Bi Urte Pasa Dira: Jarraitzen Al Dugu Baserritarrok Azoketako Atrezzoa Izaten?

Jarraitzen Al Dugu Baserritarrok Azoketako Atrezzoa Izaten?

Bi Urte Pasa Dira: Jarraitzen Al Dugu Baserritarrok Azoketako Atrezzoa Izaten?

Bi urte pasa dira –bi–, Baserritarrak azoketan: udalen jaietarako atrezzoa? Izeneko idatzia argitaratu genuenetik, eta gauza batzuk aldatu egin dira harrezkero, batzuetan onerako eta bestetan, zoritxarrez, txarrerako. Nondik hasiko naiz, berri onetatik ala horiek bukaerarako utziko ditut? Bada, amaierakoak buruan oihartzuna uzten duen esperantza bihotzean, txarrerako egin duten horiekin emango diot amaiera gaurkoari, ea irakurri behar duenak irakurtzen duen…

Gogoratzen baduzue, artikulu hartan gabon bueltako bi azoketako baldintzak eta egoerak aztertu genituen. Santa Lutzi eguneko azoka –Zumarraga– izan zen lehena, eta bigarrena Santamasetako egunekoa –Arrasaten–. Arrasatekoaren kasuan ez dugu ezer gehiago egin; orduantxe erabaki genuen hura bukatu egin zela, ez genuela indar eta denbora gehiago alferrik galduko inongo asmorik ez zegoen tokian. Zumarragako Udalaren jarrera, aldiz, oso bestelakoa izan zen, hasieratik.

Santa Lutzi eguneko komisio-buruarekin –Zumarragako alkatearekin, alegia– bildu ginen, mota honetako azoken zentzua eta helburuen gaineko hausnarketa egiteko: zertarako, nortzuk postuetan –ekoizleak ala salerosleak?–, zer irizpide jarraitu postuak aukeratzeko eta antolatzeko orduan, udal-tasak berberak guztientzat –handiak, txikiak edo salerosleak izan?–, produktuen galkortasuna nola hartu aintzat… Ematen duena baino askoz ertz gehiago ditu azoka bat antolatzeak; eta ertz horiei guztiei erreparatu ezean, gertatzen da bazter askotan ikusten dena: arimarik gabeko egun berezietako azokak; axaleko folklorismoaren beste atal bat, eta gu, baserritarrok, hantxe, eszena patetiko horren atrezzoa.

Iaz beste pausu bat eman zuen Zumarragako Udalak, eta beste pertsona bat ere kontratatu zuen, besteak beste, Santa Lutziko azoka berrantolatzeko eta araudia aztertu eta moldatzeko. Bi urte, bi joan zaizkie Zumarragakoei, ez zaizkie alferrik pasatu, inondik inora. Lan handia eta sakona egin dute. Ez dizuet ezetz esango, nik pausu bat aurrerago joko emango nuke, baina badakit gure jendarte honek beste urrats batzuk eman beharko lituzkeela hori ulertzeko, eta une honetan gatazkarako bidea irekiko lukeela.

Jarraian dituzuen tauletan azaltzen dira Zumarragako Udalak, Santa Lutzi eguneko azokaren antolaketan, izandako aldaketak, azken hiru urteotan. Multzoka antolatu ditut aldaketok: irizpideak, eskatutako dokumentazioa eta baimenerako baldintzak. Lana eskatu dit horiek guztiak taularatzeak, neuri balio izan didan bezala, espero dut beste Udaletako teknikarientzat –patuak hona ekarriko balitu, bederen–, sikiera, abiapuntua izatea euren herrietako azoken gainean hausnartzeko eta, behar izanez gero, moldaketak egiteko.

Aipatu dizkizuedan tauletatik, zuek ez erotzearren, multzo bakoitzean izandako berrikuntza nabarmenak saiatuko naiz laburbiltzen.

IRIZPIDEAK:

  • Puntuazio sistema ezartzen da
  • Produktu mota: lehen produktuen aniztasunari begiratzen zioten, eta azken bi urteotan nekazaritzako produktuek dute lehentasuna
  • Produktuen ekoizpena eredua: lehenesten dira ekoizpen txikiak

ESKATUTAKO DOKUMENTAZIOA:

  • Postuaren hiru argazki, artisauen/ekoizle txikien kasuan

  • Artisau-txartela, ENEEKeko agiria –ekologikoan ari zarenarena–, elkarte bateko kide izatea

  • Nekazarion kasuan, gure izaera ziurtatze aldera –eta birsaltzaileak saihestearren–, hurrengo dokumentuak eskatzen dizkigute:

    • Nekazaritzako Ustiategiaren Txartela

    • Ogasuneko jarduera ekonomikoaren agiria, non azaltzen den zerga-ordainketa eguneratuta dagoela eta zein epigrafetan zauden alta emanda

    • Seguratza sozialaren ordainketa eguneratuak, pertsonen izenean, ez enpresarenean

    • Erantzukizun zibileko asegurua

BAIMENERAKO BALDINTZAK:

  • Udal-tasak ordainduta. Salbuetsita daude:

    • Eskualdekoak

    • Artisau-elkarteetako kideak

    • Ekoizle txikiak (Eusko Jaurlaritzako enpresen sailkapenaren arabera)

  • Artisauek eta ekoizle txikiek ezin dute saldu eurena ez den produkturik

  • Postuan izan ahal dira eskatzailea, bere legezko bazkide edota langilea

  • Baimena urte horretako azokarako baino ez da izango

Hona hemen irizpideetan izandako aldaketak zehaztuta:

2016

2017

2018

Ekoizle?saltzaileen jatorria: herriko, eskualdeko, lurralde historikoko eta abarretako ekoizleei emango zaie lehentasuna, hurrenkera horretan bertan.

Produktuen tipologia: bertako produktu desberdinak erakusteari emango zaio lehentasuna.

Produktu motak. Lehentasuna emango zaie nekazaritzako produktuei: barazkiak, babarrunak, intxaurrak, hurrak, gazta eta esnekiak, eztia, ogia, buzkantzak, ahatearen deribatuak, gozogintza (marmelada, pastak, txokolatea, turroia eta pastelak), sagardoa, txakolina, landareak, nekazaritzako makineria, uhalgintza, burdinkiak eta artisaugintzako produktuak. Aipatutako produktuek 2 puntu jasoko dituzte, eta 1 puntu besteek.

Produktu motak. Lehentasuna emango zaie nekazaritzako produktuei: barazkiak, babarrunak, intxaurrak, hurrak, gazta eta esnekiak, eztia, ogia, buzkantzak, ahatearen deribatuak, go- zogintza (marmelada, pastak, txokolatea, turroia eta pastelak), sagardoa, txakolina, landareak, nekazaritzako makineria, uhal- gintza, burdinkiak eta artisaugintzako produktuak. Aipatutako produktuek 2 puntu jasoko dituzte, eta 1 puntu besteek.

Produktuen egiteko modua: artisau?produktuak lehenetsiko dira produktu komertzialen aldean.

Produktuak prestatzeko moduak. Lehentasuna emango zaio artisaugintzari, produkzio industrialaren aurretik. Horretarako kontuan hartuko dira bai nekazaritzako ustiategiaren txartela/artisau txartela izatea, bai Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergan dagokion epigrafean izena emanda egotea. Artisaugintzako produktuek 2 puntu jasoko dituzte, eta 1 puntu industrialek.

Produktuak prestatzeko moduak. Lehentasuna emango zaio artisaugintzari, produkzio industrialaren aurretik. Horretarako kontuan hartuko dira bai nekazaritzako ustiategiaren txartela/artisau txartela izatea, bai Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergan dagokion epigrafean izena emanda egotea. Artisaugintza- ko produktuek 2 puntu jasoko dituzte, eta 1 puntu industrialek.

Ferian parte hartzaile gisa duten antzinatasuna: aurreko aldietan feriara bertaratu direnek izango dute lehentasuna.

Lortzen diren puntuazioen arabera emango dira baimenak. Eskaerek ez badute Feriarako prestatutako eremua gainditzen, zuzenean esleituko dira. Eremu hori gaindituz gero, aipatutako aukeraketa irizpideen arabera esleituko dira. Puntuazio txikiena jasotzen duten eskaeren kasuan, zozketa bidez esleituko dira.

Eskatzen den dokumentazioaren bilakaera:

2016

2017

2018

Eskatzailearen datu pertsonalak: izen?abizenak, NA, helbidea eta telefonoa.

Eskabide-orria egoki osatuta.

NAN,AIZ edo IFZren kopia,pertsona juridikoen kasuan, edo Europar Batasuneko beste estatu kideren batean emandako antzeko frogagiria.

Batasunetik kanpoko pertsonen kasuan, bizileku eta lan baimena, edo hemen bizitzeko eta lan egiteko gaitzen dituen beste edozein dokumentazio bestela.

Eskabide-orria egoki osatuta.

NAN, AIZ edo IFZren kopia, pertsona juridikoen kasuan, edo Europar Batasuneko beste estatu kideren batean emandako antzeko frogagiria.

 

 

Eskabide-orria egoki osatuta.

Salgai ipinitako produktuaren izena eta tipologia.

Artisauen kasuan, postuaren argazki bat eta salmen- tan jarriko diren produktuen 3 argazki aurkeztu beharko dira, JPG edo Tif formatuan, (300pixel/ hazbeteko).

Produktuaren kalitatearen eta jatorriaren bereizgarria (izanez gero).

Artisau txartela: artisaugintzako produktuen kasuan

Artisau txartela edo Artisau Elkarte bateko parte izanaren ziurtagiria, artisaugintzako produktuen kasuan. Dokumentuak 2018ko data izan beharko du, bestela ez da onartuko.

Produktuaren osasun?erregistroaren zenbakia (gizakiak kontsumitzeko elikagaiak direnean).

Osasuneko erregistro-zenbakia edo osasuneko baimena (giza kontsumorako elikagaien kasuan).

Osasuneko erregistro-zenbakia edo osasuneko baimena (giza kontsumorako elikagaien kasuan).

Nekazaritza ustiapenerako txartela (fruta, apaindura?landare eta barazkien salmentaren kasuan).

Nekazaritzako ustiategiaren txartela: produkzio propioaren kasuan.

Nekazaritzako ustiategiaren txartela: produkzio propioaren kasuan.

Janari?manipulatzailearen karneta (ontziratu gabeko elikagaien kasuan).

Elikagaien manipulatzaile txartela: ontziratu gabeko produktuen salmentaren kasuan.

Elikagaien manipulatzaile txartela edo baliokidea den ikastaroaren ziurtagiria, ontziratu gabeko produktuen salmentaren kasuan. 5 urte igaro ondorengo dokumenturik ez da onartuko

Jarduera ekonomikoen zergan alta hartuta egotea.

Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergako historikoari buruz Ogasunak emandako ziurtagiria.

Zerga betebeharren (Ogasuna) ordainketan egunean egoteari buruzko ziurtagiria eguneratua, 2018 urteari dagokiona. Dokumentua eskatzailearen izenean egon beharko da, ez da onartuko enpresaren izenean egotea, eskatzailea pertsona fisikoa bada.

Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergako historikoari buruz Ogasunak emandako ziurtagiria.

Gizarte Segurantzaren araubidean alta hartuta egotea eta kuota ordainduta edukitzea.

Zerga betebeharren eta Gizarte Segurantzarekikoen ordainketan egunean egoteari buruzko ziurtagiria, 2017ko urteari dagokiona.

Gizarte erregimenean alta emanda eta egunean egoteari buruzko agiria.

Gizarte Segurantzarekin ordainketan egunean egoteari buruzko ziurtagiria eguneratua, 2018 urteari dagokiona. Dokumentua eskatzailearen izenean egon beharko da, ez da onartuko enpresaren izenean egotea, eskatzailea pertsona fisikoa bada.

Jarduera ekonomikoaren arriskuak estaltzen dituen erantzukizun zibileko aseguru baten erreziboa eta poliza.

Jarduera ekonomikoaren arriskuak estaltzen dituen erantzukizun zibileko aseguruaren agiria osatuta eta aseguru etxeak sinatuta. (Udalak eskura jarritako agiria).

Ondoko irizpideak aplikatzera begira garrantzitsuak izan daitezkeenak.

Merkatariak alta emanda egon beharko du Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergari dagozkion epigrafeetan, eta egunean gainera tarifaren ordainketari dagokionez; salbuetsita daudenen kasuan, zergapekoen erroldan alta emanda egon beharko dute.

Merkatariak alta emanda egon beharko du Gizarte Segurantzaren erregimenean, eta egunean dagozkion kuoten ordainketan. Pertsona fisikoen kasuan, baldintza hori betetzea eskatu ahal izango zaie, halaber, titularraren izenean jarduera horretan aritzeko baimena eskatzen den pertsonei. Pertsona juridikoen kasuan, baldintza hori eskatu ahal izango zaie baimena erabili behar duten enplegatu edo bazkideei ere.

Dagozkion udal tasa eta eskubideen ordainketan egunean egotea. Alderdi hori udal zerga-bilketa zerbitzuak berak egiaztatuko du.

Salgai jarriko diren produktuetarako araudiak ezartzen dituen baldintzak betetzea.

Aplikagarriak diren arau teknikoak zein osasun aldetikoak betetzea, bai salgai jartzen diren produktuei bai instalazioei dagokienez.

Baimena eskuratzeko baldintzak, urtez urte:

2016

2017

2018

Dagokion prezio publikoa ordaintzea. (*)

Kokapenaren arabera:

  • La Salleko jolastokia: m2/0,50 €

  • Euskadi plaza, Legazpi kalea eta Renfeko trintxera: m/15 €.

  • Beste kokapenak: m/18,86 €.

(*) Eskualdeko ekoizleak eta artisau elkarte bateko edo ofizialki horrela erroldatuta dauden artisauak ez dute tasarik ordaindu beharko.

Tasak: kokapenaren araberako tasak izango dira, honakoak:

  • La Salleko patioa/Urdaneta: 0,50 €/m2.
  • Euskadi plaza, Legazpi kalea, Renfeko trintxera: 15,00 €/m.
  • Beste kokapen batzuk: 18,86 €/m.

Patio La Salle/Urdaneta: 0,50 €/m2. Plaza Euskadi, calle Legazpi, Trinchera de Renfe: 15,00 €/metro lineal.

(*) Eskualdeko produktoreei eta artisau elkarteetako artisauei ez zaie tasarik kobratuko, ezta ofizialki artisautzat erregistratuta daudenei ere.

Tasak.

Kokapenaren araberako tasak izango dira, honakoak:

  • La Salleko patioa/Urdaneta: 0,50 €/m2. 
  • Euskadi plaza, Legazpi kalea, Zelai Arizti frontoia: 15,00 €/m.
  • Euskadi plazako arkupeak / Beste kokapen batzuk: 18,86 €/m.

(*) Eskualdeko produktoreei, ekoizle txikiak (Eusko Jaurlaritzako enpresen sailkapenaren arabera), artisau elkarteetako artisauei eta ofizialki artisautzat erregistratuta daudenei ez zaie tasarik kobratuko.

Feria egunean, saltzaileak dagokien postuan kokatzeko ardura dutenei baimena erakustea.

Udalak horretarako propio emango dien identifikazio txartela jendeak erraz ikusteko moduan jarri beharko dute. Hori egin ezean, edo baimenean jaso gabeko produktuak saltzen hasiz gero, kautelazko neurri gisa saltokia jasoarazi ahal izango da, baldin eta edozein bitarteko egokiren bidez eta aurrez eskatuta titularrak ez badu egiaztatzen horretarako baimena duela edo daukan baimenak beste produktu horiek ere saltzeko baimena ematen diola.

Feriara eramateko baimendutako produktu hori bakarrik saldu ahal izango du eskatzaileak.

Uneoro bere produktuen kalitatearen arduradun izango dira, ezingo dute arriskurik eragin kontsumitzaileen osasun edo segurtasunerako, ezta kalitate edo kantitate aldetiko iruzurrik ere, eta ezingo dira produktu faltsifikatuak edo identifikatu gabeak izan, edo merkatura ateratzeko gutxieneko baldintzak betetzen ez dituztenak.

Bakarrik baimendutako produktuak saldu ahal izango dira. Eskaeran argi eta garbi jarriko da salgai jartzeko produktua. «Artisautza» postuen kasuan, eskatzaileak berak ekoizten dituen produktuak jarriko dira salmentan soilik, gainontzeko dokumentazioarekin batera beraien aktibitatea aurrera eramaten duten lekuko artisautza erregistroan izen emanda daudela adierazten duen ziurtagiria entregatu beharko dutelarik. Ez dira «birsalmenta»ko posturik onartuko.

Baimena jasoz gero, horren titularrak pertsonalki jardun beharko du kasuan kasuko jardueran, bai zuzenean bai behar bezala baimendutako enplegatu edo laguntzaileen bidez.

Baimena jasoz gero, horren titularrak pertsonalki jardun beharko du kasuan kasuko jardueran, bai zuzenean bai behar bezala baimendutako enplegatu edo laguntzaileen bidez.

Baimena aurtengo feriarako soilik izango da. Sekula ez du berritze automatikorako prozedurarik eragingo, ezta, baimena iraungi ondoren, inolako abantailarik ere ez baimena jaso duen pertsonarentzat ez horrekin bereziki lotutakoentzat ere.

Baimena aurtengo feriarako soilik izango da. Sekula ez du berritze automatikorako prozedurarik eragingo, ezta, baimena iraungi ondoren, inolako abantailarik ere ez baimena jaso duen pertsonarentzat ez horrekin bereziki lotutakoentzat ere.

Eta batzuek halako lan mardula hartzen duten bitartean –Zumarragako Udalaz ari naiz–, beste batzuek nahiago dute betiko araudiei jarraitu, eta aldaketak egitekotan, txarrerako egin. Horietako bat Eibarko Udala da. Datorren urtetik aurrera, eta inork kontrakoa agintzen ez badu, antza, San Andres azokan ez duzue topatuko ahuntz edota behi gaztarik. Aurten ahuntz gazta eskaintzen zuen postu bakarra izan zen, eta helburuaren paragrafoan markaturik dagoen esaldi zati horri esker. Badakit beste batzuk saiatu egin direla ahuntz gazta eramaten, baina ezezkoa jaso dute.

Guk ere deitu egin genuen Eibarko Udalera eta esan ziguten ez zekitela zergatia zein zen, baina erabakia politikariek eta teknikariek hartu zutela. Ez dakit zenbateraino ezagutzen duten horiek zein den gaztagintzaren norabidea gaur egun Euskal Herrian, ez du ematen. Oraindik ez dira jabetu hemen ere hasi dela jendea beste gazta mota batzuk egiten, beste esneak erabiltzen… Denok ez dugula egon behar jatorrizko izendapen baten barruan… Honaino, ezin dut gehiago, nekatu egin naiz. Hortxe duzue 2018ko San Andres azokako oinarrien gaztari dagokion testua:

1. Helburua.

San Andres azokaren helburua Gipuzkoa, Bizkaia, Araba eta Nafarroako produktu hauen erakusketa, lehiaketa eta salmenta egitea da: barazkiak, frutak, Euskal Labela duen eztia, ardi gazta eta eskuz egindako ogia.

Erakusteko eta saltzeko –ez ordea lehiaketarako- goiko produktu horiez gain, txakolina, loreak eta beste gazta mota batzuk ere egon daitezke.

(…) Era berean, produktu bakoitzari dagozkion honako baldintza hauek bete beharko dira:

Ardi gazta: Idiazabal gazta jatorri-deituan erregistratuta egotea edo Artzai Gazta elkartearen bazkidea izatea.

(…)

OHARRA: Nahikoa izango da Nekazaritza Ekologikoaren etiketa aurkeztea azokako edozein produktutarako.

Badakit luze joan zaidala, badakit. Santa Lutzi eguneko azoka baino lehen argitaratu nahi nuen, eta begira nora etorri naizen, San Tomas egunaren bezperara. Sarreran esan dizuet ez gustukoa amaierarako utziko nuela. Ezin bada, hori egin! Sabelean geratzen zaidan korapiloak ez dit mesederik egiten, eta hitz goxoak zor ditut, esker onekoak; beraz, zuen baimenarekin, hitza jango dut.

Eskerrak eman nahi dizkizuet, Lourdes eta Maialen, hain fin eta serio aritzeagatik. Eskerrak eman nahi dizkizuet egin duzuen esfortzuagatik azoka ahalik eta zintzoen izateko, baserritarrontzat eta kaletarrentzat. Mila esker ekoizleok –eta bereziki txikiok– aintzat hartzeagatik, hartu duzuen lanagatik guri ikusgarritasuna emateko, baita generoa ikuspegia ere. Mila esker, bihotzez, gu atrezzo ez sentitzen lagundu duzuelako. Mila esker prest zaudetelako urratsak ematen jarraitzeko.

Eskerrak eman nahi dizkizut, Mikel, entzuteko prest izan zarelako eta entzundakoaren aurrean itxi egin ez zarelako. Eskerrik asko zintzo jokatu duzulako, eta azoken benetakotasunari heldu nahi izan diozulako, eta hori erakutsi egin duzu baliabideak eta pertsonak aurretik jarriz.

Josebe Blanco

PIKUNIETATIK HAUSNARREAN

2 pentsamendu “Bi Urte Pasa Dira: Jarraitzen Al Dugu Baserritarrok Azoketako Atrezzoa Izaten?”-ri buruz

  • Galdera bat. Hau zer da Santa Lutzitarako bakarrik edo larunbatetako azoketarako ere balio du?

  • Kaixo, Iker:
    Larunbatetako azokaren araudia ez dut ezagutzen, sentitzen dut. Santa Lutziri buruz ari naiz.

    Ongi izan

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude