Bidean galdu gabe

Bidean galdu gabe –

Aspaldian, han edo hemen  ikus eta entzuten denari, erantzun egokia ematekotan, dena beharko dugu, eta ala ere, agian eskas. Arrazoi nagusietako bat hau; garai bateko langileen partaidetza, ez baita ematen behar lukeen neurrian. Nire ustez, langile munduan ez dira -lehen bezala- gauzak ikusten, eta arrazoi zehatz batengatik; langile munduan epe motzeko errentagarritasuna txarra delako.

Bidean galdu gabe

Pena da baina horrela ikusten dut. Duela ez hainbeste ezagutu dugun elkarganako babes eta solidaritate irmo hura, ahultzen doa langile munduan. Agian horregatik jendeak ez du klaseen arteko banaketaz hitz egin nahi,  baina epe luzera,  langile klasea da aldaketarako gaitasun aski izan beharko  duena.

Ez da gaurkoa, denek dakigu independentziaren aldeko urratsak  ez dituela emango diruz hornitua dagoen pertsonak, bere interesak arriskuan ikusten baditu. Bakarren batzuk bai eta ezagunak izan dira, baina gehienak ez dute hori egiten.

Baina, poliki bada ere, gauzak aldatuz doaz, eta klaseen arteko aurrez-aurreko zahar eta anker honetan gero eta gehiago behar ditugunak etorkinak dira. Duela hamarkada batzuk bezala, gaur ere, etorkin asko sustrai argirik gabe datorren pertsona da, espainiarrak barne. Bere herrian zanpatutakoa, herritik kanporatu dutena. Hauek esku zabalik jaso, berarekin lan egin eta kosta egingo bada ere, luzera begira funtsezkoa izango da.

Arrazoia argia da, langilea ez da sekula aske egiten, nazio batek zapaltzen duen neurrian. Langilea, bere etorkizunaren jabe izango bada, aldarrikapen hori ongi barneratua behar du. Bere etorkizun ekonomiko- ideologikoaren jabe izan behar du. Hor azaltzen zaigu aldarrikapen nazionala.

Gaur egun, – duela hamarkadak bezala – euskal burgesia txikiaren posibilitate iraultzaileak mahai gaineratu daitezke, baina langile munduan gehiago ez sakontzea oker handia da. Egia da, une jakin batean burgesia txikiak eta langile klaseak abertzaletasuna osatzen zutela uste izan genuen. Beste batzuek, aldiz, soilik langile klaseak osatzen zuela uste zuten.

Politika egiteko era ere,  asko aldatu da azken hamarkada hauetan, eta ez bakarrik ezker abertzalearen inguruan, baina batez ere inguru horietan. Dena dela, badira oraindik bere burua asanbleariotzat aldarrikatzen duenik, eta neurrian bada ere, ezaugarri, aztarna edo detaile asanblearioak egon badaude,  nahiz garai hartako batzarrak beste gauza bat ziren.

Batzarrak irekiak ziren, herri guztiak parte hartzen zuen, bukaeran proposamen zuzen eta zehatzak onartzen ziren. Gehienetan, proposamen horiek ildo batetik joaten ziren, ezker abertzalearen ildotik, alegia.

Bizi dugun egoera aintzat hartuz, etorkizuna epe motz eta ertainera ezezaguna da. Baina jarduera historikoaren ildotik gizadia askatasunaren bidetik doa, hori ezin du inork uka.

Aurrerapausoak baita atzerapausoak ezagutu ditugu, are gehiago gaur egun. Baina hala ere, historian zehar herriak askatasun handiagoa lortuz doaz, herrien askatze prozesua ildo historikoaren baitago, eta ez bakarrik herriak, gizakia ere bai. Gertatzen dena zera baita, nazioa bera, gizakiaren aldarrikapen eta dimentsioa dela, era berean.

Bertatik bertara begiratuz, gaur egun jorratzen ari garen bidea, – nahiz askatasunaren tresnarik ez eduki bere baitan – aurrera pausoak emateko aukera eskaintzen duen bide bakarra da. Hori bai, lehen aipatu bezala, ez dugu epe motz-ertainean askatasun arrastorik sumatuko, baina garaipen partzialak lortzeko aukerak bai, eta horiek ditugu beharrezko aurrera begira.

Beti izan da horrela, garaipen partzialari ez zaio sekula uko egin behar, ezin da “dena edo ezer ez” dinamikan murgildu. Bide horretan nork uka, denon artean lortutako koiuntura zehatza eta garrantzitsua dela gaurkoa, nahiz nire izaera koiunturarekin baino historiarekin dagoen.

Inork ez daki, ez dakigu askatasuna osoa sekula erdietsiko dugun, beraz, beti borrokatu behar izango da askatasunaren alde. Horregatik garaipenak lortzen ditugunean – nahiz partzialak izan – horiek ez galtzeko beti egon beharko dugu borrokarako prest.

EH Bilduri dagokionez, ez dakit aurrera pausuak lortuko dituena bera izango den ala ez, baina -nire ustez- EH Bildu ez bada, bertatik  “sortutako” den zerbait izango da.

Gaur egungo egoeran, sektore horretan, fenomeno sozio-ekonomiko, kultural-politiko horretan dagoela, aldaketarako ahalmena argi ikusten dut. Sektore hori baita sormena, kontzientzia kritikoa, eta botere arkaiko-atzerakoiekiko aurrez aurrekoa dagoen eremua.

Laburbilduz, hor aldaketarako ahalmen  aski ikusten dut, iraultza hitza sobera potoloa baita.

Hemen, Euskal Herrian bizi dugun egoera “berezian”, -legea bete hala demokrazia urruntzen doa-, nahiz eta laster hauteskunde lehian egon arren, demokrazia oso, oso urrun daukagu oraindik.

Bide horretan, inguruko estrategiak  kontuan hartzekoak dira, batez ere, Catalunyan sufritzen ari diren erasoari emandako erantzunak. Baina nire ustez tentu handiz eta hanka sartu gabe, laguntza guztiak ez baitira mesedegarri izaten.

Egia da, euskaldunak  urte luzeetako esperientzia dugula antzeko egoeretan, bale, egia da. Baina, zintzotasunez lagundu bai, hori bai, baina muturra sartzerik gabe.

Biak mendikoak izan arren, “esne gorria” eta “onddo beltza” ez dira gauza bera.

Bidean galdu gabe
Bidean galdu gabe  Bidean galdu gabe
Bidean galdu gabe

Etxalartutako donostiarra. Idazlea.

18 pentsamendu “Bidean galdu gabe”-ri buruz

  • Indar okupatzialeen hauteskundeak badira orduan ez dago demokraziarik. Ameriketako Estatu Batuek Venezuelan hauteskundeak konbokatuko balute ez liratekela demokratikoak izango esango genuke, baina hemen bai, Estatu atzerritar eta erasotzaile batek hori egiten du gurekin eta demokratikotzat hartzen dugu. Kolonizatuen sindromean berriro harrapatuak. Ez dago demokraziarik oso edo erdikoa, horrek ez du existitzen, demokrazia dago ala ez dago. “Dena edo ezer ez” esatearekin, hori da dena sinplifikatzea eta sinistea inperialismoaren barnean zerbait lor daitekela eta nire ustez, han dago erru nagusiena. Erru bat boluntarioa ala ez, hortaz zalantzak sortzen zaizkit… Inperialismoak berak eman zizun tresna bere kontra doala iksuten duenean, tresna hori kenduko dizu. Hori ez badu egiten arriskurik ez duelako ikusten izaten da. Katalunyan, herria hortaz konturatu da, inperialismotik at bakarrik zerbait lor daitekela nahiz eta bere dirigenteak inperialismoaren morroiak jarraitzearekin nahi.

  • Ene Freud, zure hitzen erabilerarekin “indar okupatzaileak” eta horrela dela merio ameti ezina iruditzen zait, abertzale naizen aldetik. Euskal nazio egitasmoa egoera jakin batean gertatzen da eta horren ondoriozko ordenamentua euskaldunok onartu dugu, zu bezalako gutxiengo bat kenduta. Euskaldunon gehiengoaren borondatea ametitu beharko zenuke eta ez pentsatu besteak okupatzaileak ala bere kolaboratzaileak direla eta zu, ordea, mesias saindua. Gernikako Estatutoa euskal diputatuek eta espainiako gobernuak itundu zuten gauza bat da eta euskaldunok botatu genuen Euskal Herriko alde honetan. Bestalde, munduko inperiorik zikoitzenak ezkerreko iraultzaileek egindakoak dira eta horregatik bertatik atera dira hainbat herrialde independiente. Katalunian kakazaharra dago eta kakazaharra egongo da helburu maximalista batzuen ikuspegi engainatzaileaz. Hori bai, Katalunian anti-inperalistek zuk inperio deritzozun hauteskunde horietan parte hartzen dute.

  • Portzierto, Iraeta jaunaren artikuluari bi hitz esan nahiko nizkioke.
    Euskal independentzia ez dago gutxi edo asko batzuen ekonomiaren menpe, euskal nortasuna eta euskal kontzientzia duten horietan baizik. Sabino Arana ez zen sortu Somorrostroko minetan baizik eta Abando izeneko herri batean, burges familia batean. Txorakeri gutxiago, Iraeta, zuek ezker abertzalekoek ideologia ekonomizista hori inokulatu nahi izan duzue hemen eta horrek Euskal Herriaren suizidioa suposatzen du.

  • Herri hontan bi gehiengoak dira. Inperialismoaren gehiengoa eta gurea den Estatuaren gehiengoa. Bi sujeto politiko ongi definituak eta aurrez aurre kokatuak. Bakoitzak jakingo du non kokatzen den.

  • Freud, ludian, planeta honetan, bizi gara eta gure den estatu bakarra euskal erakundeak dira, diputazioak eta eusko jaurlaritza, nafar-gobernua eta ifarraldeko mankomunitatea. Hori da ikutu eta usaitu daitekeena eta herriaren borondateak eraiki duena. Zuk aldarrikatzen duzuna, paradisu boltxebikeren batean egongo da galduta.

  • euskaldun bat 2019-02-21 19:11

    Bentazar jauna, euskalduna izango ez bazina txotxolo deituko zintudan. Guk bozkatu genuela Gernikako estatutua… Zuk ondotxo dakizu, bozka bidez onartu ez bagenu ere berdin izango ziola. Zer? Ezezkoa atera balitz orduan Espainiak geure proiektua egiten utziko zigun, ez? Demokrazia hau, beraien demokrazia da eta beraiek zehaztutako eremuan soilik egin daiteke politika eta hortik ez dago ateratzerik. Eta hori horrela izan da Gaztelak nafar lurralde hauek elizaren bedeinkazioarekin armez hartu zituenetik. Eta guk nahi duguna esan dezakegu, hau beti Espainia izaten jarraituko du eta, beraiek guk baino indar gehiago duten bitartean. Eta hortik aurrera bozketa guztiak paripe hutsak dira, beraz ez esan ezer aukeratu dugunik. Beste gauza bat da eliza etab-ekin herri xehea erraz-erraz jarri dutela arkume moduan. Eta hau onartzen ez baduzu, seko kolonizatuta zaude.

  • euskaldun bat 2019-02-21 19:16

    Ah! Eta ni ez naiz bolchevikea, ezkerreko iraultzailea etab. Beraz ez jo erasoa hortik. Dena ez da eta komunismo kontua.

  • Euskaldun bat, deitu txotxolo beldurrik gabe, gauza txarragoak irakurri ditut eta, bai Gernikako Estatutoa guk botatu genuen, EAJk 1936an lortutakoaren jarraipen bat da eta beraz herri honetako aldarrikapen historikoa. Nik errespetatzen dut inongo intxaurren maximalismo ameskoi batengatik hori kakazaharra dela esaten baduzu. Eta oker zaude: espainolak oso kabreatuak dira Estatutoa dagoelako eta bestela ikusi Espainiako senatuan zer dioten horri buruz. Politika gauza erreala da eta ez dago zeru platoniko batean zintzilik. Demokrazia hau euskaldunok itaundu duguna da eta onartu ere eta gutxiengo batek dio ez dela horrela, ezker abertzalea eta zu ere barne. Nafarroako konkistaz mintzo zara… Ene Euskaldun, gauzak ikusi behar dira beste ikuspegi batetik, nik ez dut nahi nire herria herri zapaldu, gutxiendu eta kaskartu gisa ikusi nahi historian gainera nahiko matraka eman duela erraz antzematen delako. Eta historikoki bere burujabetza lortzeko ahaleginak egin dituela ere. Zuk ahalegin hori zakurraren putzatzat duzu, ba beno ez nago konforme, abertzale bezala nire herria egituratzen duen guztia ondo dago. Niri ezker abertzaleko askok esan didate hori: “edo iritzi hau onartzen duzu edo espainola zara”. Ez, Euskaldun bat, espainol petoa zu zara zeren eta inposizioa eta letxe txarra baitira zure ideologiaren iturri. Zure espainiartasuna izpirituan dago, barru barrutik, zeren eta, motel, euskaldunok garai batean gure burua noble, zintzo eta prestutzat genuen. Erantzun honetan horretatik ezer ez didazu erakutsi.

  • euskaldun bat 2019-02-21 21:11

    Estatutuaz gaizki mintzo direla Madrilen eta beraz, horregatik bakarrik sekulako altxorra dela diozu. Bere garaian goxoki batzuk onartu zizkiguten eta orain euren ustez goxoki gehiegi eman zizkigutelako daude haserre. Aitak umeari goxoki gehiegi eman dizkiolako ama senarrarekin haserretzen denean bezala. Ikusten duzu, Bentazar?! Egun hauetan Urkullu ere letxe txarrarekin dabil senatuan onartu duten legea dela eta. Eman dizutenaren jabe ere ez zara, ematen dizute baina edozein unetan kendu diezazukete, beti berea dela kontsideratzen dutelako. Gauza sinpleekin argi azaltzen da: zer gertatzen da Espainiako Kongresuan politikari bat euskaraz hitz egiten hasten bada? Berehala mozten diotela eta eserlekuetatik txistuak. Horrek dena azaltzen du. Arro egongo balira euskara beraien eskoletan ere irakatsiko lukete, baina ez! Inposizioa eta letxe txarra dira nere ideologia orduan. Hamar pertsonako talde batean batek euskaraz ez dakien arren euskaraz jarraitzen dudalako letxe txarreko bat naiz, euskaldun noble jokatu besterik ez eta. Noble ala gizajo ontzia? Agian nahastu egiten dituzu. Beste kontu bat da, egoera honetan, zuk diozun bezala ezker abertzaleko askok egiten duten bezala, mutur-muturrera jotzeak suposatzen duen lotsa: indarrak neurtu gabe, independentzia nahikoa ez eta ez dakit nolako mundu utopiko bat proposatzen dizutenean. Ez hauena eta ez zurea. Errealismoa bai baina kontzientzia galdu gabe. Espainia hautsi eta hondoratu barne-barnetik, judutarrek egingo luketen bezala: azpilana eta maltzurkeria. Baina horretarako kontzientziadun jendea eta pertsona boteretsuak behar dira, judutarrak bezala. Maketoak nolakoak diren ikusita nik ez dut uste banda zikin hori hondoratzeko arazo gehiegi izango genukeenik, judutarrek arerio gogorragoei egin behar izaten diete aurre.

  • Horregatik bakarrik ez, gomendatuko nizuke espainolek zer esaten duten estatutoari buruz, beraientzat galmendi ikaragarria, ezpaita behien ere “Espania” hitza agertzen eta euskal betiko eskubideak alxor gisa eta biharko aurrerapen gisa jartzen direlako. Bestalde, niretzat legea gauza bat da eta bestea guk legearekin egiten duguna. 36an Agirrek hau baino kaskarragoa zen estatuto bat izan zuen eta gudaroste bat montatu zuen, nortasun agiriak, euskal prentsa eta Errepublikako erakundeek lur jo zutenean hortxe ibili zen, euskal erresistentzia martxan jartzen. Euskaldunok ez dugu gure indarra bakarrik erakundeetan jarri behar, gure arteko indarra da indar benetakoaren iturria eta horretarako gizarte barruan egin behar ditugu ahaleginak. Kongresu espainolean euskara hitzegitea tontakeria da, eta espainolen iritzi ona ala txarra niri bost… Zeozertara goaz hara, gure herriaren ona honera ekartzea eta kito.
    Niretzat balio historikoa, estetikoa eta politikoa du Lehendakari bat eta Eusko Jaurlaritza edukitzea. Tabula rasa horietan ez dut sinesten. Nk ez dut konzientziarik galtzen, nire konzientzia mila urte baino atzerago doa, Txirritaren kantaren antzean.
    Euskararen arloan argi dut euskaldunak militante izan behar garela eta erdaldunei jakin arazi behar diegula hemengo hizkuntza zein den.
    Nik Espainia ez dut ondoratu nahi, nik nahi dut Espainia ni eta nire herria ez ondoratzea. Bizi daitezela nahi duten bezala baina gure bazterrak izorratu gabe. Gure herritarren nahia, borondatea eta izpiritua behar ditugu baldin eta gure herri nortasuna aurrera atera nahi badugu. Eta bai euskal lobby-a sortu behar da eta munduko euskaldun orok gure herriaren alde ekin beharko lukete, interes zehatz batzuen lorpenaz. Hortarako anaiartea da behar duguna eta horretan oso erren gaude. Juduak oso eredu izan dira, dudarik gabe, estaturik gabe, lurrik gabe eta ia ezer gabe lortu dute bere nortasuna berpiztea eta berrerrotzea.

  • Beñat Castorene 2019-02-22 08:43

    Momentuz alde batera utziko dugu “ifarraldeko amankomunitate”arena kontinenteko hiru euskal probintzien negazioa baizik ez dena, bai ta “Zazpiak bat”aldarrikapenaren negazioa, iraultza denboretako inbasiotik hona Frantziak beti nahi izana..
    Gu guztiontzat, askoz eraginkorragoak aurkitzen ditut Juduen historia eredugarriari buruzko zuen pentsakerak.

  • euskaldun bat 2019-02-22 08:58

    Bai Benat. Beti Espainia gora eta behera gabiltz eta Frantzia aipatu ere ez dugu egiten baina ez da gogoan ez zaituztegulako, agian Espainiarekin soilik nahiko lanak ditugulako izango da edo Espainia aipatzen dugunean, inplizituki Frantzia ere hitz horren barnean sartzen dugulako, hau da, “Espainia” gure etsai guztiak dira.

  • Herri honetan dauden erakunde guztiak (“Hego Euskal Herrikoez” ari naiz) Espainiak emanak dira limosna, apur… bezala eta Espainiak nahi izan duelako, ez besterik. Hau Espainia da “de facto” ondorio guztiekin.

    Ibiltzea terminologia berezi horrekin bueltaka eta bueltaka egunero (“lehendakari jauna/anderea”, “Eusko Jaurlaritza”, “Eusko Legebiltzarra”, “bizikidetza”, “lurralde historikoak”, “Foru Hobekuntza”, “Estatutua”, “los herrialdes”, etab.) da ihesbideak erabiltzea gauzei behar bezala ez deitzeko: espainolak garela eta kitto.

    Herri hau bilakatu da “de facto” antzerki haundi bat.

    Orduan, batetik errealitatea dago, espainolak garela, eta bestetik independentziarako bidea: Nafar Estatua berreskuratzea. Erdibideko guztiak gezur hutsak dira, itxura egite ikaragarria, antzerki bat antzoki honetan.

    Tristea? Errealitatea.

    Izarrei begira daudenak, aldiz, Gernikako Estatutuaren onurez egunero mintzo direnak dira, besteak beste.

  • Ene XAhkt, benetan horrela pentsatzen duzu?
    Orduan ¿zergatik espainiarrek ez dute estatutoa bete nahi eta hor dauzkate hainbat transferentzi eman gabe? ¿limosna gehiegizkoa iruditzen zaielako?
    Arazo honi buruz azterketa sakonagoa egin behar dela uste dut eta apreziatu behar dela garai horietan euskal ahaldunek lortu zutena.
    Batez ere, gainera, gure nazio nortasuna dauzkan arazoei buruz, alternatiba konkretuak ikusi behar dira: ditugun erakundeak ala/edo ezereza. Zer da hobe?
    Nik ulertzen dut ezker abertzalearentzat eta bere akolitoentzat hil ala bizizkoa gertatzen dela dugu burujabetza maila hori gutxiestea. Eske bestela beste hogeitamar urtetan borroka politiko-militarrean jarduteak ezertarako, ez luke inongo zentzurik.
    Abertzale ikuspegitik, iruditzen zait gerora begira ere gure estatu baten oinarriak erakunde horietan dagoela. Eta “Espainiaren subordinazioa” hori ezker abertzaleak sortu duen katramila dela erradikalismoaren txintxarriz inozoak engainatzeko.
    Zu Xakht espainola zara, dudarik gabe, euskaldun izateari ez diozulako inongo pixurik ematen. Beste batzuk bagara bestela pentsatzen dugunok.
    Nafar estatuaren berreskuratzea dugun Nafarroa eta beste euskal herrialdeen errealitate erakundezkoa begiratu gabe, ameskeri hutsa da. Irrealitatea.

  • Bide baketsuak hobesten ditut nik, armen bidezkoa immorala da, baina une honetan korapiloarentzako irtenbiderik ez dakusat, ez baitago “masa kritiko” horietakorik. Hori bai, gauzei diren bezala deitu behar zaie: EAEko eta NFEko erakundeak espainolak dira.

    Itxaron behar, beraz. Eta, bitartean, herria hez dadila. Hez gaitezen, hortaz.

    Ni “de facto”-ko espainol bat naiz “de facto”-ko nafar independentea izan nahi duena.

    Oinak lurrari oso atxikiak ditut, benetan.

  • Ba ni ez nator batere bat zure nomenklaturarekin.
    De facto-ko espainola zarela esatea esan nahi du Espainiako legediak egituratzen duela zure izana. Ikuspegi legalista, eta espainolak oso ados dira horrekin gainera, beraientzat bere unibertsitate, testu liburu edo medioetan ageri dena baita errealitatea. Zuretzat ere.
    Nik ordea bestela pentsatzen dut, euskaldunak historian zehar gure arerioen indarraren aurrean beti saiatu eta lortu dutela burujabetza maila funtsezkoa. Orain bezala.

  • euskaldun bat 2019-02-22 15:27

    Bentazar, noski orain ditugun erakundeak edukitzea ezer edukitzea baino gehiago dela. Baina zergatik ez dituzten transferentziak gauzatu bahi? Ba bere garaian, emango zituztela sinatu zutenean bazekitelako gero ez zutela beteko. Hori, hitza ez betetzearena oso espainiarra da. Irakurri Gaztela eta Nafarroaren historia, beraien arteko erlazioa horrelakoz beteta dago. Ez dira fidagarriak, horiek bai ez direla nobleak, jende gezurtia eta gaiztoa, eta geroz eta hegoalderago orduan eta okerrago. Beraz, ordungo kalapita baretzeko berdin zitzaien 3 edo 10 transferentzia prometitu, bazekitelako ez zutela beteko. Eta horrela izan da eta ez dira beteko inoiz. Guk hor helduleku bat izaten jarraituko dugula jokatzen jarraitzeko… bai, baina berdin zaie. Gaztelako erregeari berdin zitzaion bezalaxe. Hor benetan tontoa beti Nafarroako erregea agertzen da, akaso zuk diozun bezala oso gizalegezkoa eta noblea, baina tontoa, bera bakarrik bezalakoa. Eta noski.dugunarekin jarraitu behar, ez dago eta besterik. Baina Historia ahaztu gabe eta kontzientziarekin: noblea bai baina azpilana eginez.

  • Gauzak zuk esan baino konplikatuagoak dira, Euskaldun, transferentziei dagokionez. Hori gertatu zen otsailak 23ko kolpea eta gero, botere faktikoek, ezker eta eskubi espainolek, pentsatu zuten gehiegizkoa zela estatutoan emandakoa eta beharrezkoa zela hori kimatzea. Horren ondorioa LOAPA delakoa izan zen ere.
    Espainolak kontraesan batean bizi dira, beren estaduaren izaera nazio-anitza onartu eta zentralizazio ikuspegiaren arteko kontraesana.
    Gure Burujabetzaren arazoa ezker eskuin aztertua izan da Bartolome Clavero eta Herrero de Miñon zuzenbide espezialistengatik. XIX mendeaz geroztik euskal burujabetza anomalia bat izan da Espainiako orden konstituzionalaren barnean, konstituzioak onartu behar baitzuen bere aurreko ziren lege batzuen izana, bere natura jakobinoarekin kontraesanean jarriz. Hau da, euskal berezitasuna ez da txorikaka, eta oso atzetik dator. Arazoa da euskal komunitateak zer egiten duen dituen tresnekin.
    Espainolak nahi ala ahal duten modukoak izango dira. Gure arazoa gure baitako kohesioan datza, eta gure arteko anaiarte bortitzean. Hortaz gaude oso flojo. Nik horretaz nire pentsaera dut eta ez dut orain adieraziko.
    Alde biko egoera batean alde bat bestea baino indartsuagoa da, jakina. Orduan euskaldunok lege eta egitura ez den horri indarra eman beharko diogu, bestelakoa konpensatzeko. Hori da gure arteko zeregina.
    Eta nik ez nuke azpimarratuko gu tonto-txintxoak eta besteak gaizto-azkarrak zirenik, ez baitut uste horrela denik. Kultura latino eta dretxo erromatarreko itsaso batean gure herri anitz-txikiak bere bizia egiten jakin du eta jakite hori da hain xuxen gure nortasuna. Horretatik edan beharko dugu irauten eta loratzen jarraitzeko.