Bilakaera

Bilakaera –

Aski da eguneroko prentsa irakurtzea, EAEn, hauteskundeak hurbiltzen ari direla eta gainera, egoera korapilatsuan iristen direla ziurtatzeko. Interesgarria da ikustea nola, laguntzen diela sinestean, deialdia aurreratu dutenek, eta naiz ongi prestatutako amaigabea den hauteskunde-kanpaina jorratzen ari, urduritasunak eta zalantzak, akatsak egitea bultzatzen dituzten. Marinelak dioten bezala, itsasoa zakar, “berde dago”.

Bilakaera
Arg: Pixnio

Batez ere gazteen inguruetan, baina, sentitzen eta pentsatzen dutena adierazteko beldurrik ez dutenen artean, sumatzen da, beren nortasunari dagokienez zalantzaz bizi direla.

Gaurko gazte eta ez hain gazte direnekin elkarrizketan,- nire aurrean- ez dute euskaldun izateari uko egiten, eta Espainiaren parte izateko gogo handirik ez badute ere, ez datoz bat euskal nortasuna defendatzeko “borrokaren” premiarekin.

Guztiok gara garena, bilakaeraren emaitzaz. Duela mende erdi, Vigo-Galizian zihoazen tranbietan, askotan bidaiariak marinelak ziren eta horietako batzuk, euskaldunak. Berrogeita hamar urte baino gehiago igaro dira, baina oso ongi gogoratzen dut, nola txalotzen gintuzten bidaiariek, abesten genuenean.

Gure inguruko Eskolatik hurbil zegoen geralekuan, -agur moduan- beti abesten genuen: Zer gera gu, nor gera gu, euskotarrak gera gu”. Artikuluaren goiburuak argi adierazten du; bilakaera da.

EAJk Madrildik koordinatzen duela dirudien kanpainari erreparatuta, bistan da zer eta zenbat garen, baita norantz goazen gain eztabaida, denbora batez nagusituko dela. Baina zehatzagoa liteke, erakunde batzuk zertan ari diren argitzea. Nahiko argi ikusten baita, orain arte batzuk eta besteak identifikatzen zituzten “ustezko” rolak, aldatzen ari direlako. Beraz, beste behin ere, bilakaerarekin egin dugu topo.

Ez da berria, betidanik jakin izan dugu, praktika politikoan, ergelak bakarrik direla inoiz ideiak aldatzen ez dituztenak. Aldaketa, kontraesana, mugimendu orotan inplizitu daude. Inori ezin zaio inkoherentzia leporatu, urteen joanean ikuspuntuak aldatu dituelako. Hori egia borobila da bai, baina badira aztertu beharreko aldaketak.

Bilakaera logikoa, beharrezkoa eta geldiezina da, baina dena ez da aldatzen. Behin eta berriro errepikatzen diren gaiak daude. Adibidez, gaur egun, joan den mendeko laurogeiko hamarkadan bezala, kartzelan dauden ETAko presoak, gaur, metraila gisa erabiltzen ari dira. Ez da berria, baina bai oso kaltegarria.

1977ko urrian, frankista gobernu batek amnistia dekretua sinatu zuen, eta, hala, Frankoren diktadura faxistari borrokatzeko eskubidea erabili zutenak, “agintari” frankistak berrogei urtez egindako gizateriaren aurkako delituekin parekatu zituen. Besteak beste; Herriari boterea kenduz, milaka eta milaka erailak, modu masiboan torturatuz, zigor arbitrarioarekin, prentsa zentsuratuz, oinarriko eskubideak debekatuz, nortasun euskalduna suntsitzeko ahaleginduz, etab.

Dirudienez, orain ere ez gara gu izango gure presoak kartzelatik ateratzen ditugunak, baizik eta EAJ dela haren irteera “negoziatzen” ari dena. Esan bezala, lehen ere antzeko egoerak bizi izan ditugu.

Amnistia baino ez askoz geroago, urte bereko azaroaren 12an, Madrilgo Gobernuak EAJ eta PSOErekin testu “aurre autonomikoa” adostu zuen, ez sobera atsegina eta oso zekena. Jokaldi onekin EAJak ego Euskal Herriko erakundeetatik kanpo utzi zuen Nafarroa . Horrela defendatu zuen EAJak bere hauteskunde-promesa engainagarria; “Nafarroa Euskadin”.

Orain eta berriro, EAJak,  Chivite andrearen gobernua era bat gutxietsiz, Madrilgo “bere” negoziaketan sartu ditu nafar guztiak. Horrelako jarrerei, inguru hauetan harrokeria esaten diogu.

Dena dela, gaur egun ez gara egoera politiko berean bizi, ezta bando batean eta bestean tentsioak sortzen zituen gatazka militarrean. Ezta honek azaleratzen zituen kontraesanak, bai antolakuntza mailakoak, baita ideologikoak ere.

Nor baitek gogoratzen ahal du nola Oreretan, bertako “Herrikoa” primeran funtzionatzen zuelarik, “Kritikoek” beste bat ireki zuten, metro gutxira? Gogoratzen duzue zergatik?

Agian inork ez du  gogoratzen nola eta zein baldintzetan inauguratu zen Loiola-Donostia auzoko “Herrikoa”? Zergatik hainbeste istilu, eta zer lortu zuten?

Horri buruz iritzia eman dezaket jakinaren gainean. Izan ere, denboran zehar , hainbat erakundeetako kide izanik eta garai desberdinetan parte hartzeko aukera izan bainuen. Desberdintasun ideologikoak, antolaketa-mailako desberdintasunekin gainjarri nahi diren eztabaidan, hain zuzen.

Egia, ez da batere txukuna, are gutxiago “iraultzailea”, baina gertatu ziren egoerak dira, eta zoritxarrez, badirudi ugaldu egiten direla.

Iruñeako udal-hauteskundeen oroitzapenak iristen zaizkit -1979- “demokraziaren” lehenak. Bertan, ezkerreko hautagai zerrenda abertzale batek -nahiz zinegotzi bakar bat ere ez lortu-  alkatetza kendu zion Herri Batasunari. Ze majo.

Atzera begira, nabarmena da antzekotasun asko daudela. Beste behin ere ikusten ari gara, nola, ustezko “ortodoxia” bati lotuta dauden batzuk, bide beretik ez doazenei aurre egiten diotela, eta -nola ez- bazterretik begira, aurkari amankomuna, pozaren pozez.

Euskaldun eta abertzaleaz gain, izan gaitezen adimentsuak, erabil dezagun garuna.

Bilakaera Bilakaera
Josu Iraeta

Etxalartutako donostiarra. Idazlea.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude