Bertso Txapelketako gaien gaurkotasuna

OTU5

Asteburuan hainbat bisita bertan behera utzi behar izan dituztela salatu du Etxeratek. Hainbat presoren senide eta lagunek “miaketa eta irain saiakerak” jasan dituzte. Valencia II, Topas, Castelló II, Curtis, Foncalent, Teruel, Brieva, Segovia, Ocaña I, Almería, Valdemoro, Aranjues eta Villenako espetxeetan jazo dira aipaturiko egoerak. Valencia II-n 21 hilabete soilik dituen haurra ere miatzen saiatu direla saltu dute.

Presoak protestak egiten hasi dira. Etxeratetik iragarri dute, astez-aste egoera gogortzen ari den arren, ez dituzte lagun eta senideak bakarrik utziko.

Igande gauean hemen argitaratutako kronikak, eztabaida eragin du bertsolaritzan jorratzen diren gaien inguruan. Alderdikoiegiak direla salatu du hainbatek. Gaurkotasuna, behinik behin ezin ukatu.

Irudia | kartzela | Adriano Agullo | Creative Commons By SA
aurrez-aurreko bisitak, Bertsolari Txapelketa Nagusia, etxerat
ZuZeu

ZuZeuko erredakzioko kazetariak eta editoreak gara.

2 pentsamendu “Bertso Txapelketako gaien gaurkotasuna”-ri buruz

  • Nire herriko bi gazte itsas ondoko pasealekutik goxoki ibiltzen doaz; eskutik helduta doaz, bikote baitira.
    Haien atzetik hogei bat metrora, beste bikote bat doa, bazter guztietara begira. Hauek ez doaz eskutik heldura, aurreko bikotea, zinegotziak biak, baitute ardura.

    Gai horrek du gaurkotasuna, atzokotasuna eta, tamalez, biharkotasuna.

  • gai orrekin jendian txaluak atea bai?
    beste gaiekin errexa bai,(meritua kendu gabe bertsuei), baina yake izugarrizko malla daola ta zeatik gai oiekin atrebitu ez. ea urrenguan

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude