Beti dago zerbait Lou

Inoiz prest ez egotearen sentsazioa duk Lou. Hamaika mila aldiz abestutakoak, lehenengo aldiz abestera hoanaren ezinegona. Tripazorriak eta errespetoa.

Dena prest egongo ote den galdetzen diok heure buruari, bai baitakik beti dagoela zerbait gaizki ateratzen dena. Beti dago zerbait, dena ondo doanean agertu eta zinezko egiten gaituena. Beti dago zerbait perfektoa izorratzera datorrena. Zer izen dik zera horrek Lou? Nola deitu Lou?

Akastun eta benetako haiz. Eta hala agertuko haiz gaur Euskalduna tabernan. Animorik beroenak nire aldetik Lou.

 

Ekaitza bainuontzi batean