Bertsolaritza Iruñerrian urriko Karrisolasan

1340203657_content 

Hemen da KARRISOLASA!

Karrikiri Elkarteak 2011ko urtarrilan abiatu zuen euskalgintzaren inguruko solasen egitasmoak hogei urrats egin ditu. Gaiak, era guztietakoak, partaideen artean aukeratu ditugu. Eta eztabaidak bideratzeko testu bat eduki dugu oinarri: liburua, txostena, pentsa artikulua, podcasta edo filma. Hortik aurrera, aldiro deialdi irekia egin dugu Iruñerriko euskaldun guztiei gonbitea zabalduz.

Aurten aldaketa eta berrikuntzekin dator KARRISOLASA. Orain arte bezala, hilabetero egingo dugu hitzordua eta modu irekian elkartearen ateak euskaldunen partaidetzara zabalduko ditugu. Aldaketa? Euskalgintzarekin lotura duten talde eta eragileak protagonista egin nahi ditugu. Beraien asmo eta proiektuak ezagutzeko eta solasa gorpuzteko aukera sortu nahi dugu.

Asko dira gure inguruan euskaldunok bultzatzen ditugun egitasmoak eta, sarritan, komunitatean dugun ezagutza ez da topikoetatik aruntzago joaten. KARRIKIRIn bitartekoak jarriko ditugu euskaldun eragileen ametsak eta errealitateak partekatzeko. Hortik aurrera guztion auzolana eskatuko du.

Aro berriko lehendabiziko gonbidatua: Nafarroako Bertsozale Elkartea. Hitzordua urriaren 16an izanen da, 19:00etan Karrikiri elkartearen egoitzan (Iruñean, Xabier karrika 4), eta oraingoan, betiko moduan, guztion artean solas aske, sakon eta atsegina lotzen saiatuko gara.

Gogoan hartu Karrikiriko honetan ere ateak zabalik izanen dituzuela.

Ongi etorri!!

Bertsolaritza Iruñerrian urriko Karrisolasan

 

euskara, Iruñea, Karrikiri, Karrisolasa.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude