Bihotz berdeak programa berriztatzailean parte hartzeko aukera

Bihotz berdeak programa berriztatzailean parte hartzeko aukera –

Irekita dago Bihotz berdeak programa berriztatzailean parte hartzeko hautapenaren izen ematea.

Kutxa Ekoguneak eta Aranzadi Zientzia Elkarteak, Real Sociedad Fundazioaren laguntzaz, 12-15 urteko gazteei zuzendutako Bihotz berdeak programa berritzailea jarriko dute abian.

Programa honen xedea Gipuzkoan naturzale gazteen mugimendua sortzea da.

Bihotz berdeak programa berriztatzailean parte hartzeko aukeraBihotz berdeak proiektuak gazteak naturan murgiltzea izango du helburu. Horretarako, bertan nola orientatu, landare eta animaliak nola identifikatu, eta ingurune naturaleko aldaketak, fluxuak eta prozesuak irakurtzeko trebakuntza jasoko dute. Saio hauek 2020ko irailaren 27an hasiko dira eta 2021eko maiatzaren 30ean bukatu.

Taldeak, biologoa den gidaria eta saio bakoitzean zientzialari gazte bat izango du lagun: naturan orientatzen dakienak, ornitologoak, entomologoak, botanikoak, mikologoak, etab.

Animaliak atsegin dituenak, mendiko txangoen zalea denak, poltsikotan intsektuak sartzeko ohitura duenak… igandeetako plan zoragarriak eginez asetuko du zaletasun hori. Landare bildumak egin, zuhaitzak eta txoriak ezagutu, eta intsektuen bizi estrategiak ulertuko ditugu; Bihotz berde bihurtzeko aukera izango dute gaztetxoek. Ziur gaude mundua eraldatzeko giltzarriak izango direla hurrengo urteetan; horregatik sortu dugu Bihotz berdeak programa.

.

Partaideen hautapena

Bihotz berdeak programan parte hartzeko gazteen hautaketa egitea beharrezkoa da, naturarekiko interesa, sentsibilitatea eta jakinmina duten 30 gazteren bila gabiltza; motibazio handiko gaztetxoak, ibilbide osoa egiteko prest daudenak.

Programaren informazioa izango dute eskura Aranzadi Zientzia Elkarteko eta Kutxa Ekoguneko web orrietan eta Kutxa Ekoguneko web orriaren bidez hautaketa prozesuan izena emateko aukera uztailaren 29tik irailaren 15 arteko epean.

Bihotz berdeak programa berriztatzailean parte hartzeko aukera

Kutxa Ekogunea etorkizun jasangarriago bat lortzeko makina bat ideia proposatzen dituen parkea da. Kutxa Fundazioak bultzatuta, bere misioa kontzientziaziotik ekintzara igarotzeko bidea erraztea da hezkuntza, aisia eta berrikuntzaren bitartez. Aldi berean, herri eta eskualdeetan aliantza bidezko proiektuak sustatzen ditu beste erakundeekin batera jasangarritasunaren sarea josiz. - EKOGUNEA.EUS - Kutxa Gizarte Ekintza (KUTXA FUNDAZIOA)