Bide Berdetik mahaira

Bide Berdetik mahaira –

Zumalakarregi Museoak esperientzia sentsoriala antolatzen du XI. Mutiloa-Ormaiztegi Bide Berde egunean: Txangoan bildutako landare eta loreak dastatu.

Paisaia berde jangarria ikusezin geratzen da gure oinen azpian mendira jotzen dugun bakoitzean. Baina datorren uztailaren 11ean, Zumalakarregi Museoak antolatzen duen XI. Ormaiztegi – Mutiloa Bide Berde egunean horrela izateari utziko dio. Clara Gutierrez biologo eta etnobotanikoari esker, bidean topa ditzakegun landare ezberdinak identifikatzen ikasiko dugu. 9.30etan Lierniatik abiatuko gara, Troi bidetik barrena, bertako landare espezie jangarri eta medizinal ezberdinak bilduko ditugu.

Bide Berdetik mahairaMundu naturaleko jakintza ezagutuz, zapore arrigarriko mundu hau dastatuko dugu. Mutiloa iristea, Clara Gutierrezek tailer gastronomiko batean, bidean jasotako landare hauek sukaldatzeko teknikak erakutsiko dizkigu eta gutizia zoragarri bilakatuko ditugu. Bazkari lilugarri bat ospatuko dugu prestaturiko jaki guztiekin.

15.30etan Liernira itzuliz amaituko dugu eguna, eta agurtuko dugu Mutiloa-Ormaiztegi Bide Berdearen XI. edizioa.

.

Txangoa doan izango da, baina plaza mugatuak direnez, aurrez izen ematea beharrezkoa da:

Posta elektronikoz: mzumalakarregi@gipuzkoa.eus. Telefonoz: 943 88 99 00.

Bide Berdetik mahaira

XIX. mendeko Euskal Herria ezagutu eta gozatzeko erreferentzia zentroa da.