Bilboko udaletxetik bandera española kenduko duzue?

bilbao
Bart arratsean galdera bat luzatu nien Bilboko alkatetzarako hautagai guztiei Agora plataforman. Alkate izatera iritsiz gero Espainiako bandera kenduko ote zuten galdegin nien botxoko hautagai guztiei. Erantzunak dakarzkit ZuZeura, zure iritzia jakin nahi bainuke. (PSE-EEko hautagaiaren galdera ez dut ekarri, euskaraz erantzun ez zuen bakarra izan baitzen).

Aitziber Ibaibarriaga (EHBildu)Aitziber Ibaibarriaga (EHBildu): “Bandera española kentzeko presio soziala artikulatzeko gai izan behar dugu guztion artean”

Herriak gidatu behar du instituzioa, orain artean ez bezala. “Mandar obedeciendo” zioten zapatistek, eta halaxe egin behar dugu Bilbon ere. Gehiengo sozialak artikulatzeko gai izan behar dugu, ez bakarrik inposaturiko ikur bat adostasun zabalez kentzeko, baizik eta Bilboko Udala gehiengoaren interesei erantzungo dien instituzio demokratiko bihurtzeko. Horrela ulertzen dugu borroka instituzionala, ez udalari dagozkion erabakiak hartzeko edo gauzatzeko, baizik bestelako balioetan oinarrituko den hiria eraikitzen jarraitzeko tresna gisa.

Amaia Arenal (Udalberri)Amaia Arenal (Udalberri): “Guztion artean erabakiko dugu zein da udaletxean nahi dugun bandera”

Hiritarron parte hartzea defendatzen dugunez, herri kontsulta bat egingo genuke Bilboko udaletxeko banderak, hirian bizi diren pertsonek aukeratu ahal izateko, edo bilbotarrek bere udaletxean banderarik nahi duten edo ez aukeratu ahal izateko.

Luís Eguiluz (PP)Luís Eguiluz (PP): “Ez, guk legea betetzen dugu”

Eta gainera, oso ondo deritzogu lau bandera egoteari; bilbokoa, ikurriña, espanoila eta europarra.

 

 

David Pasarín (Ciudadanos)David Pasarín (Ciudadanos): “Ciudadanos-en Española, Ikurriña eta Europaren banderak defendatzen ditugu”

Ciudadanosen Espainiako bandera, ikurrina, europar batasuneko bandera eta gainontzeko ikur ofizialak izatearen aldekoak gara.

 

 

 

 

Kristalezko bolari begira igarotzen ditut goizak eta arratsak. Eta gauez ezin dut lorik egin.