Bi txio argi (eta beste bi kafkiano)

Guardia Zibila, Bilbon egindako atxiloketa zaintzen.EPPKren adierazpen historikoa heldu eta 11 egunera (El Paisek “Los presos se rinden a la ley” titulatu zuela ezin ahantzi) gutxienez zortzi lagun atxilotu dituzte [Informazioa Berrian]. Tartean daude urtarrilaren 4an Durangon preso ohiek egindako prentsaurrekoan parte hartu zutenak. Adierazpen horren edukian sartu gabe —egindako mina aitortuz eta legera moldatuz— , iraganeko egunkariek eta biktima batzuek “No nos ganarán” bezalakoak esan zituzten, preso ohiak biltzea bakarrik iraingarria zela argudiatuz.

Atxiloketa krudel, etsigarri eta totalitario hauen ondotik egin diren bi hausnarketa nahi nituzke nabarmendu. Bi esaldiek prozesuaren egoeraren diagnosia egiten dute. Etsaiaren jokamoldeari buruzko bi ideia orokor dira. Harreman zuzena duten bi gogoeta.

 

Eta beste bi txio kafkiano

Sarreran aipatu El Paisen titularra ez da deus gaur gertatutakoarekin alderatuta.

“Euskal gaiari” dagokionez, Espainiako Gobernuak hedabide batzurekin duen harreman konplizea ez dakit zinez nola definitu. Hori bai, ziur gaur bezain beste, ez direla nehoiz biluztu. Gertaera bat (kasu honetan ustezko etakide batzuren atxiloketa) oraindik burura eraman gabe zegoenean, jada publikatua baitzuen Prisako egunkariak. Eta hori gutxi balitz, hanka sartzeaz ohartuta bidalitako errektifikazioak, argi eta garden erakutsi digu praktika hau ohikoa dela prentsa espainiarrean. Erreparatu bestela honako bigarren tuitari. Zur eta lur.

Bdd3fHqIcAAg5to

3 pentsamendu “Bi txio argi (eta beste bi kafkiano)”-ri buruz

  • Ez dute batzuek eskatzen ta eskatzen ta eskatzen inperialismoaren inplikazioa? Inplikatu behar direla “bake prozezuan”? Noski inplikatuko direla. Beti egon dira inplikatuak. Horrelakorik ditu inperialismoak….

  • Espainiarren ohiko jokamoldea; PSOEk ere antzekoa egin zuen azken negoziazio prozesuan, negoziazio politiko baten barruko estrategia paraleloa: solaskideari etengabe egurra eman nahiko “bigundu” arte, baina 2006an zerbait negoziatzen ari ziren. Orain ezta hori ere.
    .
    Orain badakite lehenago edo beranduago presoekin haien legea bete beharko dutela, azken finean EPPKren adierazpena Estatuak eta haien alderdiek, PP, PSOE, PNV, IU eta antzekoek, ezker abertzaleari historikoki exijitu diotena onartzea baino ez da. Bitartean Espainia barruko marketinga egiten ari dira; koltxoia prestatzen. Beraz, hasiko dira haien legea betetzen nahi dutenean eta nahi duten moduan.
    Eta guk, orduan urrats historiko eta garaipen bat bezala ospatuko dugu presoei espainiar legedia azkenez aplikatzea. Parot doktrinarekin gertatu den antzekoaren moduan. Nork dio faxismoak ez duela funtzionatzen?
    .
    Baina tira, dena ez dira guztiak izango nirea bezalako iritzi kritikoak; optimistak izan gaitezen, esaterako:
    .
    “Sigamos dando pasos desde la unilateralidad, que las puertas que están rompiendo, los registros y detenciones, nos reafirmen en lo acertado de nuestros pasos.”

    olamendi
    2014/01/08 17:39
    http://www.naiz.info/eu/actualidad/noticia/20140108/operacion-de-la-guardia-civil-contra-abogados-en-hego-euskal-herria