 2011-09-29 09:48

    Xabier, kritikak mutur batetik zein bestetik datozenez, argi dago Bilduk herri honen zentralitatea ordezkatzen duela batzuen zein besteen erradikalitatearen aurrean. Argudioa EAJri lapurtu diot, baina aitortu behar dut oso eskasa iruditzen zaidala, orain eta lehen. Arazoa bestelakoa da: “abertzaletasun instituzionaletik” etorritako kritika horietako askok Bilduren kriminalizazioa dute helburu, eta hori ez da zilegi. Gero, Pilatosek eskuak bezala, nahikoa da alderdien legearen kontra daudela esatea. Bestalde, Bildu osatzen dutenak politikara orain iritsi direla esaten baduzu, ez dakit zer den zure ustez politika egitea; ipurdia larruzko besaulki batean goxo-goxo berotzea?

  • Aitor Furundarena Usabiaga 2011-09-29 10:11

    Xabier:
    “Politikara 30 urte berandu iristeak gauza hauek dauzka”. Bildu sortu berria da, baina osatzen dutenak ez. Bestalde, alderdi bat hemendik 30 urtera sortzen bada ere, ez dut uste inork esango duenik 60 urte berandu iritsi denik. Sortzen denean sortzen da, eta kito. Dena den, egiten zaizkion kritikak berdin-berdinak izango lirateke duela 30 urte sortu izan balitz.
    “Agintean dagoen alderdiaren jarduna egunero gainbegiratua dela orain ohartu direla dirudi, hauek ze uste zuten ba? Agintean jarri ta denek txaloka izango zituztela?”. Esaldi honek hemen justifikazioa izango luke, artikulu hau Bilduk idatzitakoa balitz, baina ez da hala, beraz zure galdera hori Bilduri zuzendu ordez (“zer uste zuten ba?…), artikuloa idatzi duenari egin beharko zenioke. Bildukoek ederki zekiten, ziur, kritikak nola etorriko ziren.
    “Bozkatutakoa goza dezatela”. Horrela ulertzen dituzu zuk bozketak? Jasotako boz kopurua, gozatzearekin lotzen duzu? Hala bada, oso adierazgarria iruditzen zait. Bilduk jasotako bozekin Bilduren aldeko boza eman dutenak goza litezke, agian, eurek aukeratutako jendea dagoelako euren herria edo diputazioa kudeatzen, baina Bildukoak, beraiek, ez dut uste askorik gozatuko dutenek. Bozketak irabazten dituen alderdi bateko jendeak hurrengo 4 urteetan gozatu egiten badu, ez dut uste, printzipioz eta salbuespenak salbuespen, seinale ona denik.

  • “Politikara etorri berriak…”, diote hemen.
    Hara, etorri zaharrak bezain ustelduak ez daudela, alegia?.

    Jaja.
    Kritikak jasan beharko ditu BILDUk, jasango ditu, doike. Zer da euri langar pittin bat, halako eraso eta trumoi ekaitzen ondotik?.

  • […] Migel Etxenike: Nanoteknologia I Politikaz: Xabier Vera: Bilduri hozkaka 5614 Thanks! An error […]

  • Xabier Eskisabel
    Xabier Eskisabel 2011-10-05 00:44

    @Aitor: “…Bildukoek ederki zekiten, ziur, kritikak nola etorriko ziren.”
    Ba artikuluaren idazlearen aburuz ez. Badira Ezker Abertzaleren -albora utzi ditzagun Bildu edo Amaiur bezalako naming-ak- zenbait ezaugarri egiazki miresten ditudanak: jendea mugiarazteko gaitasuna, euskararekiko atxikimendua…
    Alabaina, guztien artean, badago hunkitzen nauen tasun edo ezaugarri bat: UMILTASUNA.
    Zehazkiro esanda, betidanik txunditu nau, gutxi izanagatik, Ezker Abertzaleak egin dituen hankasartzeak aitortzeko duen gaitasuna.
    Esate baterako, bortizkeriaren karietara, Ezker Abertzaleak, argi eta garbi aitortu du, beti, herri honi eragin dion kalte txikia, hala giza eskubideen urraketaren aldetik, nola eskubide politikoen garapenaren aldetik. Umil-umil…

    @Gonzalo: “…Arazoa bestelakoa da: “abertzaletasun instituzionaletik” etorritako kritika horietako askok Bilduren kriminalizazioa dute helburu, eta hori ez da zilegi.”
    Biktimismoa, biktimismoa, biktimismoa…

    Ah, por zierto, ea Donostiako Udaletxetik piperpotoa behingoz kentzen duten.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude