Bertso-Bazkaria ostiralean (ekainak 14) Euskal Kultur Mintegiaren eskutik

3bertDatorren ostiralean, ekainak 14, emango diogu amaiera aurtengo ikasturteari urtero egin ohi dugun bertso-bazkariaren bidez! Egun osorako festa ziurtatuta dago, beraz, anima zaitezte!!

Hauxe da ostiralerako prestatu dugun egitaraua:

  • 12:30etan, Donostiako Easo plazan elkartuko gara eta triki-poteo baten bidez emango diogu hasiera festari, pixkanaka unibertsitaterantz goazen bitartean.
  • 14:30etan hasiko da bertso-bazkaria Unibertsitateko kafetegian. Aurtengo gure bertsolariak Uxue Alberdi, Alaia Martin eta Jone Uria izango dira!
  • 18:00etatik aurrera gutxi-gorabehera, trikitilarien laguntzarekin Alde Zaharrera joango gara, eta bertan arratsaldeko triki-poteoa eginez, lagun arte ederrean emango diogu amaiera festari!

Oraindik sarrerarik erosi ez baduzue, egin zuen erreserba lehenbailehen, bihar, ekainaren 11, izango baita zuen sarrerak erreserbatzeko azken eguna!! Biharko egunetik aurrera jasotzen ditugun eskakizunak ez ditugu kontuan hartuko. Gogoratu sarrerak egiteko nahikoa duzuela zuen iruzkina edo mezua gure sare sozialetan idaztea (Tuenti, Facebook eta Twitter), edota  euskalkulturmintegia2@gmail.com helbidera idaztea. Sarrera guztiak ostiralean bertan emango dizkizuegu eta ordainketa ere orduan egin ahalko duzue (15 euro).

Anima zaitezte!! Ostiralean ikusiko gara!!!

Euskal Kultur Mintegia, Deustuko Unibertsitateko Donostiako campuseko ikasle-taldea da, 2009an sortua. Gure helburua, batez ere unibertsitate-mailan euskal kultura eta hizkuntza sustatzea da, eta urte osoan zehar, horrekin lotuta hainbat motatako ekitaldiak antolatu ohi ditugu: hitzaldiak, mahai-inguruak…