[Bideoa] Uxue Barkosek Marcillako alkateari zaska!

[Bideoa] Uxue Barkosek Marcillako alkateari zaska! Uxue Barkosek Marcillako alkateari zaska! –

Uxue Barkos lehendakariak eta Hezkuntza kontseilari Maria Solanak Marcillako Marques de Villena ikastetxean ikasturte hasiera ekitaldia egin zuten. Marcillako alkate Mario Fabok sekulako adorea erakutsiz “euskaraz ez dakit, beraz, good morning” bat bota zion Nafarroako Gobernuko delegazioari. Barkosek zuzen eta zorrotz erantzun zion, hemen bideoa:


Mario Fabo: “Euskaraz ez dakit, beraz, good morning!”

[Bideoa] Uxue Barkosek Marcillako alkateari zaska!
Uxue Barkosek Marcillako alkateari zaska!

9 pentsamendu “[Bideoa] Uxue Barkosek Marcillako alkateari zaska!”-ri buruz

  • Alpargatero 2017-09-13 09:22

    Egunero bere burua erretratatzen, nazkagarriok!

  • Ez dea hori euskararekiko GORROTOaren seinale?
    Eta ez al da euskara Gizateriaren Kultur Ondare Ukiezina?
    Ez al dago oraindik penalizatua?

  • euskaldun bat 2017-09-13 11:44

    Alkatearen hitzen atzean gorrotoa dago, hainbestekoa da gorrotoa, horrelako ekitaldi batean halako tontakeria bat esaten ausartzen dela nahiz eta berak ere “egun on” zer den jakin. Honen aurrean erantzuna zein den? Euskara nonahi eta beti erabiltzea, poztasun handiz, erreta eta kixkalita dagoena bestea da, guk ez dugu arazorik, bi hizkuntzak dakizkigu. Eta erreta eta kixkalita daudenean horrelakoak botatzen dituztenean zer egin behar den? Ba euskaraz hitz egiten jarraitu irribarre batekin. Euren buruak marjinatu dituztela ohartzen direnean, kapazidade apur bat gelditzen bazaie onbidean jarriko dira eta bestela mundu honetako bi egunak ahotik bilisa botaz amaituko dituzte beren amaigabeko esistentzia makur honetan. Guk geureari, azufrearen eta bilisaren kiratsak ez gaitzala despistatu.

  • Juan Inazio Hartsuaga 2017-09-13 12:31

    Zapla?

    • euskaldun bat 2017-09-13 14:43

      Beno, aukeran erantzun potenteago bat nahiko genuke baina Nafarroako presidentea izanik ez dago gaizki, ondo aztertuz gero nahikotxo botatzen dio.

    • gureak egin du 2017-09-13 20:03

      xaflatuta gauzkate

  • Oso ona eta egokia Uxueren erantzuna!
    Lasaitasun eta goxotasun neurtuak dira astakirtenei erantzuteko modu bakarra.

  • Arrazoiak ez baitu ezertarako balio horrelakoekin!

  • Bitxia da politikari unionistek zelako erdeinua erakusten duten euskaldunekiko. eta politikari abertzaleek zer nolako arreta eta adeitasuna eskaintzen dieten erdaldunei, askotan euskaldunak bazter uzteraino.