Bertso afaria Pausuko Xaia sagardotegian presoen alde.

Iraitz Gesalaga atxilotu berriarekiko zein gainerako euskal preso politikoekiko elkartasunez, bertso afari bat ospatuko da datorren ostiralean, otsailaren 11an, Pausuko Xaia ostatuan, arratsaldeko zortzietan.

Bertsotan Andoni Egaña, Xebastian Lizaso, Sustrai Kolina eta Odei Barroso arituko dira; gai jartzaile gisa aldiz Xumai Murua eta Eneritz Zabaleta.

Sagardotegi menua eskainiko da 22 eurotan. Sosak, espetxe politikaren karga ekonomikoa arintzeko erabiliko dira.


Bertso afaria Pausuko Xaian

Irudia | Bertso afaria Pausuko Xaian | AAM | Creative Commons By SA
bertso afaria

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude