Bidezko Oposizio sistema garden baten alde Nafarroako hezkuntza publikoan

Bidezko Oposizio sistema garden baten alde Nafarroako hezkuntza publikoan –

Bidezko Oposizio sistema garden baten aldeko plataformak adierazi nahi du ez dagoela ados Nafarroako Hezkuntza Publikoko egungo oposizio-sistemarekin.

Bidezko Oposizio sistema garden baten alde Nafarroako hezkuntza publikoanIzangai askok eragin negatiboa jasan dute prozesuan zehar. Irakasleek zalantzazko hautaketa prozesu ilun eta subjektibo bati aurre egin behar izan diote. Probak gogotik prestatu dituzten oposiziogile askok ez dute gainditu eta gainera, zero kopuru handia dago, nahiz eta 10 urte baino gehiagoko esperientzia izan. Honek guztiak, oso ondorio larriak eragin ditu kontratazio zerrendetan.

Horrelakorik berriro gerta ez dadin, zenbait aldaketa proposatzen dira:

  1. Deialdiko lanpostu kopurua oso txikia da. Langile gehienek parte hartu behar dute, ez funtzionario bilakatzeko, baizik eta zerrendetan lanean jarraitzeko moduan gelditzeko.
  2. Azken urteetan beren lana egin duten irakasleen ehuneko esanguratsu bat kontraturik gabe geldi daiteke. Hori Europar Batasunaren 1999/70 Zuzentarauaren guztiz kontrakoa da.
  3. Aipatutako zuzentaraua betetzen ez den bitartean, irakasleak babesteko, oposizioak kontratazio zerrendetatik bereizi beharko lirateke, eta zerrenda horiek urtero birbarematu. Horrela, oposizioko zati ezberdinak gainditzen dituzten langileek baremoaren puntuazioa handituko lukete.
  4. Lehenengo probak programazioaren eta unitate didaktikoaren defentsa izanen lirateke. Irakasle askok ezin baitute beraien programazioa eta unitate didaktikoa defendatu, ez baitituzte lehen probak gainditzen. Azken hau, ebaluazio irizpide gardenak, berdintasunezkoak eta egiaztagarriak ez daudelako sortzen da.
  5. Programazio didaktikoa, oposizioetan parte hartzeko behar den gainerako dokumentazioa bezala, erregistro elektronikoaren bidez emanen litzateke, egoera zailak saihesteko, beste autonomia erkidego batzuetan ematen ez direnak.
  6. Gaiari eta proba praktikoari dagozkien zatiak test motako azterketen bidez eginen dira, garatutako gaitegi ofizialekin. Azterketa bakarra egonen litzateke espezialitate bakoitzerako. Garatutako gaitegi ofizialak Nafarroako bi hizkuntza ofizialetan egonen lirateke, eta, hala balegokio, atzerriko hizkuntzan ebaluatu beharreko espezialitateetan.
  7. Gaitegiak aldatzeko eskumena Hezkuntza Ministerioarena da, baina Nafarroako Gobernuak funtzio publikoan ere badu eskumena aldaketa horiek egiteko.

Bidezko Oposizio sistema garden baten alde Nafarroako hezkuntza publikoan