Bigarren kanporaketan lehiatu beharko du Aritz Aranburuk

Txandako puntuazio handiena lortuagatik ezin izan du Mick Fanning-en 12.16 gainditu

Lehenengoan ezin eta bigarren kanporaketa pasa beharko du hurrengo urtean onenen artean jarraitzeko. Zenbait egun olatu egokiak noiz helduko eman ondoren gaur abiatu da Billabong Pipe Masters-a, WCT zirkuituko azken proba. Aritz Aranburu euskaldunak Mick Fanning, WCT txapelketa irabazteko hautagairen, eta Makai Mcnamara-ren aurka lehiatu da txapelketako lehen kanporaketan. Goizeko olatu onena hartu arren, ezin izan du aurrera egin eta beste parada bat izango du hirugarren kanporaketara iristeko.

 

aranburu-pipeline

Hasieratik izan da buruan Mick Fanning olatu egokiak hartuz. Aritzek, aldiz, pazientziaz hartu eta olatu onenen zain geratu da, bere saltsan. Itxaronaldiak bere fruituak eman ditu txanda bukatzeko 15 minutu geratzen zirela: euskalduna olatu sakon eta eder baten barruan sartu eta maisutasunez ibili da barruan, ondoren airos ateratzeko. Epai mahaiak 9.27ko puntuazioa eman dio, goizeko altuena; txanda irabazteko egoera ezin hobean. Hala ere, beste behin ez du itsasoa lagun izan zarauztarrak eta  olatu pare bat pasatzen utzita ezin izan du Fanning-en 12.16a gainditu.

SAILKAPENA

  1. Mick Fanning: 4.83 + 7.33 = 12.16 puntu
  2. Aritz Aranburu: 9.27 puntu
  3. Makai Mcnamara: 1.40 + 0.80 = 2.20 puntu

Hondarribitarra, berri emaile eta irakurle amorratua. Igo zaiztez bizitzaren olatura.