Bertakoa ezagutu, bertakoa kontsumitu

Bertakoa ezagutu, bertakoa kontsumitu –

Bertakoa ezagutu, bertakoa kontsumituPoloniatik etorritako haragia merkatutik ateratzeko agindua eman du Europako Batzordeak, Poloniako Albaitaritza Ikuskaritzak haragi horrek beharrezko inspekzioak ez zituela gainditu eta “kutsatuta” zegoela aitortu ondoren. Egera horren aurrean beste behin ere EHNEtik gogorarazi nahi diogu euskal gizarteari zein garrantzitsua den bertako produktua kontsumitzea.

Aspaldi ohartu ginen euskal baserritarrok ekoizten dugunaren kalitatea dela zaindu beharrekoa: herritarren osasunaz arduratzen garelako eta egiten duguna maite dugulako. Elikagaiak sortzen ditugu eta gizarteari eskaintzen dizkiogu, ez dugu merkantziarekin espekulatzen, kontsumitzaileak bost axola zaizkion merkatuak egiten duen bezala.

Bertakoa kontsumitzen denean, nola ekoizten den, zeinek egiten duen, zergatik egiten duen ezagutzeko aukera du edonork. Bertatik bertara dugu. Gainera, kalitate markek arau zorrotzak ezartzen dituzte, baserritarrok bete behar ditugunak.

Horrez gain, gogoratu, bertakoa kontsumitzen dugunean, gure ingurumenari egiten diogu mesedea zein den: haragi horrek milaka kilometroko bidea egin beharrean, tarte laburra egiten du, freskoagoa da eta gure paisaia zaintzen laguntzen du, baita baserriei eta herri txikiei bizirik eusten ere.

Erosi aurretik irakurri etiketak. Galdetu nola ekoitzi den. Ezagutu gure inguruan duguna. Bertakoa ezagutu eta bertakoa kontsumitu!

Bertakoa ezagutu, bertakoa kontsumitu Bertakoa ezagutu, bertakoa kontsumitu

Euskal Herriko Nekazarien Elkartasuna

Zer duzu buruan “Bertakoa ezagutu, bertakoa kontsumitu”-ri buruz

  • Kontzientziazio kanpainak etabar ondo daude, baina beharrezkoak direnak politika protekzionistak eta lurraren banaketa pragmatikoa dira