Dena prest bigarren Gazte Udaleku Feministak ospatzeko

Dena prest bigarren Gazte Udaleku Feministak ospatzeko –

Hala Bedi irratiari jasotako berria.

Dena prest bigarren Gazte Udaleku Feministak ospatzekoDena prest dago Garaion, Sorgingunean bigarren Gazte Udaleku Feministei ekiteko. Egitarauari azken ukituak eman eta gunea aste guztian zehar egin bezala txukuntzen duten bitartean, haiekin egon da Hala Bedi, azken xehetasunak jaso nahian. Bihar hasi [gaur] eta igandean amaituko dira jardunaldiak.

Ehun lagun baino gehiago bilduko dira Ozetan, Euskal Herriko txoko ezberdinetatik datozen neska* gazteak denak. Aurreko urtearekin alderatuta, beraz, lagun gehiagok eman du izena.

Garaion Sorgingunea hautatu dute berriz ere, “naturaren erdialdean dagoelako, kanpo interferentziarik gabe”. Horretaz gain, beste faktore batzuk bilatu dituzte “leku magiko” honetan: “Bakoitzak bere buruarekin eta gero denok batera konektatzeko aukera ematen digu guneak eta espazio seguru batean gaude“. Horretaz gain, adierazi dutenez, “tokiak aukerak ematen ditu egitarau anitza osatzeko eta Garaioneko Sorgingunea proiektua bera elikatzen jarraitzeko”.

Bigarren aldiz ospatuko dituzte Gazte Udaleku Feministak. Gazteraiki topaketetan atera zen ideia, eta lehen edizioko arrakasta ikusita, bigarren aldiz egitea erabaki dute. “Feminismoaren ildoan dauden gai ezberdinak elkarbanatzeko aukera ematen digute udalekuek”.

Euskara hutsean izango dira udalekuak: “Zalantzan jarri ez dugun zeozer da. Euskal Herriko gazte mugimendua eta feminismoa Euskal Herrian euskaraz ulertzen dugu”. Halaber, azpimarratu dutenez, “ez dago inolako autoritaterik. Guztiek daukate aukera euren ideiak ekartzeko eta guztien artean elkarbanatzeko. Hala ere, egitarau minimo bat dago”.

Gainera, gogo edo beharren arabera ekintza ezberdinak proposatzeko aukera dute parte hartzaile guztiek. “Gu geu ere gure problematiken eta beharren arabera antolatzeko eta borroka tresnak sortzeko hautua egiten dugu”. Horretarako, udaleku formatuak giro aproposa sortzen duela uste dute.

Dena prest bigarren Gazte Udaleku Feministak ospatzeko

Sarean, han eta hemen argitaratzen direnak harrapatzen, zeure interesekoak direlakoan.

4 pentsamendu “Dena prest bigarren Gazte Udaleku Feministak ospatzeko”-ri buruz

  • XXI. mendeko mojak sexu segregazioa bultzatzen. Dena zuzen

  • Aurki jada ez da ia euskal neska (ez eta mutil) gazterik geratuko udaleku hauetarako, hein batean ama potentzial ugari genero-ideologia eta lesbofeminismoaren hatzaparretara jaurtiak izan direlako, denbora alperrikako borroketan galduz, horren ordez euskal mutil zintzo eta langile batekin euskal familia bat sortu beharrean (mutiletaz ere beste hainbeste esan daiteke). Alperrikako diot zeren, jakinda Espainiar Estatuko 35 urteko emakumeen %70ak ez duela haurrik, herri atzerritarrek halako batean ordezkatuko gaituzte etniko eta kulturalki, eta horrekin batera ere izango dira deuseztatuak euskal emakumeek egun dituzten askatasun eta eskubideak, ez baitira baliokideak sharia legearekin

    http://www.rtve.es/noticias/20180517/70-mujeres-35-anos-espana-no-tiene-hijos-segun-alertan-expertos/1735340.shtml

  • Ostia Oier, izutzeko moduko albistea!
    Ez dakit zergatik jendeak (emakume zein gizon) ez dituzte umerik, lana da, bai. Eta bizitza apalagoa eraman behar dezu, baina benetako sentipen positiboak ematen dizkizute; alaitasuna, fantasia… Ez dakit, guk hiru ume ditugu, eta ez det konzebitzen nire bizitza haiek gabe.
    Egia esateko, bikotekidea eta biok, nahiko genuke bederatzi bilobetako aiton-amonak izatea!!

  • Munduai ze aportazio egin diogun ikusita onena hoixe da Oier, gizakiaren desagerpena!!!!