Bilboko alkatea dantzarazten

Bilboko alkatea dantzarazten… Patrol Destroyers!

Skrillex-en “Ragga Bomb” erritmora, gainera!

Gaur gauean eta Bilboko Aste Nagusiaren baitan, Euskalguneko gauerdiko musika Patrol Destroyers-en esku izango da. Bilboko disko jartzaileek, bideoan ikusi ahal izan duzuenez, gonbidatu bereziak iragarri dituzte, baina nahiz eta Juan Mari Aburto egunotako festetan erabat murgildu den, askotxo begitantzen zaigu goizaldetako txosna giroko dantzaldira animatzea!

 

Bilboko alkatea dantzaraztenPatrol Destroyers

Gutxi dira Euskal Herrian musika elektronikoa ekoizten duten musikariak, Patrol Destroyers bikotea da horietako bat.

Bilbotar disko jartzaileek “multidisziplinaren aldeko apustua egin dute beti. Arropa diseinatzaile, bideo-mapping kreatibo, beatboxer, ilustratzaile eta alor desberdinetako artistekin kolaboratzen dute etengabe”, dio beraiei buruz Taupaka elkarteak. “Patrol Destroyersen filosofia hurrengoa da: sustraia eta berrikuntza. Euskara eta elektronika. Herria eta dantza. Borroka eta jaia”.

Zuzenean “bihurriak” ei dira. “Publikoak Patrol Destroyers maite du, publikoak Patrol Destroyers gorrotatzen du; publikoa inoiz ez da axolagabe beren sesio baten ostean”.

Patrol Destroyers Miashak (aka Cremossso Dj) eta Hawak (aka Lemonhead Dj) bikoteak osatzen du; “Euskal Herriko lege guztiak hautsi dituzte -beren webgunean esaten dutenez- dubstep, electrohouse eta hip hop doinuak nahastuta. Agur paleolitoko musikari!.

“Garai berriko musika guztiak nahastea dugu filosofia, beti ere gure sustraia eta Europako hizkuntzarik zaharrena zaintzen”, dio bikoteak elkarrizketa honetan.

 

Lagin bat:

Mikel Laboaren “Zaude lasai” kantaren nahasketa.

alkatea, Bilbo, Bilboko Aste Nagusia, disko jartzaileak, Euskalgune, Juan Mari Aburto, musika elektronikoa, Patrol Destroyers, txosnak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude