Ekainak 11, makro-festa Lekeition

leki-plazaMakro-festa bat ospatuko da Lekeition, hain zuzen ere, oinarrizko arloak (sector primario) eta Lekeitioko arraun taldea den Isuntzak antolaturiko festa erraldoia. Lekeitioko plazan izango da eta goizeko hamaikak aldera emango zaio hasiera.

Lekeition antolatuko den lehen makro-festa izango da biharkoa, eta bertan egongo dira, besteak beste, Erralde (animaliak hil eta prestatzeko era tradizionala erabiltzen duen hiltegia), Isuntza Lekeitioko arraun taldea, Pastores de Bizkaia, Los Carniceros de Bizkaia eta Anboto Ostalaritza elkarteak.

Goizeko hamaiketan emango zaio hasiera jaiari, eta momentu hartan bertan hasiko dira bildotsak txitxiburduntzian erretzen. Gainera, festan parte hartzen duten haraginen espezialitate bat probatzeko aukera paregabea egongo da, hau da, erraldetxo izeneko mokadua, behi okela onenarekin egina.

Horretaz aparte, eta horrenbeste okela jan eta gero digestioa patxadaz egiteko, estropadak egongo dira ikusgai. Inongo kezka barik itsasertzean part-bota eta hari so bazkaria jeisteko aukera bikaina. Euskadiko erremo koadrila onenek hartuko dute parte eta horren ostean, euskal abeltzaintzaren altxorrak jaten jarraitzeko aukera egongo da.

Musikaz girotuko dute Lekeitioko Independentzia plaza egun guztian zehar.

Eguraldiak lagundu egingo omen du, beraz, animatu!!

 

Ahantzi edadeak - Kazetaria eta sare sozialetan aditua. Hara eta hona bideak egiten. Batzutan geldi, baina ez gehiegi. #Umorea #Blogak #Euskara