Biladi Hadi!: futbola, literatura, Zestoa/Bir Zeit, ikasle eta emakume mugimendua, errefuxiatuak…

  1. iFutbola futbola denez, mami kultur-politiko handiagoa duten gauzak azpirago utziko ditugu. Izan ere, guk dakigula Euskal Herria Palestina partida lehenago ez baita egin, eta Balata errefuxiatu eremuan jokatu zen herenegun aurrenekoz. Alde ederra partida hau ikusi edo ‘laroja’ edo ‘les bleus’ ikusi, eta esataria, berriz, mundiala!!! hemen ere alde ederra espainol eta frantses astun horiekin!!! (bideoa)
  2. Balata errefuxiatu eremuan jokatu zela esan dugu eta horri buruz idatzitako posta eta argazkiak ikustea merezi du.  25.000 pertsona inguru bizi dira bere kilometro karratuan. 1948an Israelek indarrez kanporatutakoen eta euren ondorengoen bizileku da kale estu eta txiroen auzune hau. Emakume mugimendua eta egunaren hondarrean Arramazka taldekoek umeentzako egin zuten emanaldia bete zuten jardunaldi eder hau.
  3. Bir Zeit herria Zestoakin senidetuta dago eta hango alkateak goraipatu du senidetza hau daukan alderdi politiko kulturalagatik, beraiek sosen gainetik jartzen dute elkartasun politikoa eta besoak zabalik hartzen dituzte ildo horretan hurbiltzen zaikien oro (Yousef Nasser alkatearen mezuaren bideoa). Horrez gain, Bir Zeit palestinar unibertsitateko kokagunea ere bada eta hango ikasle mugimendua ezagutzeko aukera izan dute biladi hadi!-koek Shadirekin (bideoa).
  4. Atzo berriz, beste jardunaldi mamitsu batean emakumeen mugimendua, preso politikoen egoera (Adamer elkartearekin) eta Informazio Alternatiboaren Zentroa bisitatu zuten. Bi kopuru: 1967tik egun arte 700.000 lagun izan dira atxilotuak eta 2008an, adibidez, 2.000 torturatu izan ziren. Sergio Yahni, ordea, argentinar judutarra da baina sionismoaren kontrako jarrera aktibista dauka. (2 bideoak hemen)
  5. Raeda Taha idazle eta kazetari palestinarrarekin ere egoteko aukera izan zuten, laster euskaraz argitaratuko den emakume palestinarren ipuin antologiaren gainean mintzatu ziren, baina Raedak, idazle izateaz gain, istorio asko dauzka kontatzeko: bere aita hil zutenean Yaser Arafat-ek hartu baitzuen alabatzat eta bere idazkari pertsonala izateaz gain, bere ondoan egon zen bere azken egunetan (bideoa).
  6. Azkenik, Emakume palestinarren egoeraz mintzatu ziren Hismat Emkume palestinarren Batasunaeko militante feministarekin (bideoa).

Ikaragarria!!!!MzM1OA==