Bilduren deia: eskubide guztien alde, ilegalizaziorik ez

bildu-mani 

———Manifestazioa Bilbon izango da bihar, asteartean (hilak 3). Arriagan hasiko da arratsaldeko 20.00-tan. Hona hemen Bilduren webgunetik zuzenean ateratako informazioa:

“Bilduren zerrenda guztiak debekatzea erabaki duten honetan, Bilboko hainbat alderdik zein eragile sozial eta sindikalak eskubide zibil eta politikoen aldeko mobilizazio bat antolatzea erabaki da.

Mobilizazioa “Eskubide guztien alde, ilegalizaziorik ez” lelopean burutuko da datorren asteartean, maiatzak 3, arratsaldeko 8etan Arriaga plazan.

Mobilizazio honen helburua ilegalizaziorako arriskua dagoen honetan erantzun ahalik eta zabalena lortzea da. Ilegalizazioa herri honen arazoa da eta denok erantzun beharra dugu.

Jokoan dagoena proiektu politiko zehatz baten aurkako erasoa baino haratago doa, eskubide zibil eta politikoez ari garelako, herritar guztiei dagozkien eskubideak.

Ondorengo alderdik, sindikatuk zein eragilek eman dute euren atxikimendua mobilizazioari: Alternatiba, Amnistiaren aldeko mugimendua, Antikapitalistak, Bilboko Etxerat, Bilgune Feminista, Colectivo Antitaurino y Animalista de Bizkaia, EA, EHGAM, Esait, ESK, ezker abertzalea, Gazte Abertzaleak, Gazte Independentistak, Hau Pittu Hau Konpartsa, Kakitzat, LAB, Paz con Dignidad Euskadi, Sare Antifaxista eta STEE-EILAS”

@UnaiFigueroa

Bilbotarra (1989) / EHU-n kazetaritza ikasketak burutzen / Hamaika Telebistako "Gaztero" programaren egilekidea / Tas-Tas irrati libreko kolaboratzailea