Berdintasunaren aldeko adierazpena

Berdintasunaren aldeko adierazpena –

Gaur hemen gauden sindikatuok SKOLAE programari gure babes osoa adierazi nahi diogu. 

Berdintasunaren aldeko adierazpenaNorberaren askatasuna lantzen duen programa, sentitzeko moduan, bizitzeko moduan eta harremantzeko moduan ahalduntzen gaituena.

Aniztasuna altxor moduan biziko duen jendartea irudikatzen duen programa.

Pertsona guztion eskubide berdintasuna egi bihurtu dadin lan egiten duen programa.

Egungo egoerak argi uzten digu jendarte heteropatriarkal eta androzentriko zaharkitu honek biolentziaren kultura bultzatzen duela eta, horrez gain, boterean oinarritutako harreman sistema zurrun eta estua bultzatzen duela.

Baditugu derrigorrez bete beharreko legeak. Araubide horiek guztiek argi eta garbi erakusten digute ezinbestekoa dela ikastetxeetan bultzatzea eta lantzea berdintasunaren aldeko heziketa -aurre eginez desberdintasunari, genero-rolei, adierazpen sexistei-; erakusten digute heziketak desagerraraziko dituela biolentzia, bazterkeria eta bereizkeria, datozen lekutik datozela.

Programa hau egoki doituta dago egungo lege-markoan eta bizitzako lehen etapetatik ezartzen ditu ezagutzaren, askatasunaren eta etorkizuna generoak baldintzatu gabe erakitzeko gaitasunaren oinarriak.

SKOLAEren bidez umeek berdintasunean hazi eta harremanak izaten ikasiko dute, biolentziarik gabe eta bizitzarako aukera guztiak aintzat hartuta.

Kezkatuta gaude, SKOLAEk jaso diuen eraso guztiekin eta programa hau defendatzeko bildu gara gaur hemen.

Zenbait atzerakoien jarrera intoleranteen aurrean, hemen gauden sindikatuok bat eginda erantzunen dugu; ez dugu onartuko heziketaren, berdintasunaren edota justizia sozialaren kontrako erasorik.

Anitza izatea eta ikastetxeetan gisa horretan bizitzeko aukera izatea ez da huskeria. Aitzitik, giza eskubideetan aurrera egitea da; hezkuntza jendartearen eraldaketa prozesuaren erdigunean kokatzea da; hezkuntza berdintasun legala eta soziala lortzeko bidean kokatzea da. Beraz, berdintasuna ez da aukerakoa, beharrezkoa baizik; inoiz baino beharrezkoagoa, gainera.

.

LAB-STEILAS-CCOO-ELA-UGT-ESK-CGT

Berdintasunaren aldeko adierazpena