Bihar #Txiotesia2 lehiaketa egingo da

Bihar #Txiotesia2 lehiaketa egingo daUEUk kudeatzen duen Unibertsitatea.net atariak antolatuta, “Txiokatu zure tesia 6 mezutan” lehiaketa egingo da bihar bigarren urtez. Egitasmo honen helburua ikerlari euskaldunek egiten duten lana gizarteratzea da eta baita lan horren atzean dauden pertsonei izen-abizenak jartzea ere. Iaz 86 ikertzailek parte hartu zuten.

Lehiaketa twitter bidez egingo da BIHAR, eta parte hartzaileek lortu behar dutena da beraien tesia 6 txiotan azaltzea. Ikerlarien txioak epaimahai batek baloratuko ditu eta sari bi banatuko dira: 500€ eta 300€koa. Lehiaketa 2011/2014 urte bitartean tesia aurkeztutakoei edo tesia orain egiten dabiltzan ikerlariei dago zuzenduta. Ikusi araudia.

Honoko hauek osatuko dute epaimahaia:

Sari banaketa ekitaldia azaroaren 26an egingo da, Donostian.

Bihar #Txiotesia2 lehiaketa egingo da

Udako Euskal Unibertsitatea (UEU)