Biba Errazkin!

Errazkin
Kazetari-kolonoarena, tradizio handiko lanbidea da gurean.
Kazetari-kolonoari, tabernari-kolonoari eta beste kolono askori bezala, erdaraz egin behar zaio zuzenean, edo bestela, euskaraz egiteko bezain lotsabakoak izan bagara, erdarara itzuli egin behar zaio esandakoa.
Bera lanera (españolez ofkurs) etorri/joan da, eta ez euskara praktikatzera. Bezeroak arrazoia dauka beti… ere erdalduna bada.

Kolonoa bertokoa ere izan daiteke, zalantzarik ez izan. Andanatxoa ezagutu dugu,  lanpostu gorenetan batik bat (mediku, abokatu, funtzionario, politikari-aritu…). Bertoko kolonoak arbasoak bertokoak balitu, konturatu orduko bere abizen guztien zerrenda aurpegiratuko dizu, eta bera baino baskoagorik ez dagoela esanez biribilduko du opila, ziurrenik.
Gaur bertan, aseguru bat saldu nahi zigun emakume gasteiztarrak, “yo odio el euskera” esan digu, helbide elektronikoa euskaraz geneukala eta “qué raro. qué raro”-ka aritu eta gero, ea arraroa zer ote zen galdetu diogunean.
Asegurua, noski, ondo kabituko zitzaion lekuren batean gordeko zuen, ziurrenik.

Atzo Gipuzkoako ingurumen arloko arduradun Iñaki Errazkini gertatu zaio.
Prentsaurrekoa eman du euskaraz, lotsagabe, eta kazetariei erdarazko transkripzioa eman dieten arren, El Mundokoak eta asmatzen zaila ez dagoen beste batzuek ere, oldartu egin zaizkio, erdaraz egiteko exijituz.
Errazkinek ez du amore eman (ainsss, edukazinorik bapez gero!), eta errespetua aldarrikatu du. Txapeau!

Aporkulonoak beraz!. (utikan kolonoak, erran nahi baita)
Eta biba Errazkin!

Horratx “euskal” hedabide horretarako lotura:

http://www.elmundo.es/pais-vasco/2014/02/19/5304a5d3e2704ef4208b4572.html

 

7 pentsamendu “Biba Errazkin!”-ri buruz

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude