Bertso-porra Euskal Kultur Mintegiaren eskutik

 

BTN13 - facebook

Dakizuen bezala, datorren igandean, abenduaren 15ean jokatuko da BEC-en (Barakaldon) Euskal Herriko Bertsolari Txapelketako finala. Hori dela eta, Euskal Kultur Mintegiak lehiaketa txiki batean parte hartzera gonbidatzen zaituzte. Egin ezazue zuen finaleko bertso-porra, eta bidali iezaguzue! Asmatzen duenak edota gehiena hurbiltzen denak Gabonetako saski bat irabaziko du!

Lehiaketan parte-hartzea oso erraza izango da. Nahikoa duzue, zuen ustez, finaleko zortzi bertsolarien sailkapena nola izango den idaztea lehenengotik zortzigarrengora. Sailkapena asmatzen dutenak edota gehien hurbiltzen direnak  produktuz betetako Gabonetako saski bat irabazteko zozketa batean sartuko dira (irabazlea nor den abenduaren 17an, asteartea, esango dugu).

Parte-hartzea librea izango da, eta zuen sailkapenak euskalkulturmintegia2@gmail.com  helbidera idatzita egin ahalko dituzue. Parte-hartzea librea eta doakoa da.

Badaezpada ere hemen jartzen dizuegu finalean parte hartuko duten bertsolarien zerrenda:

  • Maialen Lujanbio (2009ko txapelketako irabazlea eta egungo txapelduna)
  • Amets Arzallus
  • Igor Elortza
  • Sustrai Colina
  • Aitor Mendiluze
  • Beñat Gaztelumendi
  • Unai Iturriaga
  • Aitor Sarriegi

 

Baldintzak:

-Ez da derrigorrezkoa datu pertsonal guztiak ematea, baina gutxienez zuen izen-abizenak eta e-maila behar ditugu irabaziz gero zuekin harremanetan jartzeko.

-Sailkapenetan zehaztu egin beharko duzue bertsolarien ordena lehenengotik zortzigarrenera. Zehaztu gabeko zerrendak EZ dira lehiaketan sartuko.

-Sailkapenak jasotzeko azken eguna abenduaren 14a, larunbata, izango da, hau da, finalaren aurreko eguna. Hortik aurrera jasotzen ditugun eskariak EZ ditugu onartuko

 

 

Badakizue beraz, euskalduna eta bertsozalea bazara, har ezazu parte Euskal Kultur Mintegiak antolatutako lehiaketa honetan! Anima zaitezte Gabonetako saski bat irabazteko zozketan euskal bertsolaritzarekin jolastuz!

Bertsolari Txapelketa Nagusia, bertsolaritza, Euskal Herria, euskara

Euskal Kultur Mintegia, Deustuko Unibertsitateko Donostiako campuseko ikasle-taldea da, 2009an sortua. Gure helburua, batez ere unibertsitate-mailan euskal kultura eta hizkuntza sustatzea da, eta urte osoan zehar, horrekin lotuta hainbat motatako ekitaldiak antolatu ohi ditugu: hitzaldiak, mahai-inguruak…

4 pentsamendu “Bertso-porra Euskal Kultur Mintegiaren eskutik”-ri buruz

  • Hau da nire bertso-porra:

    1- Amets Arzallus
    2- Maialen Lujanbio
    3- Unai Iturriaga
    4- Igor Elorza
    5- Sustrai Colina
    6- Aitor Mendiluze
    7- Beñat Gaztelumendi
    8- Aitor Sarriegi

    Mila esker!

  • 1- Amets Arzallus
    2- Maialen Lujanbio
    3.-Aitor Mendiluze
    4.-Benat Gaztelumendi
    5.-Sustrai Colina
    6- Unai Iturriaga
    7- Igor Elorza
    8- Aitor Sarriegi

  • Maialen Lujanbio
    Amets Arzallus
    Unai Iturriaga
    Sustrai Colina
    Igor Elortza
    Beñat Gaztelumendi
    Aitor Mendiluze
    Aitor Sarriegi

  • ZuZeu

    Porran ZuZeuren bidez parte hartu duzuonontzat Euskal Kultur Mintegiaren oharra:

    “Zure erantzuna jasota daukagu, baina eskertuko genizuke gure emailera ere bidaliko bazenigu, zurekin harremanetan jarri beharko bagenu ere.

    Mila esker parte hartzeagatik!”

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude