Bide Berdetik mahaira 

Bide Berdetik mahaira –

Zumalakarregi Museoak esperientzia sentsoriala antolatu du XIII. Mutiloa-Ormaiztegi Bide Berde egunean.

Txangoan zehar loreak bildu eta ondoren sukaldatu eta dastatu egingo dituzte.

Bide Berdetik mahaira Askotan, landare-paisaia jangarria oharkabean pasatzen da gure begiradaren aurrean. Maiatzaren 14an, larunbata, Zumalakarregi Museoak, Mutiloako Udalarekin, Ormaiztegiko Udalarekin eta Goitur Goierriko garapen turistikorako agentziarekin elkarlanean, XIII. Mutiloa -Ormaiztegi Bide Berdearen eguna, “Bide berdetik mahaira” jarduerarekin.  Clara Gutierrez biologo eta etnobotanikoak gidatuko ditu parte-hartzaileak landare jangarriak erraz identifikatzen ikasteko. Ekitaldia 9:30etan hasiko da Lierniatik eta Zerain eta Mutiloako meategietatik ateratako burdin minerala garraiatzen zuen trenbide zaharrak egiten zuen bidearen zati bat egingo da. Barnaola baserritik, biltegi zaharretik, Troi ibaiaren ondoko bidezidorretik jaitsiko da Mutiloaraino. Jarduera honetan, landareak eta loreak biltzeaz gain, naturak eskaintzen digun barietate goxoa dastatu ahal izango dute parte-hartzaileek. Behin Mutiloan, Clara Gutierrezek tailer gastronomiko bat emango du, bildutako landare eta loreak benetako gozamen eta sukaldaritzako gozagarri bihurtzeko trikimailuak irakasteko. 

15:30etan Liernira itzuliz amaituko eta agurtuko dute Mutiloa-Ormaiztegi Bide Berdearen XIII. edizioa. Dohainik. Plazak agortuak. 

Zumalakarregi Museoak esperientzia sentsoriala antolatu du

XIX. mendeko Euskal Herria ezagutu eta gozatzeko erreferentzia zentroa da.