BILBO ZAHARRA FORUM – Arantza Urretabizkaia eta Jon Juaristi

“HAMAIKA PAUSO – Ramon Saizarbitoria” zikloaren barruan, ekainaren 16an Arriaga antzokian egingo den Klasikoen IV. irakurtaldi etenik gabea eta ozenarako prestatzen joateko.

ARANTXA URRETABIZKAIA:

Donostian jaioa 1947an. Nobelak idaztea du gustokoen Urretabizkaiak. Zergatik panpox (1979) nobelak lortu du haren lanen artean arrakastarik handiena. Honako hauek izan ziren egilearen hurrengo narratiba lanak: Aspaldian espero zaitudalako ez nago sekula bakarrik (1982), Saturno (1087) eta Koaderno gorria (1992). 1982an Maitasunaren magalean poesia liburua argitaratu zuen (Kritikaren sari nazionala). Beraren azken eleberriak ere (3 Mariak) Kritikaren sari nazionala irabazi du.

 


 

JON JUARISTI:

Bilbon jaioa 1951an. Jon Juaristi idazlearen liburuek eztabaida sortzen dute. Egileak, ordea, beste itxura bat ematen du: lasaia, abegikorra. Juaristik Arestiren garaietan ikasi zuen euskara; euskaldun berria da. Astiro mintzo da, pentsatzen duena ongi hausnartuko balu bezala. 1997an, El bucle melancólico izeneko saiakera eman zuen argitara. Espainiako Saiakera sari nazionala lortu zuen liburu horrek, hala abiapuntuan, nola garapenean lotura handiak ditu Hamaika pausorekin.

 

 

http://www.bilbozaharra.com/eus/bilbo-zaharra-forum/